Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Azaroaren bukaeran, kolegioko ikasleei proposatua izan zaie Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea. Geroztik, 45 ikasle aritu dira lan ta lan haien etxean, abenduaren 10a arte. Marrazki guztiak kolegioko eskailerretan erakutsiak izan diren bitartean, epaimahaina pasatu da ebaluatzeko....

Aurtengo gaia : "Aurten, Olentzerori opari bat eskaintzea eta izaiaren azpian ezartzea erabaki dute munduko haurrek.... Zein ?"

Abenduaren 17an, goizeko bi jolas garaietan, sari emaitzak eginak izan dira giro onean kolegioko IDZtan :

6. / 5.etan :

1. saria : Telmo Suarez + publikoaren saria (5.)

2. saria : Luc Salaignac (5.)

3. saria : Uxue Perez (6.)

4. saria : Elaia Forestier (5.)

5. saria : Imanol Penouilh (6.)

6. saria : Xan Elhorga (6.)

7. saria berdinketan : beste guztiak !

4. / 3.etan : 

1. saria berdinetan : Marie Ngom eta Ametsa Unanue (4.)

2. saria + publikoaren saria : Andrea Nevado (4.)

3. saria : Malu De Sonis (4.)

4. saria : Nadia Munoz (4.)

5. saria : Alaitz Aramendi Olaizola (4.)

7. saria berdinketan : beste guztiak !

Lehen sei ikasleek opariak jaso dituzte eta 7. tokian zirenek txokolota bat eta Katxi Klothing bi pegatinak !

Zorionak deneri eta txalo bero bat !

Abenduaren 16an, ostegunez, lehen kurtsoa eta gero, kolegioko ikasle guztiakzinemara joan dia autobusez : seigarren, bosgarren eta laugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko "Le Select" zinemara joan direlarik, hirugarrenak Urruñako "Itsas Mendi" zinemara.

Seigarren eta bosgarreneko ikasleek 2009an Ken Loachek egindako "KES" filma begiratu dute, ingelesez zen eta frantsesez azpi titularizatua :

Inglaterrako ipar ekialdean den herri ttipi batean bizi da Billy Casper, Barnsleyen, Yorkshiren. Hamabi urtekoa da eta bizi den ingurmenean ez da bere gustokoa. Bere ama ez da beretaz arduradtzen eta Jude bere anai handiaren biktima da. Eskolara joan aitzin egindako lan ttipiei esker, sakelako dirua lortzen du. Eskolan, Billyk ez du arretarik jartzen eta bere inguruko ikasle eta irakasleak etsaiagoak dira adiskide baino. Egun batez, txori harrapari bat aurkitzen du ; ondorioz, liburutegi batean falkonero liburu bat ebasten du eta txoria hazten saiatzen da. Lan horretan buru belarri sartzen den bitartean, irakasle batek eskatzen dio gelako ikasleen aitzinean  nola hazten den falkoin bat erakustea ; Billyk lortzen du bere gelako lagunen interesa.... Baina, Jude bere anaiak lasterketetan jokatzeko emandako dirutza desbideratu du : Judek, haurraren lagun bakarra den txoria hilko du mendekatzeko.

 

Laugarreneko ikasleek 2013an argitaratua izan den Benjamin Avilaren "Enfance clandestine" filma ikusi dute, gazteleraz eta frantsesez azpi titularizatua :

Argentinan, 1979an. Hamabi urteko Juan eta bere familia Buenos Airera itzultzen dira identitate ezkutuarekin, herbestealdiaren ondotik. Juanen burasoak eta Beto bere osaba Montoneros taldeko kideak dira, haien gibeletik etengabe ibiltzen direnen militar juntaren aurkako borrokan ari. Eskolako lagunak eta Maria bere amorosarendako, Ernesto deitzen da. Ez du sekulan ahantzi behar, edozoin hanka sartzea famliarendako kaltegarria izan daitekela. Militantismoa, klandestinitatea eta maitasun historia bat da. Klandestinoa den haurtzaro batena.

 

Hirugarreneko ikasleek 2021eko Cyril Dionen "Animal" dokumentala begiratu dute :

Bella eta Vipulanek 16 urte dute, aldaketa klimatikoarekin haien etorkizuna arriskuan dela senditzen dute, ezpezien seigarren itzaltzea.... hemendik 50 urtetara haien mundua ezin bizizkoa bilaka daiteke. Nahiz eta abisua ematen duten, ez da deusik ez aldatzen. Ondorioz, arazoaren iturrira igotzea erabakitzen dute : gure harremana bizirik den munduari. Bidai guztiaren denboran, beste espezia guztiei lotuak gaudela ulertuko dute. Eta haiek salbatzean, salbatuko garela ere bai. Gizakiak uste izan du naturatik separatzen ahal zela, baina natura da. Bera da, ere bai, Animale bat.

Klaseen arteko geldialdiaren kuadroan herbesteari buruzko tematika hartuz, kolegioko 85 laugarrenak Luhosora joan dira, Artedrama konpainiak eskaintzen duen Atzerrian Lurra Garratz antzerkia ikustera.

Sinopsia : Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea ? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea ? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu ? Esaera zaharrak dioen bezala : "Atzerrian lurra garratz" hoña ibini egik baratz."

Emanaldi hunkigarri horrek gaiari buruzko sartzea ezin hobe egin du.

Joan den abenduaren 8an, asteazkenez, Odon Noblia irakasle, artista eta idazle Baionarra kolegiora etorri da berriki plazaratu duen Ikastola nire saloinean. Argitxu Noblia liburua 3.eko ikasleei aurkeztera ; obra hori irakurtzen baitute euskara kurtsoan.

Egiazko gertakarietan oinarritzen den narrazio horrek Argitxu Nobliaren bizia kontatzen du, lehen ikastola sortu zuen emaztearen ibilbidea. Odon Nobliak erakutsi nahi izan du zein handia izan den bere amak sortu duen mugimendua gaur egungo gazteak ohar daitezen nola hasi zen dena.

Ikastola Argitxuk hasi zuen arren, laster beste buraso zenbaitek lotu ziren proiektu honi behar bati erantzuten baitzuen : beren haurrei euskara erakastea. Borroka batzuk eraman ondoren, Seaska handitu da eta ama ikastolak eta lehen mailako gelak emendatu dira.

Odon Noblia pozten da amari eginiko omendaldi horretaz. Aitortzen du nahiko lukeela liburu horrek oihartzuna izan dezan, eta beste ikasle batzuek irakur dezaten, beretzat inportanteena jendearekin eta bereziki gazteekin partekatzea baita.

Milesker Odon eta Argitxu !

Joan den azaroaren 15ean, Integrazio Batzordea elkarteko kideak komitatu genituen haien elkartea aurkeztera eta haien beharrak azaltzeko.

Ondotik, maila guzietako 55 ikasle motibatu dira gosari salmenta bat antolatzeko.

Azaroaren 21 etik abenduaren 9a arte, talde ttipika aritu dira kanpoko eremuan ziren ikasleei gosariak saltzen : xokolatinak, zerealak, brioxak, txokolot'esnea, sagar edo laranja jusa.... Saltzaile ala erosleendako dinamika polita piztu da gure kolegioan goizero, bi jolas garai denboran !

Konduak egiten diren bitartean, gosari salmenta hontan parte hartu duten guztiak eskertzekoak dira ! Biba zuek !

Mokofina izanez, elkartasunez lagundu duzue Integrazio Batzordea !

Txekearen emaitza abenduaren 17an, ostiralez iraganen da 13:00tan kanpoko jolas eremuan !

Abenduaren 3an, ostiral goizez, "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek.

Mailaka eta talde ttipika protokoloa errespetatuz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.

Hala nola :

- seigarrenendako : Numbers : bingo ! Arrauna, blobosferoa, ipuin audio liburuak (klikatu hemen entzuteko) eta solidoekin eraikuntzak

- bosgarrenendako : zenbaki erromatarrak, xake jokoa eta nor da izan hiltzailea ?

- laugarrenendako : sasoineko pastiza eta geoguessr

- hirugarrenendako : orientazioa eta sofrologia

Eguerditan mailaka piknikatu eta, arratsaldeko "Egunean Behin jokoan" parte hartu dute kolegioko ikasle guztiek, jokoa sarean ezarriz.

Gai desberdinei buruzko galderei erantzun behar zuten aski fite, ahal bezain punttuak irabazteko !

Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira Euskara Nazioarteko egun horretan !

Gora euskara !

Azaroaren 30ean, asteartearekin, Asisko Urmeneta komikilaria gure kolegiora etorri da laugarreneko ikasleekin hitz egitera.

Azken hilabetean, arte plastikazko kurtsoetan, komikia landu dute laugarreneko ikasleek. Sekuentzia bururatzeko, Asiskok bere komikilari lana aurkeztu die.

Iaz, bostgarrenean zirelarik, "Gartxot" komikia landu zuten ber ikasleek euskara kurtsoetan

Asisko historia tratatzen duten komikietan berezitua da. Bere lanen artean, "Sugarren mende", sorginkeriaz lotutako azken komikia aurkeztu du. "Gartxot", XII. mendean Orbaizetan gertatu zen tragediari buruzko lana aipatu du ere bai.

Ordu bat eta erdiz, ikasleen galderei erantzun du. Bere komikietaz gehiago jakin nahi zuten baita ere bere marrazkilari ibilbideaz edota marrazteko usaietaz. Elgarrizketa denboran, Asiskok bere erranak zuzenean ilustratzen zituen. Ikasleak zein erreski eta fite marrazten duen, harritu dira : Allende : "Marraztean harrigarria zen", Naiara : "Sobera irringarria zen".

Bururatzeko, Asiskok bere burua proposatu du karikatura tailer baten animatzeko. Ea ondoko hilabeteetan edo ondoko urtean tarte bat atzematen dugun....

Milesker Asisko !

Azaroaren 29an, astelehenez, hirugarreneko ikasleek zuten orientazioarko hitzordu bat : Baionako Etxepare lizeoaren bisita !

Lehen parte batean, lizeoa bisitatu dute ikasle ohiei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak, biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3.pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa, ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.

Bestalde, talde ttipika, irakasle eta ikasle ohien bitartez, hainbat xehetasunak emanak izan zaizkie : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak eta bereziki erreforma berria, animazio talde desberdinak eta kanpoko aktibitateak.

Bukatzeko, kolegioko bidea hartu aitzin, lizeoko jantegian bazkaldu dute !

Euskarazko irakaskuntzaren onarpenerako borrokan momentu erabakigarria bizitzen ari gara. Dakizuen bezalan joan den maiatzean, Frantses Parlamentuak murgiltze sistema anti konstituzionala deklaratu zuen.

Geroztik, Historia eta Geografia frogak brebeta eta baxoan "tokiko hizkuntzan" pasatzea onartzen zuen 2017ko zirkularra berrikustea erabaki du frantses minizteritzak. Halaber, euskara irakasteko emana zen dotazioa kendua izan da.

Zirkular berriaren zirriborroak bi puntu hauek desagertarazi dituenez, frantziar estatuan murgiltze sistemab irakasten duen hizkuntza gutxituen Eskolim elkarteak alarma jo du.

Seaska bere baitan hartzen duen Elkarte honek zirkularrean agertarazi nahi dituen puntuak helarazi dizkio Hezkuntza ministeritzari. Azaroaren bukaeran edo abenduaren hastapenean izan beharko genuke zirkular horren behin betiko bertsioaren berri.

Erne egon behar dugu eta mobilizatzeko prest izan, gure federazioak deitzen gaituenerako, abenduaren 10etik goiti, Giza eskubideen eguna.

Azken 50 urteotako borroka gogorraren ondorioz lortu dena, ez diezaguleta golpe batez marratu !

"Azterketak euskaraz" gaiaren inguruko bilkura publikoak hasi dira, Piarres Larzabal kolegioko Euskaraz izi taldeak kudeaturik.

Lehena abenduaren 1ean, asteazkenez, iragan da Saran 19:00tan.

Beste hitzordurik antolatua da ere bai abenduaren 8an, Hendaian, abenduaren 15ean Azkainen eta laster Ziburun.

Beraz zure herrian edo herritik hurbil den hitzordua ez huts egin ! Denen beharra baita !

Azaroaren 25 eta 26an, ostegun eta ostiralez, Andrea Aranguren pzikologoa komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleei "sare sozialei" buruzko sensibilizazio bat animatzera, bi orduz gelaka.

Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi bat dutenez eta beste eskatua izan zaie.

Ondotik, bostpasei egoerak aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.

Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat adliz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...

Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :

- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !

- zyber jazarpena, ziber indarkeria

- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala

- ez da beti egiazkoa erakusten

- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira

- klik batekin gauza asko, gehiegi ?

"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"

Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartzea baikorra azpimarratzekoa da !

Milesker Andrea !

Lagungarriak diren kontaktuak : www.e-enfance.org / Urririk den telefono zenbakia : 3018 / www.promeneursdunet.fr

"Denak gara arduradun, kontuz egin aitzin !"