Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Apiriletik, kolegioko mus txapelketa abiatu da.

Astearte eta ostiral guziz, eguerdiko pausa denboran, maila guztietako ikasleak elkartzen dira animazio gelan, haien multzoetako partidak jokatzeko.Bi lehiaketa antolatuak dira : bat 6./5.endako eta bestea 4./3.endako.

Legedia kondutan hartuz, ahal bezain ttanttoak irabaztea saiatzen dira, euskara hizkuntza zainduz (bertzenaz ttanttoak galtzen dituzte) eta lagunen artean mementu goxo bat partekatuz.

Sei / bosgarreneko zerrendan 10 ekipa lehiatzen direlarik, lau / hirugarreneko zerrendan, 13 ekipa badira, kolegioko heldu batzuk barne !

Multzoetako partidak laster amaitzen dira beraz kalifikazio garaia hurbiltzen da...

Xantza on deneri !!!