IEP ikasleak txori migratzaileen bidaia segitzen ari...
Martxoaren 16an, ostegunez, Irungo PLaiaundi Ekoparkera joan ziren.
Han eraztunketa ikusi zuten : aldez aurretik sare berezi batekin harrapatutako txoriei burdinezko eraztun bat jartzea da haien identifikatzeko eta haien migrazioa ezautzeko.
Zortzi txori harrapatuak izan ziren, neurtu, pisatu eta datuak hartu ondoren, haietako batek txoria askatzen zuen.
Eko parkeako itzulia egin zuten eta txori ainitz ikusi, bereziki ubarroiak eta beltxarga eder bat.
Hango Ekoetxe museoa bisitatu eta mokozabalari buruzko bideo bat ikusi zuten.
Hendaiako Antxeta irratiak elkarrizketa bat egin zien.
Azkenik, Hendaiako hondartzan bazkaldu zuten.
Apirileko arrainak....
Apirileko arrainak goizik atera dira aurten....
Eskulanetan eraikitako mota desberdinetako arrainak agertu dira kolegioko eremuak alegeratzeko !
Hogoi bat ikasleen lanak hor dituzue ageri : kartoin,, paper, egunkari, egur, hiltzeak eta tintak erabili ondoren.
Txalo bero bat eskulan artista guziei !
Apirileko arrain on deneri !
Juul hauteskundeak 6. eta 5.endako !!
Martxoaren 26 eta 27an, Juul kanpainako bozkak iragan dira kolegioko IDZtan, 6. eta 5. ikasleendako.
Ikasle bakoitzak betetako papertxoarekin bozkatzeko parada izan du, dokumentalistak antolatutako kutxetan : liburu egile eta ilustratzaile hoberenak.
Geletako ikasle arduradunek bozkak serioski eginak izan direla eta hautesle bakoitzak izenpetu duela segurtatu dute.
Hona hemen kolegioko emaitzak :
A- LIBURU HOBERENA :
Seigarrenean :
1/ Nur eta Irlandarako bidaia (Toti Martinez)
2/ Nur eta denboraren liburua (Toti Martinez)
3/ Txango zoroa (Jeff Kinney)
Bostgarrenean :
1/ Nur eta Irlandarako bidaia (Toti Martinez)
2/ Agata mistery berezia : Etxe misteriotsua (Sir Stevenson Steven)
3/ Asterix Olinpiar jokoetan (Goscinny)
B- ILUSTRATZAILE HOBERENA :
Seigarrenean :
1/ Landa Ivan
2/ Landa Juan Luis
3/ Kinney Jeff
Bostgarrenean :
1/ Landa Juan Luis
2/ Landa Ivan
3/ Turnaco Stefano
Laster Iparralde eta Euskal Herriko emaitzak, hemen klikatuz.... (apirilaren 17tik goiti)
"Beti Iparralderantz" !!
Martxoaren 16an, laugarreneko ikasleek Jon ARRETXE idazlea errezibitu dute IDZtan, euskaran irakurritako obrari buruz : "Beti iparralderantz".
Azken honek egindako aurkezpenari esker, ikasleek obran aurkitzen ziren pertsonaiak eta lekuak berritz kokatzeko parada ukan dute, Jon Arretxek Senegaletik ekarritako argazkiei esker, bertan luzaz murgildu ondoren.
Trukaketa interesgarria eta aberatsa izan da denentzat !
JUUL : Hitzetik obrara !
Juul Kanpaina, Nafarroako ikastolak Euskal Herrian bultzatzen duen irakurketa kanpaina bukatzera doa...
Bozkak iraganen dira, martxoaren 26an seigarren mailakoentzat eta martxoaren 27an, bosgarren mailakoentzat, idazle eta ilustratzailea hoberenarena izendatuko dute.
Azaroan hasi da. Ikasleak gonbidatuak dira azarotik martxora hiru liburu gutxienez euskaraz irakurtzea, baldintza bakarra azken bost urteetan argitaratutako liburuak irakurtzea delarik.
Kanpaina bete betean sartu gara eta ikasleek arte kurtsoan landutako obrak IDZ-an instalatzen dituzte.
Lan itzela egin dute : IDZan bizia emanez eta euskarazko liburuei beste ikusgarritasun bat.
Eskertzen dugu, arteko iraakslea eta euskarako hiru irakasleak beren laguntzagatik eta nola ez ikasleak !!
Anartean, Juul kanpainako kantuaren hitzak barna ditzagun, hemen klikatuz ! Karaokea !
Orientazioa segi dezagun.... energiarekin aldi hontan...
Hirugarrenetan, zientzietan energia berriztagarrien gaia lantzen ari garen gonetan, I-ENEReko Bixente Uhalde ekarri dugu kolegiora martxoaren 15ean, energia fotovoltaikoaren inguruan mintzatzera.
Lehenik, I-ENER kooperatiba aurkeztu digu eta berau sortzeko arrazoiak azaldu dizkigu. Euskal Herrian egin dituzten proiektuen berri eman digu. Ondoren, energia fotovoltaikoa sortzeko eguzki panelen egitura esplikatu digu.
Azkenik, energia berriztagarrien inguruan sortzen diren lanbideak zeintzuk izan daitezkeen eta hauetan jarduteko egin daitezkeen formakuntzak aipatu dizkigu.
Benetan interesgarria izan da, biziko dugun trantsizio energetikoan kokatu gaituelako eta herri bezala energiaren erronkei erantzuteko tresnak baditugula sinestarazi digulako.
Milesker Bixente !
Imido, bost gehio, ordo, kanta.... abiatu da kolegioko mus txapelketa !!
Joan den astetik, astearte eta ostiralero iragaiten dira kolegioko mus txapelketako partidak.
Aurten, 37 ekipek izena eman dute ! Txalo deneri !
Lehen fase hontan, multzoka aritzen dira, laupabost partidak egin behar dituzte, antolatutako ordutegia eta emaitzen arabera, finala handia edo ttipiarentzat kalifikatuko dira bigarren fase batean.
Legedia berrikusia izan da, keinuak eta ttanttoen kondaketa ere bai, orain haien eskuetan dituzte kartak ! Euskaraz soilik arituz noski ! Bertzenaz ttanttoak galduko dituzte !
Xantza on guztiei !!!!
Eskutik pilota egileari.... Lan bisita...
Pasa den hilean, IEP gelako Peio, Zuhain eta Oier ikasleak Saran izan dira ESKUTIK pilota egilearen lantegian. Eskulangintzan, trebe eta bixkor ikusi ditugu ikastolako hirurak, zinez ! Pazientzia poxi batekin, eskuz aritzeko pilota banarekin itzuli dira. Ellande Alfaro eta Martine gisako irakasleak izan arren gure ikasleak fin artiu dira eskulanean.
Lau saio egin dituzte. Pilotak desegin ondotik, latexarekin egindako kiskia osatu eta, artile nahiz eta kotoinezko hariak atxiki ondotik, ahuntz larrua josi dituzte pilota bukatzeko. Laugarren saiotik landa, bakoitzak izenpeturiko pilota berri-berriarekin itzuli dira.
Milesker Ellande eta Martine eta, jakina, milesker gure hiru ikaskideei ere, hemendik aitzina, kolegioko ezker paretan aritzeko eskuzko pilotak.... beraiek egina... baietz ! Parioa atxikia.
Kolegio guzia zinemara !
Martxoaren 12an, astelehen arratsaldez, kolegioko ikasle guziak Donibaneko Le Select zinemara joan dira, bi geletan banaturik.
Seigarren eta bostgarrenek, 2010ean, Pedro Gonzalez Rubiok egindako "Alamar" Mexikar filma ikustera joan dira :
Oporraldietan, Natan ttipia Mexikora joaten da egun batzuk pasatzera bere aitarekin. Biek ontziratzen dira Banco Chinchorro helmuga arte, bertan koralezko hesi handienetariko bat atzemanen dutelarik. Leku miresgarri honetan, harreman hestu bat sortuko da aita eta semearen artean.
Bestalde, 2013an, Pablo Berger-k egindako "Blanca Nieves" filma, laugarren eta hirugarrenei erakutsia izan zaie :
Ekintza hogeigarren hamarkadan izagaiten da, Espainiako hegoaldean. Carmen, neska eder eta gazte bat da, gustuko ez duen ama orde gaizto batek bere haurtzaroa fundikatuko diolarik. Memorio gabeko iraganatik ihes eginez, Carmenek ohigabeko topaketa bat egingo du : zezenkari ñaño tropa batek adoptatuko du eta "Blancanieves" izengoitia emango. Carmen edota Blancanievesen abenturaren hastapena izango da...
Ipuinez ipuin....
Martxoaren 7an, asteazken goizez, Xan Errotabehere ipuin kondalaria kolegiora komitatu dugu 6.eko ikasleendako.
Ordu batez gelaka, ipuinez ipuin, ixtorioz ixtorio, pertsonai desberdinak antzeztuz aritu da Xan, aho zabalik, begiak erne egon diren ikasleen aitzinean.
Eta nola ! Neska eta otsoaren arteko sekretua, Martin ttipi eta basajauna, joaldunen janzkeraren sinbolizazioa, ihauteriak eta naturaren atzartzea, lamina eta emagina, ninia eta sugea, Tomas arrantzalea eta Bilintx, Tartalo - Patxi eta Kuxkul, lamina eta laborari amorosa, Fernandio Uztaritzekoa....
Ixtorio gehien bukaeran, segida hipotesiak proposatzen entsaiatu dira ikasleak... nahiz eta bakoitzaren ixtorio bukaera egokiena dela !
Milesker Xan !