Azken eguna ! Azken desafioak ! Azken besta !
Ekainaren 23an, astelehenez, egun berezia izan da ikasle eta kolegioko ekipa guztiarendako !
Azken eguna, azken desafioak, azken besta, azken agurra izan baita !
Egun hori ahal bezain ongi antolatzeko, mailako ikasle eta irakasle guztiak mobilizatu dira.
Txirrina jo eta talde guztiak lanean ezarri dira hala nola : Hirugarreneko ikasleek antolatu dituzten Olinpiaden materiala instalatu, laugarrenek krakada gunea ezarri, bosgarrenek eskuz egindako apainketa ederrak zintzilikatu eta beste guztiek emanaldiko entsaio orokorra taularen gainean trebatu.
Goizaren bigarren partean, itsas lizeoan eta kolegioan ziren Olinpiadetako desafio guztietan elkarrekin jolastu dira kolegioko maila guztietako ikasle guziak, hirugarrenen konsignak eta epaileak eredutzat hartuz.
Eguerditan, lagunen artean, etxetik ekarritako piknika jan dute.
Oren bat'etan, helduen aurkako bi futbito finalak ikusteko aukera ukan dute kanpoko eremuan jarriak ziren ikasleek : 5.eko ekiparen aurka helduek dute 2-0 emaitzarekin finala irabazi eta 4.eko ekiparen aurka, 4-3 emaitzarekin bukatu. Bera aurtengo txapeldunak helduen ekipa izan da !!
Izerdia bota eta, ura edan eta, talde osoa joan da aterpe azpira lasaitzera. Bertan, aurkezleek ongi presentaturik, ikasleek prestatutako antzerki, kantu eta dantzak ikusteko parada ukan dute publikoko ikasle, irakasle eta burasoek. Muriel, Mathilde eta Nicolekin landutako antzerkiak eta kantuak txandaka erakustiak izan dira edozoin hizkuntzan ! Euskaraz "ikasle berria" eta "gaztetxea edo gazta extea", frantsesez "Heureux qui comme Ulysse"(Brzassens, Ridan) / "Il en faut peu pour être heureux" / "Zorro est arrivé" kantuak eta rap moduan azken bat. Ingelesez "do you like bananas" abestia ahantzi gabe !!! Ikasle batzuk Euskaraldia kari sortu zuten dantza aurkeztu dute, Ziburuko Bixintxoetako landu zuten fandango txapelketakoa ere bai. 3.eko ikasle batzuk ere bai trebatu dira umorezko zketxa bat ematen (Benat eta Xabier) eta Nahia Vidonne piano jolearen gaitasuna ezagutu dugu.
Bukatu aitzin, idazmen tailerrako ikasleak igoaraziak izan dira taula gainean zoriontzeko haien lana eta sortu duten liburua eskaintzeko. Ondotik, 5.eko artisten Pixon eroak taldearekin kontzertua ukan dugu, haien talentua ezagutu dugu, jakinez KD bat grabatzen ari direla !
Bukatzeko, zuzendariak ikasle arduradun guztiak deitu eta sariztatu ditu urtean zehar eramandako lana ezkertzeko. Eta hirugarreneko ikasleak deitu ditu denen aitzinean agurtzeko lau sartzeetako argazkiekin egindako orri marka bat eskainiz. Kolegioko ekipa pedagogikoak abestu du sorpresazko kantu bat haiek agurtzeko ere bai.
Aurkezleen azken hitza ondoren, kadirak bildu dituzte, krakada partekatu, dena bildu eta, txirrina jo aitzin, azken "chapeloise" dantza egin.
Goresmenak deneri ! Milesker Ziburuko herriko etxeari materiala prestatzeagatik eta Guillaumi zono teknikaria egiteagatik.
Talentuak badira..... Eguzkiaz babestu, euskaraz gozatu ! Uda on deneri !
Idazmen tailerra 6.etan !!
Martxotik ekaina arte, eguerdiko pausan, "Idazmen tailerrean" parte hartu duten seigarreneko 20 ikasleekin "Hairaren egunkaria" deitutako liburua sortu dugu.... Bi aldiz astean biltzen ziren astero.... Nahiz eta oporrak, greba egunak eta Tanborradaren prestakuntzarekin erritmo mozturak izan, karraskan aritu izan dira.
Seigarreneko ikasturteko abentura desberdinak idatzi dituzte eta marrazkiekin apaindu, haiek hautatutako pertsonaiekin.
Maketa inprimatzera bidalia izan da eta ekainaren 23an, azken eguneko besta denboran, ikasleak taula gainera deituak izan dira, iritsi bezain orduko, zorionduak izateko eta haien obra eskuratzeko.
Klorofitum lorontziak...
Ekainaren 23an, astelehenez, 6A eta 6Bko ikasleek Klorofitumak eskaini dituzte kolegioko langileei.
Lorontziak apaindu ondoren, landare txikia landatu dute eta zozketatuak izan diren kolegioko langile batzuk klorofituma eskaini dute.
Landare horrek barneko airea garbitzen du.
Ea langileak gai izanen diren landarea ongi zaintzeko?
Futbito finala 6. eta 5.eko ikasleen artean !

Futbito finala 4 eta 3.en artean !!

Kolegioko 6. eta 3.ak zinemara !
Ekainaren 19an, ostegun goizez, kolegioko 4.ak Zaragozan izanez eta 5.ak Nafarroko ateraldian, kolegioan ziren 6. eta 3.ak eramanak izan dira Donibaneko Le Select zinemara 2006an eta Jonathan Dayton egindako "Little Miss Sunshine" komedia filma deskubritzera ! Eginadko lan guztien ondotik, zinema berria ikusi dute eta bereziki kadira berrien usaina !
Sinopsia : "Hooverren istorioa. Richard aitak bere "9 urratseko arrakastarako bidea" saltzeko irrikitan da. Sheryl amak bere anaiaren abenturak estaltzen saiatzen ari da, Proust estiloko suizidioetan espezialista dena, ospitaletik irten berria dena bere maitalea kaleratu ondoren. Hoover haurrek amets sinestezinak dituzte : 7 urteko Olivek edertasun erregina izatea amesten du, eta bere anaia Dwayne-k isiltasun zin egin du Aire Armadaren Akademian sartu arte. Olivek Kalifornian Little Miss Sunshine titulua lortzeko lehiatzeko gonbidapena jasotzen duenean, familia osoak berari jarraitzea erabakitzen du. Hor daude, beren Volkswagen familiaren familiako auto herdoilduan sartuta, mendebalderantz abiatuta eta hiru eguneko bidaia tragikomiko bati ekinez, gertakari ustegabekoei aurre egin beharko diena...."
Ongi irri egin ondoren, kolegioko bidea berriz hartu dute.
Milesker Xabi eta Le Select zinema ekipa guztiari !!!
Hirugarreneko aste berezia !!
Ekainaren 16tik 18ra, hirugarreneko ikasleendako brebetako berrikuspenak antolatuak izan zaizkie : 5 orduz frantsesa, 5 orduz matematikak, 2 orduz HG eta 2 orduz zientziak landu dituzte talde ttipitan, arlo bakoitzeko irakasleekin.
Arratsaldero aldiz, froga eta atseden mementuak ukan dituzte :
Ekainaren 16an astelehenez, ASSR 2 froga pasatu dute.
Ekainaren 17an, asteartez, Untxin parkean piknikatu eta arratsaldea pasa dute.
Ekainaren 19an, ostegunez, goizean "Collège au cinéma" izan dute, "Little Miss Sunshine" filma ikusi dutelarik eta arratsaldean ere atseden hartu dute Untxin parkean.
Ekainaren 20an, ostiralez, PSC 1 lehen sorospenen ikastaroa izan dute egun guztian zehar.
Kolegioko azken egunak borobiltzeko, ekainaren 23an azken eguneko besta antolatua izan da kolegioan ikasle guztiekin.
Orain gure indar guztia opa diegu ekainaren 26 eta 27an duten brebetan dena ongi pasa dadin eta amaitzeko ekainaren 30ean Comète Sareko ibilbidea egingo dugu elkarrekin Pausuko Xaian bazkalduz agurtzeko.
Bosgarrenak Nafarroan ziren !!
Ekainaren 20 eta 21ean, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan ziren bi egunendako.
Goizeko 9:15etan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Leireko monastegia bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberri deskubritu zuten Karlos III.aren jauregiaren bisitaren eta joko pista baten bitartez. Erreberriko alde zaharreko karriketan zehar ibili ziren eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten joko pistari esker.
Erriberritik, Mendigorriako Errota akanpalekura iritsi ziren; han igerilekuan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenisean aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan eta ekaitza ez urrun izan.
Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea izan zen gai nagusia. Gosaldu ondotik, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroitarritik oinez eginez hirian sarrera eta hiria zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu ziren, biziki pozik !
Bosgarrenak Oreretarekin batera "zubiak eraikiz" !
Ekainaren 18an, asteazkenez, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek goiza pasa dute Oreretako ikastolako ikasleekin.
Aurtengo bigarren trukaketa eguna izan da.
Urte hasieratik mezu trukaketa bat antolatua izan zen bi ikastetxeko ikasleen artean eta lehen aldikotz elkar ezagutza egin zuten Santo Tomasen kari.
Aldi honetan, Oreretakoak Ziburun errezebituak izan dira.
Laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira...
Aurten laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira.
Ekainaren 16tik 20ra bitartean egon dira, aukera paregabea izan dute hango kultura eta hizkuntza hurbiletik ezagutzeko, gauez familietan egonik.
72 ikasle joan badira ere herri berera, zenbait jardueratan bi taldetan banatu dira, hala nola txirrindularitza ibilaldian, rapel iniziazioan eta zeramika tailerrean.
Aurten, Aljaferíako aurkezpen lana ikasleen esku egon da, eta haiek ardura handiz eta seriotasunez bete dute beren zeregina. Beste bisita batzuk, esaterako, Goya museokoa edo Muel herrikoa, aditu batek gidatu ditu.
Egunero, lagunekin herrian zehar ibiltzeko denbora izan dute eta giro ederrean ibili dira. Momentu goxoa izan da ere Zaragozako atrakzio parkean eta bertako igerilekuan, izan den beroarekin oso eskertuta!
Orokorrean, dena oso ongi joan da, eta bai ikasleek bai irakasleek izugarri gozatu dute esperientzia.
Motibazioz gainezka itzuli gira, datorren ikasturtean berriz egiteko prest!