Enpresa ikastaldiaren ahozkoa
Oporrak aitzin egindako enpresaren behaketa ondotik, hirugarreneko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan otsailaren 21ean, asteartez, azken bi orduetan, kolegioko bi irakasle / hezitzaile eta ber ikasgelan ziren maila desberdinetako ikasleen aitzinean.
Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbide bat aurkezteko gai izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, adieratzitakoaren koeherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena, hizkuntza xuxenaren erabiltzea (gramatika, ahozkera...) etabar..
Hirugarreneko ikasleak 14 taldetan banatuak izan dira eta irakasle "epaile" bakoitzak bostpasei ikasle zituen.
Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko publiko eta epaile baten aitzinean gai izan dira.
Eskuratu dituzten hobetze aholkuekin batera, ikastaldiaren txostena aurkezten ahalko dute brebetarako ahozko gisa.
Hirugarreneko ikasleak ikastaroan !
Oporrak aitzin, urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra, kolegioko hirugarreneko ikasleak enpresako ikastaldian egon dira. Lanbide desberdinetan parte hartu dute, hala nola : haurzaindegian, irakaskuntzan, albaitaritzan, farmazian, laborantzan, mediatekan, auto garajean, Herriko Etxean, pediatrian eta hainbeste....
Honen helburuak dira :
- ikasleei lan mundua "zuzenean" ezagutaratzea
- enpresaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, baita ere ibilmoldea aztertzea
- enpresako aktore desberdinak ezagutzea
- ahalaz, ikaslea bere geroko lanbidea hautatzen laguntzea
Ikastaro honen ondotik, ikasle bakoitzak txosten bat bete beharko du eta otsailaren 21ean iraganen den ahozko batean aurkeztu beharko. Bertan diren irakasleen oharrak eta ahokuak ukango ditu, sekulan maiatza bukaeran iraganen den brebetako ahozkoan aurkeztu nahi baud.
Esker beroenak gure ikasleen harrera egin duten enpresa guztiei !
Lehen brebeta xuria hirugarrendako !
Urtero bezala, garai honetan, hirugarreneko ikasleei antolatua izan zaie brebeta xuria bat kolegioan bertan.
Urtarrilaren 27an, ostiralez, goizean pasa dute 4 orduko frantsesa froga : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlana, eta arratsaldean, Historioa - Geografia - Herritar heziketa froga bi orduz.
Asteburua ondotik, astelehenez, urtarrilaren 30ean, matematiken froga bi orduz eta ordu bateko zientzi froga. Arratsaldean, euskara B2 froga xuria ordu batez saiatu dira.
Azterketaren egiazko baldintzak bizi izan dituzte ikasleek, IEP gelakoak baita ere denbora herena dutenek.....
Biharramunetik ostiralera, hirugarreneko ikasle guztiak enpresa ikastaroan dira : oporretatik landa, enpresa ikastaroko ahozko bat aurkeztu beharko dute.
Fuga ! Kolegioko bostgarrenendako !
Joan den urtarrilaren 24an, astearte arratsaldez, Luhusoko Harri Xuri antzokian zuten hitzordua kolegioko bostgarrenek, Elirale konpainiak proposatzen duen "Fuga !" emanaldia deskubritzeko....
Gorputzen lotura erakusten duen pieza koreografikoa da Fuga! non jauzi sistemari berriz irudimena ideki nahi zaion. Nola gorputz batek beste gorputz bat aitzurtzen eta zulatzen duen sistema hau dekalatuz? Ritmoekin jolastuz nola gorputzen trinkotasunak erdigune nozio hori mugimenduan jar daitekeen? Hiru gorputz dependente horiek puntuazio-denbora erkideak konposatzen dituzte Artha, 2018ko Eliraleren sorkuntzan bilatzen zen «uhinaren» sentsazioa azpimarratuz. Sorkuntza honetarako, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei dantzari garaikide ditu lankide Pantxika Telleriak eta dantzari horiek onartu dute koregrafoaren jestualaren berezitasunaren partikatzea. Bi dantzari horiek Elirale konpainiaren zutabeak izan dira 2001etik 2009ra. Arthatik-at!
Euskal Herriko hirigune elkargoaren laguntza eta Elirale konpainiako artistak eskertzen ditugu !
Lehen mailetako bisitak !!
Urtero bezala, urtarrilan zehar, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Senpere eta Azkaineko ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu. :
Urtarrilaren 13an : Ziburu eta Donibaneko lehen mailakoen bisitak
Urtarrilaren 17an : Urruñako lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 23an : Hendaiako lehen mailakoen bisita + Sarako lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 24a : Bidarteko lehen mailakoen bisita.
Laster Azkaine eta Senperekoak ukango ditugu....
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufaurekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Urtarrilaren 24an, astearte gauez, burasoei ere proposatua izan zitzaien kolegioko bisita eta bilkuran parte hartzea.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !
Bertso'rap ikastaldia estudioan bukatu da !
Bixintxoetako fandango txapelketa xarmanki iragan da !
Urtarrilaren 22an, igande arratsaldez, hormaturik baina motibaturik, kolegioko ikasleak elkartu dira pilota plazan den aterpe azpian, besta komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko ! Hiru kategoriak antolatuak ziren : 12 urtepekoak, 12-17 urtekoen artekoak eta helduak.
Ikasleendako desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira !
3. saria : Haize Tellechea Muruaga eta Amane Viquendi
2. saria : Maiena Oyharçabal eta Maddi Larrondo
1. saria : Elaia Biscay Echegaray eta Saioa Mondela
Zorionak gure ikasle guztiei eta kolegioko ikasle ohiei ere bai !
Milesker Begiraleak txarangari eta Ziburuko besta komiteari !
Ziburuko Bixintxoetako fandango lehiaketaren prestakuntza....
Duela bi aste, ikasleak elkartzen dira goiz edota eguerdiko jolas garaietan fandangoa trebatzeko !
Aurten 6 ekipa motibatu dira heldu den igandeko fandango konkurtsoan parte hartzeko eta haien artean, 4 ekipak desafiatu dira ikasteko !
Saio horietan, 4 urratsak berrikusi edota ikasi dituzte, transizioak, postura, besoen altxatzea, teknika sakondu dute azkarki bikoteka !
Giro onean eta motibaturik agertu dira kolegioko gazteak ! Txalo bero bat haiei eta xantza on !
Hitzordua : urtarrilaren 22an, igandez, Ziburuko pilota plazan, arratsaldeko 5:00tan !!
Itsas Lizeoko aurkezpena 4A eta 4Bko ikasleei !
Urtarrilaren 17an, asteartez, konzertazio denboran, 4A eta 4Bko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie.
Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko, eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.
Aurkezpena bi ahoz egin da. Lehenik, Catherine Berhok lizeoaren aurkezpen orokorra egin du, power-point argi baten laguntzaz : Lizeoaren antolaketa, ikasle kopuru ttipia, formakuntza mota guzien aurkezpena eta horiendako eskaintzen den puntazko material osoa… Eta bistan dena, formakuntzari esker irekitzen diren lanbide guziak, izan daitezen arrantzan, komertzioan, edozein motako itsasontzietan, lehorreko lan batean edota mekanikan.
Gero Joseba Davantek bere lekukotasuna euskaraz eman du. 30 bat urtez mariñel egon ondotik, orain Itsas lizeoan da irakasle eta ibilbide hori kondatu digu. Azaldu du itsas mundua zein zabala den eta nola gustu guziendako ofizioak aurkitzen ahal diren, nahiz ongi azpimarratu duen ofizio horietarik batzuk besteak baino zailagoak direla (arrantzalearena adibidez, eder bezain gogorra).
Lizeoak hainbat ikasbide proposatzen ditu, laburrenetatik luzeenetara, egun bakar bateko ikastaroetatik pasatuz. Gure kolegioarekin partaidetzan, bisitak edo ikastaroak antolatzen ahalko dira 4. eta 3. mailen artean, interesatuak diren guziendako, mutil ala neska.
Catherine eta Joseba urtarrilaren 31an guregana itzuliko dira 4D eta 4Eko ikasleei aurkezpen bera egiteko, eta martxoko nahiera egunez lizeoaren bisita egiteko xedea lantzen ari gara.
Bitartean, edozein xehetasunendako: http://lycee-maritime-ciboure.fr/
Milesker Catherine eta Josebari !!
Etxepare lizeoko bisita egin hirugarreneko ikasleek !
Urtarrilaren 10ean, asteartez, hirugarreneko ikasleek zuten orientazioarko hitzordu bat : Baionako Etxepare lizeoaren bisita !
Talde txikitan lizeoa bisitatu du ikasle ohiei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak, biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3.pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa, ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.
Bestalde, irakasle eta ikasle ohien bitartez, hainbat xehetasunak emanak izan zaizkie : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak eta bereziki erreforma berria, animazio talde desberdinak eta kanpoko aktibitateak.
Bukatzeko, kolegioko bidea hartu aitzin, lizeoko jantegian bazkaldu dute !