Deserria antzezturik !
Aurten, 4.eko ikasleek "deserriaren" gaia landu dute euskaran eta frantsesean, gai hori hurbiletik edo urrunetik landuz, izan Euskal Herrian edota mundu mailan.
Deserriaren zergatiak, arrazoinak aztertuz euskarri ezberdinak erabiliz.
Abiapuntua, Jon Arretxek idatzitako liburua izan da, hala nola "Beti Iparralderantz".
Ondotik, ikasleek gelan egindako lanketa baten ondorioz, taldeka Dejabu konpainiako Miren Alkalari esker, antzerkitxoak sortu dituzte 2 orduko 6 saio eginez.
Ikusgarria biziki ederra eta hunkigarria izan da deserriaren arrazoin ezberdinak taularatuz.
Txalo bero bat 4B-ko ikasle guztiei eta milesker Miren eta Mathilde-i !
NB : Hego Lapurdiko Herri Elkargoaren laguntzarekin egina izan den CLEA proiektua da.
Mus txapelketako txapela neskengandik eramana izan da !
Ekainaren 1ean, ostiralez, atera den eguzkiari esker, mus txapelketako finalak kanpoko jolas eremuan iragan dira, bestee lagunen begipean.
Urduri ziren ikasleak 8 hamarrekotan ziren bi mantxak irabazi behar zituzten txapeldunak bilakatzeko.
Alde batetik, printzipala sailkapenean, 3.eko Laia Calvo eta Itxaso Gartziak 2 - 0 irabazi dute 5.eko Maddi Fernandez eta Nekane Artolaren aurka, nesken finala aurten !
Bestalde, kontsolantean, 4.en arteko desafioan, Larrun Arantzabal eta Gaizka Arrizabalagak dute irabazi 2 - 0 Jon Elgorriaga eta Eneko Susperregyren aurka, muttikoen finala aurten !
Azkenean, txapelak neskek dute ipini !
Txalo bero bat txapelketa hontan parte hartu duten 74 jokalariei eta sustengatu dituztenei !
Heldu den urte arte ! Imido, bi gehio, bost gehio, ordo, kanta ! Bukatua da Kolegioko Mus txapelketa !
Ziburun egin den elgarretaratzea...
Maiatzaren 31an, asteazkenez, arratsaldeko 6:00etan, Piarres Larzabal kolegioa eta Kaxkarrotenea ikastolako 50 heldu ta gazte bildu dira Ziburuko plazan.
Danborra erritmoan, plaza eta karrikak animatu dituzte, Herriko etxearen aitzinean bukatzeko ibilaldia.
Ondoko hitzorduak : gaur arratsean 7:00etan EEP aitzinean eta larunbatean eguerditako piknikarako !
Milesker hurbildu direneri.... Borroka ez da bukatua ! Segi dezagun !
Kolegio guztia zinemara
"Collège au cinéma" proiektuen kari, kolegioko ikasle guztiak Donibane Lohizuneko"Les Ecrans Luziens" zinemara joan dira maiatzaren 28an, astelehen goizean, aurtengo hirugarren eta azken filma ikusteko :
2015ean Alain Gagnol eta Jean Loup Feliciolik egindako animazio eta abenturazko "Phantom Boy" filma seiggaren eta bosgarreneko ikasleei aurkeztua izan zaie :
"New York.... Gangster desitxuratu misteriotsu batek Alex zuritzen du, bere atzetik segika dabilen polizia inspektorea. Ospitalean dagoela, Alex Leoren laguna egiten da, 11 urteko mutiko bat, bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duena. Mamu bat bezala, beste pertsona guziengandik ikusezina izanez, hormak zeharkatuz hegan egiten du. Baina egun batez, aurpegi puskatua duen gizonak birus informatiko batekin hiria mehatxatzen du... Zer gertatuko ote da ?"
Laugarren eta hirugarreneko ikasleek, 2011an Aki Kaurismâki-k ekoiztutako filma dramatikoa ikusi dute :
"Marcel Marx, idazle ohia Havre hirira erbesteratu da berta oski garbitzaile lana eginez eta ondorioz biztanleekin harreman hurbil atxikiz. Bere idazle lana era bat baztertuz, bizi erosoa darama Arletty bere emaztearekin, tabernan eta egiten duen lanari esker. Baina bere biziak beste itzura bat hartuko du egun batez Afrikatik datorren haur batekin topo eginen duelarik eta momentu berean bere emaztea larriki erituko delarik. Baina zer gertatuko ote da ?..."
Kolegioko mus txapelketaren segida...
Nahiz eta Baionako danborrada eta Herri Urrats kari moztura bat izan zen gure antolaketan, martxoan hasitako mus txapelketarekin segitzen dugu...
Lehen fase batean, 37 ekipak aritu dira bost edo seiko multzoetan partidak egiten.
Emaitzen arabera, printzipala ala kontsolantean aritzeko kalifikazioak zehaztu dira.
Maiatzaren 18an iragan dira kontsolanteko 1/16ak.
Aste hontan, printzipala eta kontsolanteko 1/8ak jokatuko dira heldu den astean txapelketa bukatzeko helburuarekin...
Gauza da : orain partida guztiak irabazi beharko dira finalaraino iristeko.....
Xantza on ekipa guziei eta txalo bero bat parte hartzaile guztiei !!
Nautika eguna kolegioaren alde...
Kolegioko Burasoen elkarteak Nautika eguna antolatzen du heldu den uztailaren 1ean, igandez !!
Itsas aktibitate desberdinak haur eta helduei proposatuak izanen zaizkie Zokoako hondartzan : optimista, katamarana, paddle....
Aktibitate horiez gain, udarako oporrei hasiera emateko besta eguna izango da !!
Ongi antolatzeko helburuarekin, zuen izena lotura hontan ezartzea eskatua zaizue.
Egun osoan, animazioak, taloak eta ostatua izango dira.
Animatu !!
Zientziak ere euskaraz !! Sustengua...
Gaur egun, 3.eko ikasleei Brebetako zientzietako froga euskaraz pasatzea ukatzen zaie.
Aldarikapen hori zabaltzeko "Brebeta euskaraz" tixertak eginarazi ditugu.
Denon esku dago mezua zabaltzea, tixerta erosiz eta erabiliz.
Tixerta horiek erosten ahal dituzue Piarres Larzabal kolegioan, 7 eurotan.
Zuen laguntzarekin kondatzen dugu !