Piarres Larzabal Kolegioa

 


Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroaren 17an, asteartez, 4. / 3.eko hamabost ikasleko multzo batek Bidasoako Nazioarteko Zinema Arkeologikoaren Jaialdiaren 26. edizioan parte hartzeko aukera izan zuen, iaz Nahiera Egunetan eramandako proiektua borobilduz. 
Izan ere,  ikasleek  beren ingurunetik hurbil dagoen arkeologia edo historia-ondarea sustatzeko eta ikus-entzunezko baten bidez zabaltzeko aukera ematen duen ARK-MO ekimen honetan,  Senpereko Kattalin Elizalde Ikastetxeko ikasle batzuekin batera, ikasleek sortutako film laburra proiektatua izan zen  Irungo Amaia Kultur Zentroan, gaia sorginkeria izanik.
Bertan Irungo hainbat ikastetxe ezberdinetako ikasleak bildu ziren eta gure ikasleek haien lana aurkezteaz gain, arkeologiaz asko ikasteko parada izan zuten, amaieran arkeologari buruzko solasaldia izan baitzen.