Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Bazkaltzeko denboran, 12.45etatik 1.30ak arte, kolegioko ikasle guziei idekiak diren aktibitate desberdinak proposatuak zaizkie :

Eskulanak : Astelehen eta ostiraletan :

Tulinezko sagarra giltzeroak egiten dituzte Iolandarekin, eskuak erabiltzen trebatuz, irudimena landuz, plazerra hartuz, lagun berriak eginez eta giro onean denbora pasatuz.

Kantu tailerra : Astearte eta ostiraletan : 

Urtero bezala eta aurten, Azaroaren 27an, kolegioaren aldeko kantaldi bat antolatzen baitute burasoek, ikasleei eskatua zaie kantu baten ematea, laguntzaile guztiak eskertzeko gisan. Aurten Anje Duhalde komitatua da. Ondorioz, bi egunez astean, Maritxurekin biltzen dira nahi dutenak, gustukoak dituzten kantuak proposatzeko, hautatzeko eta lantzeko. Lanki hortan ere, beste mailetako lagun berriak egiteko aukera dute parte hartzaileek. Aurten, hizkuntz desberdinetan kantu baten abestea erabaki dute.

Pilota txapelketa : Astelehenetan 6. / 5.endako eta ostegunetan 4. / 3.endako

Partidak 15 puntutan iraganen dira, bi kontra bi arituz, larruzko pilota goxo batekin. Lehenik multzoko partidak egingo dira, ondotik fase finalak. Finaleko irabazleak desafio bat ukanen dute bi irakasleren kontra. Olagarroa elkarteak txapelketa horren helburuak definitu ditu : pilotan jostatzea eta bere arauak errespetatzea, "plaza gizon" izatea, epaile lanak egitea eta elkar ezagutzea (6./5. eta 4./3.).