Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Aurten, 4Ekoek erbestearen gaiaren inguruko kultur proiektu baten parte hartzen dute.

4Ekoek gai hau harrera eta ostatatzearen ikuspegitik aztertzen dute. Horretarako, Marie Cosnay, engaiatua den idazlearekin lan egiten dute, besteak beste, "Jour de répit à Baigorri" (Baigorriko atseden eguna) idatzi duena.Argitaletxe bat ere sortu du : Dacres, gazte migratzaileen testigantzak argitaratzen dituen "des récits qui viennent" (datozen istorio hauek) bilduma.

Apirilaren 2an, ostiralez, Ortzi, Miarritzeko arte eskolako ikasle bat, aurkeztu zuen, 1936an eta gaurko Behobia eta Santiago zubiei buruzko filma bategin duena. Off ahotsa, 1936an erbestera joan zen amatxirena da. Mementu biziki hunkigarria !

Marie Pozik da tailer horrekin, "une magiko" guzti hauekin. "Haurrek zentzu ona, idealak eta baloreak osorik dituzte". Ukitua da. "Horrelako mementuak konzentratuak eta sutsu diren 4Eko umeekin pasatzeak "hunkitu" egin dio eta on egin dio momentu zail eta lanjerosa hauetan".

Marie maiatza buakera itzuliko da ikasleekin abentura honekin jarraitzeko.

Horren egiteko lehiaz egoten dira !

Martxoaren 31an, ostegun goizarekin, kolegioko 6., 5. eta 4.enak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira 2011an Celine Sciammak argitaratu duen "Tom Boy" filma ikustera.

Sinopsia : "Laurek 10 urte ditu. Laure mari-mutikoa da. Auzo berrian ailegatu eta, muttiko bat dela sinestarazten dio Lisa eta bere lagunei. Ekintza ala egia ? Ekintza. Uda joko eremu handi bat bilakatzen da eta Laure Mickael bilakatzen da, besteak bezalako mutil bat.... Aski desberdina da maiteminduko den Lisaren atenzioa pizteko. Laure, bere identitate berriaz baliatzen da sekulan agertuko ez den sekretua nahasgarria gordetzeko......"

Saioa egoera onean egin da, eta klasera itzuli zirelarik, filmari buruzko ikasleen iritziak eta sentimenduak ezagutzeko hitz egin zuten kolegioko 6. eta 5.ekoek. Interes handia agertu zuten, itzal-eremu batzuk argitzeko galdera egokiak egin zituztelarik. Ikasgelan, filmari buruzko liburuxka bat banatua izan zaie eta filmatze sekretu batzuk ezagutaraziak izan zaizkie : adibidez, protagonistak aktore-ajentzietan hautatu zituztela. Besteak, aktore nagusia zen Zoe Heranen lagunen artean aukeratu zituztela. Grabaketa abuztuan egin zela ere jakin zuten, haurrak oporretan zirelako eta grabaketak 20 egun besterik ez zuela iraun.

Laugarrenen gelan aldiz, martxoren 31a dela ikuspen transidentarioaren nazioarteko eguna jakin zuten, transgeneroa diren personaien egoera salatzeko eguna eta zein diskriminazioen biktimak diren. Beraz tolerentzia eguna horren ospatzea baliatu dira filma honekin batera. Eskubiderik al dugu izan gizarte-konformismoa uzteko bere kurdelkeria jasan gabe ? Kodeak hautsi eta nahi duguna izateko deretxoa ote dugu ? Galdera zabalak.....

Zalantzarik gabe, filma honek izpirituak markatu dituela segur da.

Martxoaren 30ean, asteazkenez, burasoendako gaualdi berezi bat antolatua izan da kolegioan, arratseko 6:30tik 8:30ak arte.

Komitatua zen Andrea Aranguren pzikologoarekin, gaia adostua izan zen aitzinetik : "Telefonoa bai / ez ? Noiz ? Nola ? Telefonoaren erabilera sustatzen !"

Hurbildu diren berrogoi burasoen artean, batzuk irriz aritu dira noiztenka, batzuk harriturik egon dira, besteak biziki konzentratuak, baina denak liluraturik !

Lehenik, Andrea Arangurenek oroitarazi du nerabezaroan zonbat aldaketa bizitzen dituzten gure gazteek : aldaketa fisikoak, pzikologikoak, burasoen harremanekiko aldaketak nabari direla, burasoei beldurra handia ematen zaiela, haur gorputza eta nortasunari dolua egiten dutela, bat batean helduen sexualitate gunean sartzen ahalko direla..... Berehalako egoerak kudeatzen ikasten dutela nini / haur garaian baina nerabeendako krisietan mugak ezartzea ez dela beti errexa.... eta bat batean telefonoa agertzen da !! Berak guztiari berehala erantzuten du !

Noiz behar dute telefonoa ? Hastapen batean, burasoek haurren eskuetan haiena uzten diete (jokoak, argazkiak..)... Kolegiora sartzean, nerabeen eskaera da telefono baten ukaitea "denek baitute salbu bera", ardura adina baldin badu zergatik ez ? Kolegioko 5.eko urtean, prebentzioa egiten zaielarik, argi dena da : ukan ala ez, denek dakitela zertan baliatzen ahal den telefonoa !

Zein telefonoa ? Gehienek I-phone bat nahi dute, burasoei da esplikatzea diruaren balioa zertan den telefonoaren hautatzean. Berantago, 16-17 urteetan adibidez, gazteek irabazten duten diruarekin zergatik ez haiena erostea ? 

Nola ? Telefono bat eskaintzean, 3 arlo babestea aholkatua da : ikasketak, loaldia eta familiekiko komunikazioa.

Kontseilatua da ere bai kontratu bat egitea nerabearekin telefono bat ematean : erabiltzeko deretxoa duela burasoena izanez, burasoek dutela begi bat ukaiten ahal gainetik, ordutegia araua, konponketa bat balitz parte har lezakela ordainketan, argazki irudiaren legedia aipatu behar da eta noski, mugak depasatuak badira zigortua izan daitekela.

Ondotik, bi bideoen bitartez, Andreak ulertarazi die burasoek duten telefono erabilera dela ere bai gazteen eredua, zer erakutsi nahi dieten garrantzitsua dela. Bestalde, nun dabiltza haurra, zein aplikazioetan ibiliko den (Tik Tok, Snapshat, Instagram, Whatzapp, Youtube, Twitch....) azaldu du, pribatasuna ongi parametratua dela segurtatuz. Nerabeen komunikazioa %85z sare sozialetatik pasatzen da gaur egun, ezin da "isolatu" edo kontrolarik gabe utzi, hitz egin behar dela horri buruz. Berantago, 18-20 urteetan, adikzio berriak ukaten dituzte : parioak eta beste egiteko aplikazioak erabiltzen dituzte : Pmu.fr, Zebet, Bwin, Betclic.... bezalakoak.

Saioa bukatu aitzin, telefonoaren arriskuak zerrendatu ditu : ziber indarkeria, "like" ematea edota zerbait partekatzearen ondorioa, pederasten perfilak, pornografia, sextinga, ikusten den guztia ez dela errealitatea, osasun arazoak eta beste ! Bada gune bat interesgarria dena familien laguntzeko : www.e-enfance.org.

Bukatzeko, burasoen galderei erantzun aitzin, argiki azpimarratu die : "nerabeekin hitz egin behar dela hazten diren bitartean, nahiz eta borroka den eta ez den errexa !"

Milesker Andrea !

Kontaktua : www.andrearanguren.com

Urtxintxa matematikako lehiaketarentzat emaitzak eta ondorioz irabazleak atera ziren martxoaren 28an, astelehenez :

- Seigarrenean 6Bko Maialen Fernandez Sanchez eta Oihane Matinez Goñi !!

- Bostgarrenean 5Dko Laida Garayar Hoki eta Saioa Girard !!

Txalokatzekoak dira 6A eta 5E gelak ere bai, hauek, maila bakoitzean, batazbeste hoberena lortu baitute kolektiboki !!

Ikasleekin ikusi eta esperientzia berriz eginen zela atera zen, agian urte bukaera aitzin !

Gora Piarres Larzabal kolegioko ikasleak, Myriam eta Iker matematikako irakasleak eta gora matematika !

Martxoaren 18an, ostiral goizean, Go!Azen 8.0 telesaileko Joanes Echeveste aktorearen bisita ukan dute Piarres Larzabal kolegioko seigarrenek.

Azken hauek, euskara kurtsoetan, urtea hasi zuten Go!Azen eleberri bat irakurriz, hala nola "Asteburu bat eskiatzen". Ondotik, "Laguna" abestiaren lanketa egin zuten, bukaeran telesailaren parte batzuk landuz.

Joanes, kolegioko ikasle ohiari, galdera ugari egiteko parada ukan dute, izan ere bere bizi pribatuari buruz, bere ikasle ibilbideari buruz, pailasogintzan erematen duen "Pontx" pertsonaia famatuari buruz edota Go!Azen-en interpretatu duen Ibai pertsonaiari buruz : 

"Ez al da sobera zaila ikasle eta aktore izatea ?"

"Nola lortu duzu ibaien sindromea hain ongi antzezten ?"

"Zergaitik Pontx deitu duzu zure pertsonaia ?"

"Aktore izatearekin lizeoko bizia aldatu ote da ?" ....

Bizi izan duten trukaketa biziki aberatsa izan da denentzat, nahiz eta doi bat laburra gelditu den anitzentzat. Ikasleen konzentrazio baikorra eta parte hartze dinamikoa azpimarratzekoa da !

Milesker handi bat Joanesi gurekin partekatu duen mementu honentzat !!

Martxoaren 14an, astelehenez, π eguna zen, baita ere Albert Einstenen sorteguna !

π zenbakiaren biribiltzea 3,14 denez martxoaren 14ean (hirugarren hilabetea eta hamalaugarren eguna 3/14) zenbakiaren nazioarteko eguna ospatzen da. Honen karietara, kolegioan matematikako lehiaketa bat antolatua izan da, 6. eta 5.ean. Ikasleek, ordu batez, asmakizunak ebatzi dituzte giro goxoan !

Bestalde, 3Bko ikasleek Matematikako desafio batean parte ahrtu dute.... Ekaintza hau Akitaniako IREM-ekoek antolatu dute. Gainera, aurten, Duranthon inspektoreari esker, asmakizunak euskaraz emanak izan dira, eta erantzunak euskaraz idazten ahal zituzten ikasleek ! Taldeko lan bat izan da. Hamabi asmakizunak proposatuak izan zaizkie bainan, lehen azterketa ondotik, zazpi asmakizunak hautatuko zituzten ebazteko. ikasleek estrategiak definitu behar zituzten ahal bezain puntu irabazteko....

Gora matematikak !

Martxoaren 13an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek "Bidasoatik harago" kantua abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute kantuz eta trikititxan "Izar iheskorra" kantua eskainiz. Plazer handi batekin Xabi Solano gurekin lotu da musikaz laguntzeko, "Brebeta euskaraz" kamiseta urdina ezarriz ! Hau sorpresa ona !

Bigarren partean, Xabi Solano Maiza, bere musikariak eta Kimua dantza kolektiboak animatu dute Iturbidea polikiroldegia ! Euskararen aldeko mezuak bota ditu eta nola ez "azterketak euskaraz orain" kanpaina kari !

Bertan, bildu dira 800 pertsona gutti gora behera.

Eskertzekoak dira ere bai, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz bi urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei !

Milesker Xabi Solano eta bere konpainiari !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !

Oporrak aitzin, seigarreneko ikasleek deskubritu zuten euskarako kurtsoetan Xabi Solanoren kantu zahar bat, Etzakit taldean ari zelarik....

Oporretatik landa, eta hori eguerdiko jolas garaia guziz, igandeko kontzertuan lehen partean abestuko dutenek biltzen dira kantua elgarrekin lantzeko.... Haien helburua diru laguntzaileak eskertzea kantu bat eskainiz ! Bestalde, kolegioko trikilariek ere bai, haien aldetik, Erika irakaslearekin ari dira kantu hori lantzen musikaz !

Martxoaren 10ean, ostegunez, kantariak eta trikitilariak bildu dira entsaio nagusia egiteko kolegioko IDZtan !

Hitzak badakizkite, musika ere bai, haiek entzuteko aukera ukango duzue igande honetan arratsaldeko 4:00etan, Urruñako ikastolako haurren ondotik ! Motibatu !! Balio du !!

Txalo bero bat 30 artitsa horiei haien lanarengatik ! Eta milesker Erika !

IEP bisita profesionalak proiektuaren barne, beste lanbide bat ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Oraingo honetan, Hazitik Lilia enpresa ezagutu dute.

Otsailaren 4a eta 11an, baita ere martxoaren 4an, Senperera joan dira eta han dauden negutegi eta instalazioak bisitatu dituzte. Hazi biologikoak erein eta landare bilakatu arteko prozesua ikasi eta ikusi dute. Hazteko behar dituzten baldintzak eta prozesua ezagutu dituzte. Hazi direnetik, salmentan ematen diren arte.

Konturatu dira sinplea dirudien lanbide batek gauza ainitz badituela barnean ! Lurra prestatu, tenperaturak zaindu, momentu egokian lekuz aldatu, txintxuketa, salmenta, administrazioa !

Bisita biziki interesgarria eta osatua izan da ! Mila esker Mirentxu eta Jakes zuen harrera eta ezagutzen transmisioagatik !!

Haien kontaktua : www.hazitiklilia.eus