Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 6an, larunbatez, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko azoka iragan da Ziburuko plazan.....

Piarres Larzabal kolegioko maila desberdinetako ikasleek goiz eta arratsaldez parte hartu dute, batzuk zientzi arloan eta besteak irakurketa mailan !

Goizean, kolegioko 4. eta 5.eko ikasle batzuen lanketak azaltzeko parada izan dute : zientziako problematiken inguruan, azterketak eraman eta esperientziak egin dituzte bi nahiera egun baliatuz. Jende ugari hurbildu dira ikasleen tailerrak ikustera eta azalpenak interes handiz entzun dituzte. Haien aldetik ikasleak pozik izan dira haien likerketen inguruan solastea. 

Arratsaldez, ikastegiko "Antxeta Irakurzale Klubeko" ikasleak irakurzaletasuna eta istorioak asmatzeko irudimenaz gozatzen ibili ziren ezker-eskuin azokaren besta giroak lagundurik. 
Bi taldetan banatu eta, 6. eta 5. mailako irakurzaleak, Rolariak Elkarteak eskainitako rol jokoetan parte hartu zuten. Irriz, pertsonaia ezberdinen rolean sartuz, abenturazko istorioak harilkatzen ibili ziren talde txikietan elkarteko kideek gidatuz. Ondotik, azokan barrena idazle batzuk elkarrizketatzeko aukera izan zuten eta, hoberena, gustukoak dituzten liburuak zerrendatu eta IDZtako liburutegia osatzeko liburu berriak erosi zituzten ikastegiari esker.
Heldu den urteko azokan bertan izango garelakoan! 
Irakurriz amestea, bidaiatzea eta aberastea maite dugulako. 
Antxeta Irakurzale Kluba, PLK 
A zer gozamena! Plazer bat izan da azokan euskara hutsean gozatzea!
Esker handiak Baltsan Elkarteari, Ziburuko Antxetari, Rolariak elkarteko kideei, gurasoei, irakasleei eta, noski, ikastegia berari ere.