Collège au cinéma 4. eta 3. ikasleendako
Urtarrilaren 6an, ostiralez, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira urtarrilaren 4an estreinatu izan den Philippe Lioretek zuzendutako "16 urte - 16 ans" amodio dramatikoa ezagutzera. Filma hau Romeo eta Julietten egokitzapen bat da, 20 urteko talentu handiko bi aktore gazteek antzezten dutena : Téïlo Azaïs eta Sabrina Levoye.
Sinopsia : "Sartze egunean, Nora eta Leo bigarrenean elkartzen dira. Haien begiradak bloketazen dira eta dena ulertua da. Noraren anaia, bertako hipermerkatuko maneiu langilea dena, lapurketaz akusatua da eta berehala kanporatua da. Franck, hipermerkatuko arduraduna, Leoren aita da. Bi familiak aharratzen dira, desberdintasunak areagotzen dira eta nahasmendua instalatzen da. Nora eta Leoren bizitzak sutan dira."
Filmaren ostean, bukaera tragikoarekin atsekabetuak ziren ikasle gehienek, sorpresa polita izan zuten ! Philippe Lioret, zuzendaria, baita ere bi aktore nagusiak haien ezagutza egitera etorri dira eta galdera-erantzunen jokoan berehala sartu dira. Mementu oso dinamikoa, berezkoa eta aberasgarria izan da. Hainbat gai eztabaidatzeko aukera izan da : filmatzearen garai onak, desafioak, kasting-a, aktore jokoa, filmaren trukoak, produkzioa, filma baten sortzea eta bere eboluzioa.... Gaur egungo zinemaren zailtasunekin kezkaturik, gure gazteak gela ilunetara joaten zirela ikustean baikorki harrituta geratu da filma egilea. Gure ikasleekin partekatzeko topaketa polita izan da, atsegina - entzuteko prest eta iduriz pozik den talde bati esker.
Proposamen honengatik, Select-eko ekipa guztia eskertzen dugu, oroitzapen polita geldituko zaigulako !
Pedagogi eguna 2 eta lehen sorrospenak 3.endako
Urtarrilaren 3an, asteartez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean (irakasleak Ziburun eta Bizi eskolarra Kanbon), UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaio hirugarreneko ikasleen bigarren taldeari (3D + 3B erdia).
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !
Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !
Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.
Berts'olentzero kolegioan !
Abenduaren 16an, eguberriko oporrak aitzineko azken eguna izan da kolegioko ikasleendako.
Goizean Eleka konpainiak antzezten duen "Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa ukan zuten lehen oparia seigarreneko ikasleek. Eguerditan, ikasle guztiak euskal jantzi tradizionalaz beztiturik, kanpoko eremuan egon dira arratsaldeko antolaketaren zain, musikaz animaturik....
Arratsaldeko 2:30tan, udan eraikia izan den aterpe berriaren azpian, 350 ikasleak jarri dira eskainitako emanaldia entzuteko : "Berts'olentzero" !! Bertan, Uxue Alberdi, Ane Labaka, Haira Aizpurua eta Josu Txoperena, komitatuak izan diren lau bertsolariak ziren haien aitzinean eta Asier Arbelaitz gai emailea.
Ordu batez, euskaraz gozatzeko aukera ukan dute kolegioko gazteek, haiei lotutako gai desberdinak entzunez, hala nola : elkartasuna, maitemintzea, orientazioa, bestak egiteko burasoen baimenak, brebetaren zuzenketa, igandeko bertsolari txapelketa nagusia, pertsonaien asmakizunak, harrera eta joateko agurrak barne.... Ikasleak helduak bezainbat loriatu dira ! Gainera bost komiten gain, hiru ziren ikasle ohiak : ohorea guretako ! Saio horren antolatzeko eskuratu dugun Euskal Kultur Erakundea eta Bertsularien Lagunak elkartearen laguntza eskertzen dugu. Aterpe honen antolatzeko materiala prestatzeagatik, Urruña eta Ziburuko Herriko Etxeak eta langileak eskertzen ditugu ere bai !
Arratsaldea bukatzeko, okindegiko errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari... Trago baten partekatzeko ekarri dituzten edariendako, hirugarreneko ikasleak eskertzen ditugu.
Txalo deneri ! eta milesker Olentzero ! Eguberri ond deneri !!!!
"Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa !
Abenduaren 16an, ostiral goizez, "Iki Mihi Klik" ipuinkondaketa ekarrarazia izan da kolegioko IDZtara, gabonetako lehen opari gisa kolegioko seigarrenendako.
Bi aldiz, Eleka konpainiako Jokin eta Kattalinek eman dute haien emanaldia seigarreneko ikasleen aitzinean : 6D - 6Ekoendako lehen orduan eta 6A - 6B ikasleentzat hirugarren orduan.
Euskara zaindu batean, idatzitako zazpi ipuin hauek belarrietako gozamen bat izan dira. Pertsonai ugari dira istorio ezberdin hauetan, hala nola baratzezainaren emaztearena, erregearena, belea eta txirularena, garratoin bikotea eta Hamelingoena, nini itsuarena, buru hezurra eta zakur beltzarena.
Ikasleak adimen handirekin entzun eta erantzun dute eskainia izan zaienari.
Ipuin guztiak musikaz, kantuz ala dantzaz apailatuak izan dira. Bidaiatzeko eta ametsez betetzeko momentu zoragarriak bizi dituzte, euskaraz gozatuz !
Milesker Jokin ta Kattalin !
Eskuzko apaindurak...
Nahiz eta denbora gutxi izan, eguberriko giroan sartzeko, eskulan taldeko ikasleek apaingarri txiki batzuk egin dituzte Beatrizekin. Horretarako, komuneko kartoiak berziklatu dituzte izar politak dirdiratsuak sortzeko. Etxera eraman dituzte haien izaiak apaintzeko.
Horrez gain, duela urte batzuk egindako esku an bat ere berreskuratu dute (botilen tapoiekin eginda) eta konponketa batzuk egin ondoren, kolegioko sarrera nagusian zintzilikatu dute denei gabonak zoriontzeko.
Azkenik, Iolandarekin batzuk aritu izan ziren ere bai estilo guztietako eskumutturak egiten... Nork daki Eguberriko opariak egiteko ideia behar bada....
Txalo artista guztiei !
Elkartasun txekea Eguberri aitzin eskainia !
Joan den azaroaren 15ean, Baionako pediatrian zerbitazun ari den "Haur eri" elkarteko bi kide komitatu genituen kolegiora aurkezpen mintzaldi baten egitera eta 130 ikasle hurbildu ziren eguerdiko pausa denboran. Honen ondotik, dirua lortzeko ekimen bat antolatzea adostu zuten ikasleek : Gosari salmenta bat goizero hiru astez ! Txandaka saltzailearen errola hartuz, gosaltzeko xokolatinak, cookies, bixkotxak, jusak, txokolot'esneak, zerelaak eta... proposatzen iztueten kanpoko eremuan ziren lagunei.....
Hiru asteren buruan, konduak egin eta, berriz "Haur eri" elkarteko Anne eta Goizane komitatu ditugu abenduaren 15ean, kanpoko eremuan, txeke ofizialaren eskaintza egiteko Eguberri aitzin ! kanpoan ziren ikasleak hurbildu dira baita ere gosari salmentan aritu izan direna ikasleak.
Sorpresa ederra izan da : 1200€-ko txekea eskaini diete ikasleek, dituzten materiala eta proiektuak finantzatzeko. Bertan ziren bi lagun, harriturik eta poz pozik eskertu dituzte kolegioko lagunak. Eguberri aitzineko elkartasun eta laguntza opari ederra izan da denen laguntzagatik.
Biba zuek ! Segi ezazue horrela ! eta ez ahantz "Eguberrin hartu aitzin, beharretan direnei pentsatzen eta ematen ikasi" !
Pinfuvote txapelketa amaitu da !


Kolegio guztia zinemara !
Abenduaren 13an, asteartez, ikasle guztiek haien kurtsoak bukatu dituzte 12:08tan. Seigarren eta bosgarrenek jan dute kolegioko jantegian eta lau eta hirugarrenek piknikatu dute..... Arratsaldeko 1:30tan baitzuten autobusa atekaren aitzinean.... Kolegio guztiak Donibane Lohizuneko Le Select zinemaren bidea hartu du berehala bi filmen ikusteko :
Seigarren eta bosgarrenendako : "Chantons sous la pluie", Stanley Donen egileak 1953an atera zuen antzerki musikala filma :
Mutu diren filmek mintzo diren filmei uzten diote tokia, eta dantzari bihurtutako abeslaria korapilatsuan harrapatua da, bere laguna bezala, bere neska laguna bezala, eta bere aktore nazkagarria bezala.
Lau eta hirugarrendako : "Moonrise Sunlight", Wes Anderson egileak 2012an atera zuen komedi filma :
Ingalaterra Berriko uharte batean, 1965eko udaren bihotzean, hamabi urteko Suzy eta Sam maiteminduko dira, itun sekretua egin eta elkarrekin ihes egiten dute. Denak aurkitzeko mobilizatzen ari diren bitartean, ekaitz bortitza kostaldera hurbiltzen ari da eta komunitateran bizitza gehiago aztoratuko da....
Eguberriko marrazki lehiaketa 2022
Azaroko sartzean ikasleei proposatua izan zaie 2022ko Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea.
Maila guzietatik 75 ikasleek izena eman dute eta hilabete bat ukan dute nahi zuten marrazkiaren teknika erabiltzeko baina aurtengo gaia errespetatuz : "Hainbeste urtez lan eginez, bere osasun onerako, aktibitate batean parte hartzea erabaki du Olentzerok. Zein ?"
Edo xuriz ta beltzez - edo kolorez, edo arkatzez - edo margoz, edo tindatuz.... Izigarrizko marrazki ederrak eskaini dizkigute gure kolegioa apaintzeko..... Denak esposatuak izan dira, 9 epaileek haien bozkak emateko....
Abenduaren 12a arte zuten itzultzeko, eta abenduaren 15ean, ostegunez, goizeko jolas garaietan, 6/5 eta 4/3 sarien emaitzak antolatua izan dira.
6. / 5.eko mailan :
- 1. saria : Imanol Penouilh (5.)
- 2. saria : Eheina Ortega (6.) + publikoaren saria !
- 3. saria : Elaia Biscay (6.)
- 4. saria : Patxiku Fagoaga (5.)
- 5. saria : Alea Arbelaitz (5.)
- 6. saria : Hina Fernandez (6.)
Beste guztiek 7. saria berdinketan ukan dute !
4. / 3. mailan :
- 1. saria : Andrea Nevado (3.) + publikoaren saria !
- 2. saria : Telmo Suarez (4.)
- 3. saria : Malu De Sonis (3.)
- 4. saria : Ametsa Unanue (3.)
- 5. saria : Luc Salaignac (4.)
Beste guztiek 6. saria berdinketan ukan dute.
Sariztatuak izan direnek Donibaneko Le Select zinema sartzeak, ztiloak, margoak, karnetak, arkatzak eta fluoak ukan dituzte eta parte hartzaile guztiek eguberriko txokolota bat eta "Katxi Klothing" edota "Les Bohémiennes" pegatina !
Txalo bero bat 75 artistei eta segi marrazten, gozatzen eta plazer hori partekatzen ! Heldu den urte arte !