Truk'arte bideoa Kanalduden !
Lartzabalen Truk'Arte eguna kari, bideogintza tailerran egindako muntaketa ikusteko, klikatu hemen.
Truk'arte 3.endako...
Aurten ere, "Truk'Arte" proiektuaren kari, 3.eko ikasleak Larzabalera joan dira jona den apirilaren 10 eta 11an, Manex Erdozaintzi Etxarteko ikasleekin elkartzeko.
Egun osoan ikasleak tailer desberdinetarik pasa dira, hala nola, grafismoa, bideogintza, jostegintza, marrazketa, bertsolaritza, dantza edota musika.
Txalokatzekoa da ikasleek erakutsi duten kuriositatea eta interesa lanki horietaz hubrilduz, baita kanpoko eragileek izan duten pazientzia eta profesionaltasuna ere, eguna manera goxoan iragaiteko gisa.
Ondotik, ikasle guziek Ziburuko bidea hartu dute kostaldeko familietan gauaren iragaiteko. Biharamunean, ikasleek "Komet Sarearen" arrastoetatik ibiltzeko parada izan dute mendi ibilaldi bati esker. Itzuli honetan, Florentino Goicoechea edota Kattalin Aguirre goraipatuak izan dira Iñaki hitsoriako irakaslearengandik.
Hori dela eta, Aitor eta Agnès eskertzen ditugu bihotzetik, etxeko eltzekari goxo bat oparituz ikasle guziei zinez pizkorgarri !
Kolegioko IDZ antozkia bilakatzen delarik 4.endako...
Aurten, Hego Lapurdiko Hiriguneraren partaidetzarekin, 4.eko ikasleek transmisioari buruzko proiektu batean parte hartuko dute 3 maila desberdinetan : euskal antzerkia 4Bkoentzat (Chimères konpainiarekin), objektu antzerkia 4Dkoentzat (Nanoua konpainiarekin), Akrokirola eta zirkoa 4Akoentzat (Rouge Elea konpainiarekin).
Klase bakoitzak bi emanaldi ikusiko ditu eta tailerrendako testuak idatziko, adin desberdinetako belaunaldien arteko transmisioari buruz : zer transmititua izan zait ? Zer maitatuko nuen transmititua izatea ? Zer transmitituko dut ? (material eta imaterial elementuak).
4A eta 4Dko ikasleek, apirilaren 13an, asteazkenez, Nanoua konpainiak taularatu duen "Confession d'une femme hachée" antzerkia kolegioko IDZtan bertan ikusteko xantza ukan dute.
Zorrotz diren objektuen antzerki garratz den ikusgarria : Umore xerrakatua duen harrakin baten alabak bere ixtorio makatuaren zati intensiboenak eskura ematen dizkigu. familiako haragitegiari lotua, emazte horrek haragien pusken tartetik biziko gorabeherak jalgiarazten ditu. Objektuen antzerkian kokatzen den antzerki honek, alderdi intimoak eta zabalagoak uztartzen ditu manera ezberdinetan.
Antzerkilaria den Fanny Berard eta ikasleen arteko solasaren ondotik, Benito tomate bete batekin etxera sartu da ! Milesker ainitz !
Mahai jokoak biltzen ditugu...
Otsailatik abiatutako tailerra bukatu da...
Estudio gela bilakatu zen mahai jokoen gela...
Aktibitate hori biziki arrakastatsua izan da !!!
Desafioak, gezurrak eta estrategiak jokoetan ziren, ikasle batzuk oihuka, batzuk muttur eta beste batzuk irriz karkailaka ! Adin desberdinetako topaketa aberatsa.
Txalo bero bat aritu diren guztiei !
Segi ezazue zuek ere bai horrelako jokoetan jolasten pantailetakoa ahantziz.... eta euskaraz noski !!!
Lehen kimuak...
Udaberria da.... Bazterrak berotzen eta koloreztatzen dira...
Apirilaren 9an, Iruñean, euskararen aldeko Korrika ibilaldia bukatu da....
Anartean, B. Etxepare Lizeoaren aldeko sagarrondoak bere sustraiak zabaltzen ditu kolegioko lur eremuan...
Bere lehen kimuak ikusten dira.........
Segi dezagun euskara babesten eta euskaraz mintzatzen...
Kolegioko sarreran gure aztarna uzten dugu !
Hirugarreneko ikasleek eramandako proiektuaren bitartez, asko ikasten dugu eta era berean gure kolegioa kolorez betetzen dugu.
Muralaren proiektua hasi zen euskarazko lema lanketa batetik, ondoren artean diseinua sortuz. Bansky artistaren teknika artearen historian landu ondoren, bere eginmoldea txantiloia teknikarekin erabilil dugu gure diseinua murala bihurtzeko.
Matematika hausnarketa baten ondoren eskalak atera eta gure txantiloia pertsonalak prestatu ditugu, marrazkia banatuz ikasle guzion artean.
Proiektu horrek gaitasun ezberdin asko erabiltzea behartzen gaitu.
Orain murala haundian egiten hasi gira eta lan luze eta zail horren fruitua ikusten hasten gira !
Espero gure lana maitatuko duzuela !
4Bko ikasleek antzerkia lantzen hasi dira...
"Azken itzulia" ikusi ondoren, martxoaren 22an, asteazken goizean, Txomin Heguyrekin bildu ziren emanaldi horren aztertzeko.
Aste honetan, haien transmisio proiektu kari beti, bi orduko 6 saiozko antzerki tailerran ikasi eta parte hartuko dute 4Bko ikasleek.
Apirilaren 4an, asteartez, tailerra abiatu dute antzerkiaren araudia adostuz eta espazioari lotutako ariketak eginez. ikasleak arreta osoarekin Txomin Heguyren aholkuak segitzen ari dira...
Ea zer lortuko duten....
Hauteskundeak... Hauteskundeak... baina JUUL-ekoak !
2016ko Omiasainduko oporren ondotik, JUUL kanpaina hasi zen 6. eta 5.eko ikasleekin, euskarazko irakurketa bultzatzeko helburuarekin, liburu baten kanpaina eginez afitxa baten bitartez.
Derrigorez, errespetatu behar ziren baldintzak ziren :
- ikasleek gustukoen zituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzea. Ikasleak jarriak ziren epaile, beraiek aukeratuak izan behar zuten eta ez, guk irakurtzera behartuak.
- Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratzen zuten ere bai.
Aurten, Mikela / Alazne arte irakasleen laguntzari esker, oso lan politak atera dituzte 6. eta 5.eko ikasleek, parte-hartzea oso ona izan da eta haien obren erakusketa IDZtan aurkitzen da.
JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastolan, herrian eta Euskal herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen dira jarduerez osatuta dago. hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzazeko planaren barnean, azken ekintzetariko bat da.
Horrela, gure ikastextean, 2017ko apirilaren 3 eta 4an eginak izan dira, Hego Euskal Herriko lagunak bezala.
Hona hemen emaitzak :
6. mailan :
- "Greg 6, etxean itxita" - Alberdania - Jeff Kiney
- "Greg 7, bikotean hiru" - Alberdania - Jeff Kiney
- "Argixorgin" - Elkar - Estibalitz Vivanco
Ilustratzailea : Jeff Kiney / Bie / Alex Orbe
5. mailan :
- "Uda bat Senegalen" - Elkar - Lur Gallastegi
- "Lehen hegaldia" - Elkar - Txiliku
- "Amets ameslari" - Gaumin - Fernando Morillo
Ilustratzailea : Juan Luis Landa / Stefano Turconi / Alex Orbe
Euskal Herriko emaitzak ikusteko, hemen klikatu.
Euripean ere ... euskaraz !!!
Gaueko 10'07tan, 770garren kilometroa zuten gure kolegioa eta Urruñako ikastolako familiek.
Gauean eta euripean, haurrak, gazteak, burasoak eta langileak elkartu dira umore onean ! 50 pertsona batzu !!!
Kolegioko Irati, Nahia, Larrun eta Mikelek Urruñako ikastolako 3 haurrekin batera, talde osoa eraman dute eskuz esku lekukoa pasaraziz eta urratsez urrats.
Ttipi Ttapa Korrika !
Hemen gaude euskararen alde !
Gora euskalzaleak !
Ziburun ere euskaraz !
Urruñan ere euskaraz !
Euripean ere euskaraz !
Oroitzapena Kanalduderi esker.... Ea aurkitzen dituzuen gure ikasleak.... Hemen klikatu ! (2:00tan...)