Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Apirilaren 13an, asteazken gauez, burasoei bigarren mintzaldi bat antolatua izan zaie kolegioko IDZtan. Andrea Aranguren pzikologoak du kudeatu bigarren gai hori : "Burasoak - Seme/alabak - Telefonoa : nola elkar ulertu ?", lehen gaia zelarik : "Telefonoa bai / ez ? Noiz ? Nola ? Telefonoaren erabilera sustatzen".

Lehen parte batean, zuhaitz genealogiko baten bitartez, burasoek famili egoera desberdinak bizi izan dituztela zehaztu du Andreak : lehengo etxeko erritmoa, haurrek burasoak laguntzen zituztela... Gaur egun, burasoak lanean dira, aktibitateak dituzte eta beti eskuin ezker dira, ez dela batere ber bizi erritmoa. Bat batean, bikotearen krisia sortzen dela....Haien burasoak lagundu behar dituzte eta ber mementuan haur / nerabeen krisia bizitzen dela, eta hori bakarrik ikusten dutela. Telefonoa gaur egun denen eskuetan da, baina haurrena ikusten da bakarrik ere !

Bestalde, gaurko nerabeek noiz eta nola erabiltzen duten telefonoa oroitarazi die eta zein portaera erakusten duten : jarrera aldaketa, gorputza aldaketak, afirmazioak, esaldi motzak, isolamendua (ganbaran eta komunetan bereziki). Hiru dolu egin behar dituzte gazteek eta ber mementuan telefonoak berehalako erantzuna badu !

Ondotik, bi gai aipatu ditu :

- SHARENTING : burasoek seme/alaben irudiak igotzen dituzte noiztenka facebooken eta instagramen adibidez, baina adin batetik goiti, haurrek ez dute gehiago agertzeko gogorik burasoen sare sozialetan.

 -ESPIE : haurraren telefonoa klonatzeko aplikazio bat da, orain da bakoitzari ikustea zer den hoberena : dena jakitea ? konfiantsa galtzea ?

Segitzeko, bideo baten bitartez, nerabe baten telefono erabilpen abiadura azkarra ilustratu die, bi minututan 30 pertsonekin harremanetan jartzen ahal dela, edota denbora guztian dela harremanetan. Kasu, bada "sexting" fenomenoa ere bai : argazki intimoak bidaltzen dituzte elkarri (%93k egiten duela). Gaur egun, intimitateak balorea galdu du. Inportantea da gaztearekin hortaz hitz egitea (bideoen bitartez hobe). Gazteen arteko etengabeko elkarrizketa garrantzitsua da berarendako : fite erantzuten du, etengabeko harremana behar du. Burasoek zertan laguntzen ahal dute ? Aipatuz tresnaren balioa aipatuz, hiru babesak direla ikasketak - loaldia eta familiekiko harremanak eta inportanteena, gazteak senditu behar dute burasoen arteko adostasuna (arauak, konstante koeherentzia, kentzearen zigorra, ordu kopuruaren baimena, aplikazioen kargatzea...). Eta horrela, hastapeneko bikotearen krisia bilakatzen da bikotearen adostasuna, haurrarekin hitz eginez, nahiz eta noiztenka kataskak izan, noski.

Orokorki, berrogoi pertsona hurbildu ziren eta denak pozik atera ziren, haien galderak egiteko aukera ukan zuten ; interesgarria zen ! Milesker Andrea ! Eta milesker EEPri kaskoendako, horri esker, mintzaldiak euskaraz soilik iragan dira, bat bateko itzulpenari esker.

Oporretara joan aitzin, seigarreneko ikasleek pubertaroari buruzko saio berezia ukan zuten biologiako irakasleekin.

Neskak alde batetik eta mutilak bestetik lotsak bazter batera uzteko eta bururatzen zitzaizkien galderak lasai botatzeko, pubertaroa zer den eta eragiten dituen aldaketa fisiko eta pzikologikoei buruz hitzegiten aritu ziren.

Garai nahasiak gure nerabeentzat.... Eta gurasoentzat !

JUUL hauteskundeak iragan dira apirilaren 11, 12 eta 13an.

Hauek dira Euskal Herriko ikastoletan bozkatuen atera diren ipuinak edo liburuak, hala nola, bozktuen izan diren ilustratzaileak.

Informazio gehiago : www.juulkanpaina.eus.

Gure ikastetxeko emaitzak hemen klikatuz aurkituko dituzue.

Gomita luzatzen dizuegu zuen herrietako liburutegietara joatea.

Ea opor hauetan irakurtzen gozatzen duzuen....

Apirilaren 7 eta 14an, bi ostegunez, laugarren urtekoak baionako Euskal museora eramatea erabaki dute Arte eta Historia irakasleek.

Historian, programan sartzen den "Komertzio handia, esklabutza eta beltzen tratularitza XVIII. mendean" gaia aipatzeko aukera izan dute ikasleek. Izan ere, museoan, 1805an Baiona erakusten duen maketa bat bada.Horren inguruan, Baionako portuaren garrantzia zein izan den ikusi dute, baita komertzio handi eta beltzen tratularitzan izan duen errola ere.

historiaz gain, Euskal arteko bilduma aztertu nahi izan dute. Ondoko obrek bereziki haien arreta piztu dute : Marie Garay, Besta berriko prosezionea Bidarrain, 1899 - Perico Ribera, Fandango Donibane Lohitzunen, 1900 eta 1930 - Gustave Colin, Pilota partida Hondarribiko harresipean, 1863 - Jorge Oteiza, Espazio definitu baten antolaketa . Hiperspazial kontrola, 1957.

Horrela, euskal ondarea, immateriala (hutsa) edota inpresionismoa landu duten artista batzuen obra originalak ikusteko aukera ukan dute.

Bukatzeko, eskerrak Baionako Euskal Museoari eman diguten harreragatik baita kolegioko 4.eko ikasleei erakutsi duten interesagatik ! Milesker ateraldi hau posible egin duten guztiei !

Apirilaren 12an, asteartez, goizeko kurtsoak bukatu eta, hirugarreneko ikasleak joan dira Urruñako Itsas-Mendi zinemara, piknikatu ondoren, Louis-Julien Petitk argitaratu eta 2022ko martxoan atera den "La Brigade" filma ikustera.

Sinopsia : Ttikitatik, Cathyk bere ostatu proprioa kudeatzea da bere ametsa. Baina berrogoi urteetan, ezer ez zen aurreikusi bezala atera eta etorkin gazteen egoitza batean jantokian lan egiteko postu bat onartzea behartuta ikusten du bere burua. Bere ametsa oraindik urruntzen ari dela dirudi... ala ez ?

Adingabe isolatuen harrerari buruzko filma konprometitua, biktimak diren diskriminazioari buruz, urratutako eskubideei buruz. Filma kementsu, dinamiko eta itxaropentsu honek prestakuntza ere gogorarazten du integrazio-bide gisa. Askotan, migrazioa trebatzeko aukera da. Filma honek emakume sukaldariei buruz hitz egiten du ere bai eta mundu oso maskulino batean toki bat aurkitzeko zailtasuna erakusten du (etxeko sukaldaritzan %80k emazteek egiten dutenean).

Ikasleek ongi pasatu dute filmaren aipagaiak ulertuz. Haiek baino pixka bat helduago (batek 10 urte ditu) gazte hauen zuloz jositako bidea jarraitu ahal izan dute. Irri egin dute, hunkituak izan dira, oldartuak ber mementuan. Filma sakona eta gaurkoa.

Behar bada, adingabe isolatu gazteen zorteari buruzko begirada aldatuko zaie. Seguraski, ez dute gehiago utziko diskurtso politiko okaztagarria eta intoleranteek liluratzen....

Apirilaren 4eko astean, ikasleak motibatu dira bai korrika 'irratian, bai korrika erakusketan, baita ere lekuko eramailearen izenak apuntatzeko.

Baina motibazio handiena izan da apirilaren 9an, herriz herri ibili delarik korrika, kolegioko ikasleek indartsuz parte hartu dute haien herriko kilometroetan baita ere kolegioko 2409. kilometroan !!!

Hau elkartasun ederra !! Euskararen aldeko elkartze hori ilunpean ! Familiak, kolegioko ekipa, lagunak eta beste sustengatzaileak !

Milesker deneri !

Ozenki gure aldarrikapena oihukatu dugu "Azterketak euskaraz ! Hemen gaude euskararen alde !"

Kolegioko hiru ikasleen bitartez, 4.eko Eñaut, 5.eko Lena eta 6.eko Beñat zehazki, lekuko mezua aitzinatua izan da Donostira iristeko !

Milesker ere bai antolatzeei eta kazetariei, haie esker edozoin tokietatik segitzen ahal baitzen zuzenezko lasterketa !

Gora denak !!!! Eta segi euskaraz gozatzen !

Apirilaren 4etik 8ra, Elikadura Bankuaren aldeko bilketa antolatua izan da.

Hiru astez, kolegioko familiek eta langileek janaria eta higiene produktuak ekartzeko poltsak ukan dituzte.

Egunero, ikasleak banan banan etorri dira haien eskaintzarekin....

Astez aste, kutxak eta kutxak bete dira  !!!! 

Azken egunean, kanpoko eremuan ziren ikasleak etorri dira gunea hustera, kamioan bildutakoa kargatuz eta antolatzaileak lagunduz !

Emaitza izigarri polita atera da : 430 kilo !!!! Abantxu kilo bat'et erdi ikasleka ! Zoragarria !

Antolatzaileak biziki pozik dira, bihotz sustagarria eta ohargarria izan baita elkartasun hori !

Inguruan eta beharretan diren familiak ongi laguntzen ahalko dira, 430 x 2 = 860 bazkari eskainiz denen partetik !

Txalo bero bat eta milesker deneri !

Apirilaren 7ko elgarretaratzea eta okupazioa Donibane Lohizuneko Ikuskaritzan giro onean iragan da, Baionan eta Donapaulen bezala : aldarrikapenak ozenki oihukatuz, dantzan eta kantuz !

"Euskaraz edo beste tokiko hizkuntzetan ikasten duten ikasleek (Seaska, Diwan, Calandreta... edo sare elebidun publiko eta pribatukoek) haien hizkuntza eskubideen urraketa jasaten dute urtero.

Izan ere, Frantses Gobernuak ikasle horiei euskaraz ikastea onartzen baldin badie ere, azterketak euskaraz pasatzea ikatzen die :

- brebetan euskara idatzitako zientzietako frogak bahituak dira eta inspektore erdaldunek zuzenduak, ikasleek merezi ez duten nota txarra emanez.

- baxoan euskararen presentzia ez da ziurtatua, ez idatzian ez eta Ahozko Handian.

Norberak bere hizkuntza bizitzeko, ikasteko eta azterketak pasatzeko eskubidea du : ikasleek Baxoa, Brebeta eta CFG-a euskaraz pasatzeko eskubidea ukan dezaten eskatzen dugu.

Aski da ! Euskararen kontrako mespretxurik ez ! Azterketak euskaraz orain !"

Hurbildu diren familia, irakasleak, langileak, hautetsiak eta lagun guztiak eskertzen ditugu !

Eskatua izan den hitzordua onartua izan da heldu den asteazkenean !!!! Txalo !

Badu aste bat orain 22. korrika hasi dela, eta honen karietara, apirilaren 5eko astean 4D eta 4E gelako ikasleek "22 korrika : 1980 - 2022" erakusketa sortu dute euskarako kurtsoetan. 

Korrikaren hastapenak eta aurtengo edizioa landu ondotik, 22 edizioak landu dituzte taldeka. Aldi oro, urte hartako lema, kantua, omendua eta lekukoan aurkitzen den mezu gordearen idazlea zehaztu dituzte, afitxa eder eta aberatsak sortuz !

Erakusketa IDZtan ikusgai da, zatozte Korrika hobeki ezagutzera.

Txalo Armelle euskara irakasleari eta laugarreneko artistei !

Apirilaren 5ean, asteartez, eguerdiko pausan, mementu berezi bat entzun da kolegioko kanpoko eremuan : Korrika'irratia !!

Eneka, Laina eta Xana, bosgarreneko hiru ikasleek irrati emankizun berezi bat prestatu dute.... Bertan Donibane Lohizuneko AEK-ko ikasleak komitatuak izan dira elkarrizketa batean parte hartzeko. Galdera desberdinak egin dizkiete : zergatik euskara ikasi nahi ote zuten eta noiztik ari diren, zer zen errexena ala zailena haiendako, zenbat aldiz astean biltzen diren.... Anartean, kolegioko ikasleak kanpoan adi egoten ziren ongi entzunez eta bukaeran antolatutako jokoan parte hartzeko... eta zergatik ez korrikako sarien irabazteko !

AEK-ko Jon, Miren, Mirentxu, Maitena eta Paulo, haien irakaslea, izigarri ongi erantzun dute euskaraz, batzuk haien bizipen egoerak azalduz, batzuk irriz arituz, batzuk euskarari duten atxikimendua azpimarratuz, eta gainera euskaraz gozatuz ! Mintza pratika ariketa ona izan da !

Urduri ziren irrati kazetari gazteek ere bai ongi pasa dute, mikroa ahoan eta kaskoa belarrietan, hitz egin dute lasaiki, txandaka, ongi ahozkatuz haien esaldiak eta ongi animatuz kanpoko lagunak.

Bukaerako jokoan, ikasle andana bat hurbildu da irrati estudio lehiora eta ainitzek sari ederrak irabazi dituzte : giltzeroak, kazketak, eta kamisetak.....

Agurtzeko hitza aitzin, larunbateko kolegioko lekuko eramaileen izenak zozketatuak izan dira zuzenean : 6.eko Beñat Del Bosque, 5.eko Lena Housset Serraler eta 4.eko Eñaut Jauregui !!

Txalo bero bat deneri, irrati animatzaileei, joko parte hartzaleei eta noski milesker ainitz AEK-ko lagunei : Paulo, Miren, Jon, Mirentxu eta Maitenari  !

Ik-Ik-Ik korrika ! Ttipi ttapa ttipi ttapa korrika ! Hemen gaude euskararen alde ! Azterketak euskaraz orain !