Hirugarrenak berrikuspenetan....
Brebeta azterketa kari, lau egunez antolatuak izan zaizkie berrikuspenak 3.eko ikasleei.
Hala nola :
Ekainaren 22an, ostegunez : HG 2 ordu, zientzi ordu bat, matematik ordu bat, frantsesa bi ordu eta estudio ordu bat
Ekainaren 23an, ostiralez : HG bi ordu, zientzi bi ordu, frantsesa ordu bat, estudio ordu bat, eta gorputz heziketa ordu bat
Ekainaren 26a, astelehenez : mat bi ordu, frantsesa bi ordu, HG ordu bat, estudio ordu bat eta gorputz heziketako ordu bat
Ekainaren 27a, asteartez : mat bi ordu, zientzi bi ordu, gorputz heziketako ordu bat, liburuen itzultzea eta kutxen garbiketa
Bukatzeko azken eguna, krakada bat eskainia izan zaie azken orduan.
Kutxadurari aski !
"Ekainaren 26an, astelehenez, kurtso normalak izan ditugu goizean.
Bazkal orduan, Zokoako hondartzara joan gara ; Bide erdian piknikatzeko gelditu gara.
Hondartzaruntz abiatu gara eta iristean zapatak jendu ditugu eta eguzkitako krema ezarri.
Untxin ibaiaren ondoan jarri gara lerro batez eta joan gara beste punttara zaborrak biltzera, eskularru eta zikinontziak eskuetan.
Euria hasi denean, berriz kolegiora itzuli gara, korrika.
Kolegioan aterpetu garelarik, eguzkia atera da eta gure lana segitu dugu.
Zabor poltsak hustu ditugu eta idatzi dugu zer bildua izan den.
Bukatzeko kutxaduraren aurkako mezuak sortu ditugu eta afitxak sortu talde ttipika.
Hau arratsaldea !"
5Ako Larrun, Gaizka A eta Eneko Ar
Fisika kurtsoetan experimentatu dezagun...
Ekainaren 23an, ostegunez, fisika kurtsoa kanpoan eta laborategian egin dute 5Dko ikasleek, Amaia irakaslearen laguntzarekin.
Amaia Ap, Oier Al eta Uxue ikasleek esplikatzen digute :
"Lehenik, nahaste heterogeno bat sortu dugu ura eta naturako elementuekin (lurra, belarra...).
Ondoren, nahaste hori dekantatu dugu eta ur pixkat garbiagoa lortu, baina oraindik heterogenoa.
Gero, nahaste hori filtratu dugu eta nahaste homogenoa lortu.
Azkenik, distilazioaren bidez, ur garbia lortu dugu."
Egun horietan, beste 5ekoek ber experimentua hurbiletik ikusiko dute...."
"Bertsulari bat klasean" proiektuaren bukaera...
Hego Lapurdi Lurralde eremuko Euskara zerbitzuak, bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016 - 2017ko ikasturtean, bertsularitzaren "Bertsulari bat klasean" proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei.
Sei saioz osatutako proiektu hau lehen maila eta kolegioko ikasleei zuzendua izan zitzaien.
Saioak bukatzeko, parte hartzaile guztien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainren 15, 19, 20 eta 22an.
Ekainaren 22an, gure 5.eko ikasleek sortu zituzten bertsoak han bertan abestu zituzten.
Giro polita sortu zen Aimar, Sustrai, Amets, Oskar eta antolatzaile guztei esker !
Milesker !
Bostgarrenak Miramonera !
Joan den ekainaren 20ean, Miramon zientzia kuxtagunera joan ziren 5. maiako ikasle guztiak.
Bertan, lehenik goizean, elekrizitate tailer bat egin zuten, planetariumean beste tailer bat egin aitzin.
Arratsaldean, museo interaktiboa bisitatu ahal izan zuten, talde ttipiak osatuz.
Honela, zientzien inguruko hainbat lege, teoria azaldu eta frogatu ahal izan zituzten ikasleek.
"Deliberatua naiz" dio lurrean landatzen den gezia eta "ni beti berantean naiz" gehitzen du iratzargailuak...
Nanoua konpainian aritzen den Fany Bérard-i esker, objektuen antzerki ikastaldian parte hartu dute 4D-ko ikasleek, ekainaren 19tik 23ra.
Ikasleek ikusi zuten Confessions d'une femme hâchée azken sorkuntzan bezala, Fanyren sormen eta talentuari esker, gauzak biziarazten erakutsi die.
Ikasleek puxka anitz deskubritu, eskustatu, eta biziarazi dute, ixtorioak asmatuz objektu horien bitartez. Kalitateak, gustuak, ahuleziak ezagutarazi ote dituzte ? Batzuk gustukoak zituztelako edo ez ? Batzuk inspiratu baitituzte ?
Mus txapelketa aitzina doa...
Azken aste hauetan, multzoetako partidak bukatu dira eta ikasleak printzipala edo kontsolantearen etapa hartu dute....
Gezur eta jokoari esker, aldioro irabazi beharko dute finalera iritseko... Bidea ez da baitezpada errex izango....
Ea nor iritsiko den...
Finala ekainren 27an, astearte eguerdiko jolas garaian jokatuko da.
Xantza on deneri !
Lau eta hirugarrenak zineman...
Ekainaren 16an, ostiral arratsaldez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Donibane Lohizuneko zinemara joan dira 2013an Helier Cisternek egindako "Vandal" filma ikustera.
Bilduma : Cheriff, hamabost urteko errebelede eta bakartia den nerabea da. Gainditua izanez, Strasbourgen bizi diren izeba eta osabaren etxera bidaltzera erabaki du bere amak. Han, hargintza CAP ikasketak segitu behar lituzke. Berehala, Cheriff itotzen da bizi berri hortan. Bere azken xantza da. Baina gauero, grafitti egile batzu parteak apaintzen dituzte... Mundu berri bat idekitzen zaio...