Urtero bezala, garai honetan, hirugarreneko ikasleei antolatua izan zaie bigarren brebeta xuria kolegioan bertan.
Ekainaren 11an, ostegunez, goizean pasa dute 2 orduko matematika froga eta arratsaldean ordu bateko zientzietako froga.
Biharramunean, ekainaren 12an, ostiralez, frantsesaren froga lau orduz : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlana, eta arratsaldean, Historioa - Geografia - IMH froga bi orduz.
Azterketaren egiazko baldintzak bizi izan dituzte ikasleek eta denbora herena dutenek ere bai.....
Laster egiazkoa orain.... azken txanpa !






