Brebetako emaitzak !!
Uztailaren 8an, ostiralez, Brebetako emaitzak agertu dira : Zorionak PLK-ko ikasleei !
18 ikasleek bikain aipamenarekin lortu dute !
37 ikasleek ontsa aipamenarekin !
19-k aski ongi aipamenarekin !
10-k aipamenik gabe !
Txalo bero bat deneri ! Eta orain bakantza on zuei !
UDA ON DENERI !!
Ikasturte osoan irakurri gaituztenei...
Gurekin batera mobilizatu direnei...
Euskararen alde gurekin batera aritu direnei...
Gure partaide guztiei....
Kolegioko famili guztiei eta bereziki ikasleei :
BAKANTZA ON ! UDA ON ! EUSKARA ON !
Zuzenketa egunean elgarretaratzea !
Uztailaren 5ean, asteartez, Brebeta zuzenketa baitzen, zientzietako Azterketak Euskaraz zuzentzearen aldeko elkarretaratzea antolatua izan da zuzenketa zentroa den Sainte Marie ikastetxearen parean. Hitzordua 11:00etan finkatua zen.
Bestalde, Euskal Hirigune Elkargoak babestutako euskarazko zuzenketa, Baionan antolatua izan da ere bai. Zuzenketa honen emaitzak ikasleei komunikatuko zaie. Uztailaren 12an, Baionako Hirigune Elkargoko egoitzan, zientzietako brebeta euskaraz pasa dutelaren diploma ofiziala banatuko zaie ikasleei.
Hirugarrenekoak Comete sarearen aztarnak segituz !
Uztailaren 4an, astelehenez, udako oporrak aitzineko eguna hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Xan Berasategi HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.
1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comet sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirirnoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.
Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.
Parte hartu duten 31 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino.... Betizuak hurbiletik agurtuz...
Eguraldia lagun, 15 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan eskainia izan zaie bazkari goxo bat.
Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !
Bide on eta bakantza on deneri !
Azken eguna beste ikasleendako !
Ekainaren 28an, asteartez, azken eguna izan da ikasle guztiendako !
Goizetik 4DEkoak Arditurri ateraldia egin zuten arratsalde editsua arte ; anartean 4ABkoak haien irakasle arduradunarekin jokoak egin zituzten Untxin aldeko parkean.
Bestalde, seigarrenak Zokoako hondartzara joan ziren eguna pasatzera haien irakasle arduradunekin ere bai : jokoak, piknika, bainatu ziren ere bai !
Haien aldetik, bostgarrenekoak eguna kolegioan pasa zuten jokoetan kanpoan ta barnean eta haien ASSR1 diploma eskuratu zuten.
Eguerdiko bazkaria ondotik, 5. / 6.en futbito finala iragan zen ere bai ! Futbolariak eta Pat patruila ekipak aurrez aurre. Futbolariak-ek ezin izan zuen bere jokoa behar bezala egin eta Pat Patruilak bere estrategiarekin garaitzea lortu zuen, 4 - 0 emaitzarekin. Ondoren, Pat patruilak txapeldun gisara PLK team-en aurka finala mundiala ttipia jokatzeko parada izan zuen. Kolegio guztia bildu zen zita garrantzitsu honetan eta lehia estua izanik ere, azkenean PLK team taldearen esperizntzia gailendu zen, 3 - 2 amaitu zen lehia. Giro biziki goxoan pasa zen partida, kirolegez eta euskaraz ! Eskerrak parte hartzaile guztiei !
Arratsalde erditsuan, ikasle guztiak elkartu ziren kolegioko kanpoko eremuan, eskainia izan zaie krakada partekatzeko giro izigarri onean, musikaz alaiturik, batzuk bertsotan, batzuk kantuz eta dantzan ! Bakantza on deneri eta segi alaiki euskaraz gozatzen !
Brebeta pasa dute gure hirugarrenek eta euskaraz !

Hirugarren eta azken Nahiera eguna !
Hiruilero bezala, hirugarren eta azken Nahiera eguna proposatua izan zaie kolegioko 6., 5. eta 4.eko ikasleei, hirugarrenak etxean zirelarik azken berrikuspenak egiten. Bi aste lehenago, aurkeztuak izan zaizkien tailerretan izena emateko aukera ukan zuten ; hala nola :
6.etan : Greziar jainkoak, Euskal Herriko Historia eta Geografia, Belaunaldien arteko topaketa (Zokoako Puttilenea EHPAD zahar etxearekin), Euskal dantzatik dantza modernora, Matetarap
5.etan : Zizelkatzea (paper orearekin), Trokeo dantzak, Euskal rap, Jouons la comédie ! Escape game gazteleraz, Sudoku txapelketa
4.etan : Errugbibitx, Arduino programazioa, Espaziora bidaia, Music ingelesez, Euskal kantu loto bingo !, Audio liburuak, Sherlock Holmes en herbe, à vos loupes !
Tailer guztietan beste lagun batzuekin elkartzeko parada ukan dute eta giro biziki onean !
Laugarrenak Oiartzunen !
Ekainaren 23 eta 28an, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira "txutxu trena" erabiliz !
Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean, beste erdia Ikasgune Geologikoan egon da eta ondoren trukatu dute.
Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.
Luberriko Ikasgune Geologikoan, Lurraren bilakaera aztertu dute bisita gidatu batean eta Euskal Herrian topatutako fosilak erabiliz ardatz kronologiko bat osatu dute.
Aldi oro bi taldeak elkar topatzeko parada izan dute piknika baten inguruan....
Zientzia eguna bikaina eta aberatsa !
PLK Olinpiaden finala eguna !

Bosgarrenak Miramonen !
Ekainaren 20 eta 21ean, astelehen eta asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.
Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.
Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakoitzak galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek beste ikuspuntu bat ukaitea lortu zutela eta.
Ondoko ikasturtean ere azken aldikotz errepikatzekoa (gero hesten baita) !