Erbestea : 4Ako soinu proiektua
4Ako ikasleek ERBESTEAREN gaia landu ondoren euskaran : MYRIAM AYCAGUER-ekin soinu sorkuntza baten egiteko parada izan dute. Grabaketa honetan, gelan landutako testu batzuen pasarteak hautatu dituzte : haien artean Miñan liburutik hartutakoak edota kantu batzuen hitzak.
Lan hau kolektiboa izateaz gain baita aberatsa eta interesgarria izan da bide beretik !
Bosgarrenak Nafarroan !
Ekainaren 23 eta 24an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.
Goizeko 9:00tan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Zagotzako jauregia eta gelan landu ziren elizaren tinpanoa ikusi dituzte.Ondoren, urtean zehar landu zuten Leireko monasterioa bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberriko bisita egin dute : Karlos III.aren jauregiaren bisita eta joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten. Arratsaldeko 18:00ak alde, Mendigorriako Errota akanpalekura joan ziren ; han bertan, pizina freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.
Biharramunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte. Bidean, eskualde honek aste horretan jasan dituen suteen arrastoak denetan agerian ziren, benetan harrigarria...
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira, biziki pozik !
Hirugarreneko ikasleen azken eguna !
Ekainaren 24an, ostiralez, kolegioko hirugarrenek azken eguna zuten ikastegian.
Goizetik "dotore dotore" ikusi ditugu !
Goizean kurtsoak izan dituzte, kutxak garbitu, eta, bazkaldu eta, irakasle arduradunak eta beste batzuekin, Untxin parkera joan dira arratsaldea pasatzera, bertan krakada bat eskainia izan zaielarik. Bakoitzari orri marka bat esakinia izan zaio, bertan 4 urteetako sartze egunaren argazkiekin....
Haien berrikuspenak etxetik egingo dituzte orain.... eta ekainaren 31 eta uztailaren 1ean, haien brebeta azterketa ofiziala pasako dute gure kolegioan, azterketa zentroa izendatua izanez.
Berrikuspenak on !!! Eta azterketak euskaraz orain !!
Futbito finala mundiala : 3. // PLK team !!
Ekainaren 21ean, asteartez, arratsaldeko 2:00etan, kolegioko kanpoko eremua kirol zelaia bilakatu da, publikoak inguraturik.
Gudariek txapeldun gisara PLK team-en aurka final mundiala jokatzeko parada izan zuten.
Kolegio guztia bildu zen zita garrantzitsu honetan eta lehia estua izanik ere, azkenean PLK team taldearen esperientzia gailendu zen penaltietan : 6 - 6 amaitu zelarik partida.
Giro biziki goxoan pasa zen partida, epailaren, speaker eta animazio arduradunaren lan baikainari esker.
Orain ondorengo hitzordua, ekainaren 27an, astelehenez, 6. / 5.en finala jokatuko da eta ondotik bigarren finala mundiala.
Txalo deneri !
Baionako Inspekzioan okupazioa
Ekainaren 15ean, Seaskako guraso, ikasle eta irakasle talde bat elkartu zen Akademia ikuskaritzak Baionan duen egoitza aitzinean, tokia okupatzeko helburuarekin (berria, mediabask). Arratsalde bukaeran, tentsioa igo da eta poliziak jarrera bortitza izan du (gas negargarria bota eta bortizkeria fisikoa erabili). Berantago, han gelditu diren ikasle, guraso eta irakasleek, irekita atzeman duten leiho batetik egoitzara sartzen lortu zuten (ezer hautsi gabe) eta geroztik tokia okupatu dute.
Ekintza mugagabea da Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatu arte. Okupazio honetan 24 orduko txandak egitea erabaki da. Ziburuko Piarres Larzabal kolegioari ostiraleko txanda egokitu zitzaion, 16:00etatik larunbateko 16:00ak arte.
Gure seme-alabek denon beharra dute !!!
Mobilizatu direnak txalokatzen eta eskertzen ditugu !
Futbito : 4/3 mailako finala
Ekainaren 20an, astelehenez, 4. eta 3.en arteko futbito finala iragan zen.
Txerritalde FT eta Gudariak aurrez aurrez jokatu zuten partida.
Txerritaldek ezin izan zuen bere jokoa behar den bezala egin eta Gudariek haien estrategiarekin garaitzea lortu zituzten lehia estu baten ondorioz : 2 - 0 emaitzarekin !
Txalo bero bat finalista horiei eta egon den publikoari.
Biharramunean, finala mundiala jokatzeko aukera ukan dute.....
Pro sailaren aurkezpena IEP gelako ikasle ohien hitzetatik !

Hizkuntz bidaia laugarrenendako !
Azkenean !!! Berriz egin dute bidaia laugarrenekoekin.
Aspaldi itxoiten zuten eta ekainak 13tik 17ra Castillan zehar ibili dira, gainera hizkuntza lantzeko aukera izan dute bertako familietan.
Aurten bi taldetan banatuak izan dira ikasleak, bat Segovian (4AE) eta bestea Toledon (4BD).
Herri bakoitzean bisita eta aktibitate ezberdinak egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko.
Bi taldeak Madrilen egun pasa egin dute eta Reina Sofian dagoen Gernika deskubritzeko aukera ere.
Plazer bat izan da bidaia denak elgarrekin bukatu izana Warner Brossen parkean !!!
Dena oso ongi igaro da eta ikasle eta erakasleek asko gozatu dute.
Urte bukaerako IEP ateraldia

Azken zinema saioa denendako !
Ekainaren 9an, ostegunez, laugarreneko ikasleak joan ziren Donibaneko Le Select zinemara, 2008an Michel Gondryk argitaratu zuen "Soyez sympa, rembobinez !" filma ikustera.
"Burmuina magnetiko bihurtzen zaion gizon batek, nahigabean ezabatzen ditu bideo dendako zinta guztiak ; bertan lagun batek lan egiten egiten du. Bideo klubeko leialenaren eskaera asetzeko, emakume dementatu batek, bi gizonek ezabatutako filmen remake-ak egitea erabakitzen dute, besteak beste,"Ghostbusters", "The Lion King" eta "Robocop"....
Ekainaren 10ean, ostiralez, hirugarren mailako ikasleak Urruñako Itsas Mendi zinemara joan ziren "En corps" filma ikustera.
Prestatzeko moduan, kartelean oinarritu ziren, trailerra eta Cédric Klapisch-i egindako elkarrizketa. Zenbait nozio tekniko, hala nola kameraren mugimenduak (bidaiariak eta panoramikoak) klasean ere jorratu ziren ikasleek saioan zehar informazio gehiago eman dezaten.
Gorputzean edo Cédric Klapischek bere pasioa pantaila handian adierazten duenean dantzarako, klasiko zein garaikiderako, filma estetikoa bilakatzen du, are argitsuagoa, benetako dantzari batek janzten duen heinean Marion Barbeau aktore nabarmena bihurtzen dena.
Zuzendariak erakusten du, beste behin ere, beti lasai dela garaiko izpiritua erakusteko, eta bereziki, gazteriaren arrangurak.
Ekainaren 13an, astelehenez, kolegioko seigarren eta bosgarreneko ikasleen txanda zen joateko Donibaneko Le Select zinetokira, 2002an, Steven Spielberg-en "E.T." filma ikusteko.
"Plater hegalari bat gauaren erdian lurreratzen da Los Angelesetik hurbil. Estralurtar batzuk, esplorazio batean Lurrera bidaliak, ontzitik ateratzen dira, baina haietako bat, transbordadorea den soilgunetik haratago aursartzen da. Ondoren, hirirantz abiatzen da. Hau da giza zibilizazioaren lehen aurkikuntza. Soldaduek laster atzeman eta bere familiak abandonatuta, E.T. izeneko txiki beldurgarri honek aldirietako egoitza batean aterpetzen da. Elliot, hamar urteko muttiko batek, deskubritu eta, bere armairuan gordetzen du, berarendako aterpetxo bat eraikiz. Truke telepatiko batek elkartuta, bi izakiak fite lagun bilakatzen dira. Gertie arreba eta Michael anaia zaharrak lagunduta, Elliot E.T.ren presentzia sekretuki atxikitzea saiatuko da...."
Urte osoan eman diguten laguntza eta egin diguten harrerarendako, eskertzen ditugu Donibane Lohizuneko Le Sélect zinema eta Urruñako Itsa-Mendi zinemako ekipak !