5.ko ikasle batzuk booktrailer lehiaketan !
“Booktrailer” bat, qu’es aco?
Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den “trailerra” bezala, liburu baten inguruan ere “booktrailer” bat egin daiteke, Canva edo E-movie programetaz baliatuz.
Eta hara non Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa bat muntatu baitu, bigarren aldiz aurten. Hendaiako San Bixente eta Donibane Lohizuneko Ravel ikastegietako klase banarekin lehian, PLKko 5Bkoek parte hartzeko aukera ukan dute.
Urtean zehar booktrailer baten egiteko etapak ikasi dituzte (liburua hautatu – euskaraz, noski –, gidoia idatzi, irudiak bilatu, muntaia egin...) Joannis euskarako irakasleak bideraturik, eta joan den ekainaren 13an, bozka eguna iragan da, Hendaiako Variétés zineman.
Ongi lan egin zuten denek, eta anekdotarengatik ikastegi bakoitzeko talde batek sari bat irabazi du, PLKkoak booktrailer erakargarrienarena! Txalo denei!
Kirol egokitua 5.etan !!

Kolegioko mus txapelketako finalak iragan dira !!
Martxotik abiatu diren 6. / 5. eta 4. / 3.eko mus txapelketak bukatu dira ekainean zehar. Multzoetako partidak egin ondoren, ekipa batzuk kalifikatua dira kontsolatean eta besteak printzipalan finalara iristeko.
Ekainaren 6an, ostiral eguerdiz, bazkaltzeko garaian eta kanpoko eremuan, 4. / 3.eko finalak antolatuak izan ziren :
Printzipalan, 4.eko Xalbat Otano eta Robin Saplairoles aritu dira 3.eko Mairu Fuchs eta Aritz Garateren kontra. Bi mantxak irabaziz, hirugarreneko ikasleak txapeldunak izan dira boina etxera eramanez. Bi ekipak sariztatuak izan dira, Oihana accrobranche txartel bat eskainia izan zaie arboletan zintzilikatzeko udako giroan urte bukaera honetan.
Kontsolantean aldiz, 4. eko ikasleen artean iragan da finala : Intza eta Hegoa Haramboure // Laia Alvarez eta Haize Tellechea. Bi mantxak irabaziz, Biriatuko Hegoa eta Intza bi kusinek dute finala irabazi. Bi ekipak sariztatuak izan dira, Oihana accrobranche txartel batekin ere bai.
Ekainaren 12an, ostegun eguerdiz, bazkaltzeko garaian eta kanpoko eremuan, 6. / 5.eko finala antolatua izan da :
Printzipala soilik zelarik, 6.eko Ellane Le Corff eta Xane Hoyet 5.eko Inma Bouix eta Jone Gorrochateguiren aurka aritu dira karraskan.... Partida bukaera arte suspenzioa mantendu da mantxa bana baitzuten ekipa bakoitzak. Azken mantxan, 6.eko ikasleek abiadura azkartu dute, partida eraman dute eta txapela ere bai ! Bi ekipek Zokoako badian buia tiratua egiteko txartelarekin sariztatuak izan dira, uda honetan freskatzeko.
Txalo bero bat txapelketa horretan parte hartu duten ikasle eta heldu guztiei !!
Goresmenak finalistak ziren ikasleei !
Hitzordua dugu heldu den urtean !
Madag'azkar elkarteko berriak ukan ditugu !!
Joan den azaroan, kolegioko ikasle andana batek Madag'Azkar elkartearen aldeko elkartasun hilabetean parte hartu zuen : mintzaldian, gosari salmentan eta kazketak / materiala eskolarra bilketan !
Elkartasun ederra erakutsia izan zen, materiala asko bildu zen eta 1625,42 euroko txekea eskainia izan zitzaien Eguberri aitzin.
Ondotik, finkatua zen bezala, Ione eta bere laguna, Madagazkarrera joan dira apirilan.
Horren kari, ekainaren 10ean, astearte eguerdiz, Ione Lopez Manterola berriz kolegiora komitatu dugu ! Bere bidaia eta bildutakoarekin zer egin zuten kondatzeko, diaporama baten bitartez azaldu die bertan ziren ikasleei !
Bidai luzea eta kargatua ukan dute (92kg).
Alde batetik, familika eta haur desberdinei bildutako lumazorroak eta kazketak banatzeko aukera ukan dute. Krakada bat ere bai ! Hainbeste bildu baitzen, arkatz eta margo batzuk ztokan baztertu dituzte, berantago berriz banatzeko !!! Bikain !!
Bestalde, hemen inguruan bildutako farmaziako produktuak (20 kilo) ere bai harremanetan duten "Tsiki" elkarteko erizainari eskaintzeko aukera ukan dute.
Azkenik, haien inguruan eta gure kolegioan bildutako diruari esker, eskola baten eraikitzearen proiektua lortu da ! Bai ! Abiatua da !! Haiek iritsi aitzin eraikitzeko oinarrizko lur eremua prestatu zuten, parpinak eskuz eginez baita ere... eta nolaz ? Ura, errekako hondarra eta zementoarekin eginak. Ione eta bere laguna iritsi direlarik, lehen parpina pausatzeko ohorea ukan dute !! Geroztik, paretak igo dira aski fite ; gaur egun xuriz tindatuak dira eta Madag'azkar elkartearen logoa eta ikurrinarekin apainduak ! Teilatua aldetik, "Sachane" deitutako hosto erraldoiak bildu dituzte, moztu eta idortu, trezatu aitzin. Eskola laster prest da ! Familiek dituzte orain ateak eta lehioak eraikiko laguntza emanez.
Proiektu hori zoragarria izan da !! Ione et bere laguna bezala, segitu behar da ametsak izaten, desafioak bultzatzen, indarra emanez, pazientzia eta kemenarekin, sinetsiz eta medioak xerkatuz ! Ionek zoriondu ditu kolegioko gazteak emandako laguntza erraldoiarendako.
Heldu den urtean, argazkiak eta berriak bidaliko dizkigute eskola bukatu eta.
Goresmenak deneri ! Eta Milesker Ione zure esperientzia partekatzeagatik, berriz kolegiora etorriz !
Zientzia Azoka taldea Ibardinen !
Ekainaren 6an, ostiralez, Zientzia azokan parte hartu duen 24 ikasleak Ibardinera joan dira goizez.
Han Imanol Amestoy, Euskal Herriko CPIE animatzailearekin, bertako toponimia, landare batzuen izenak, burdin meategi zahar bat eta bertan gertatu diren guduak (Napoleon garaian eta II. Gerla mundialan) aipatuak izan zaizkie.
Ibilaldia ondoren elkarrekin jan dute harrespiletatik hurbil den lepoan.
Errobi taldea PLKn bisitan !
Joan den ekainaren 5an, ostegunez, gure kolegioko 3.eko ikasleek Errobi musika talde mitikoko bi kantarien bisita ukan dute: Anje Duhalde eta Mixel Ducau.
Duela 50 urte pasa, bikote hark zuen euskal rocka sortu, eta ondotik ezagutu ditugun talde hoberenak ildo horretan segitu zuten. Azken hilabete hauetan, Errobi Euskal Herrian gaindi ibilki da kontzertuz kontzertu, iraganeko izpiritura itzuliz. Parada ezin hobea zen kolegioan euskal kantu garaikidearen historiarekin batean taldearena ere lantzeko.
Euskara, musika, IDZ eta animazioko irakasleek bideraturik, ikasleak mundu horretan murgildu dira, Errobiren kantu batzuk landuz, Daniel Landarten hitzak aztertuz, gaurko aktualitatearekilako loturak eginez, eta edukin horrekin kantariendako galderak sortuz.
Errobiren bisitaren egunean, elkarrizketa musikala ezin hobe iragan da, ikasleek galderak egin eta Anje eta Mixelek erantzun! Tarteka bi pausa txiki egin dira bi kantariek “Perttoli” eta “Gure lekukotasuna” kantu enblematikoak zuzenean emateko. Bukaeran, ikasleek klasean sorpresa bat antolatu zuten “Lantegiko 10 manamenduak” kantuaren hitzak “Kolegioko 10 manamenduak” modura desbideratuz. Loriaturik, Anjek eta Mixelek gitarraz lagundu dituzte.
Oren pare horretatik ikasleek zer atxikiko duten? Geroak erranen. Baina euskal kantuaren inguruko proiektu pedagogiko polit batetaz gain, eragile kultural historiko batzuekin topatzeko aukera pare gabea eskaini zaie, eta horregatik beste behin ere Anje eta Mixel eskertzen ditugu bihotzetik.
Rap taldea Alkimia estudioan grabatzen....
Euskarazko rap ikastaroaren 3. edizioa ekainean bukatu dugu; aurten, 4. mailako 9 neska-mutilek parte hartu dugu.
Odei Barroso raperoa izan dugu irakasle, eta berekin bost saio egin ditugu urtean zehar, eguerdiko aire hartzeetan. Saio horietan raparen historia ezagutu dugu eta Euskal Herrian rapak izan duen ibilbidea. Baita koplak nola idazten diren ere. Ondotik, taldean, gai amankomun bat hautatu dugu: Eskubideak. Gai honen inguruan, bikoteka azpigai batzuen inguruan bi kopla idatzi ditugu. Hautatu ditugun azpigaiak: hizkuntza, homofobia, emakumeen berdintasuna eta abar izan dira.
Azkenik, ekainaren 5ean, asteazkenez, Alkimia produkzioak grabaketa estudiora joan ginen gure abestia grabatzeko.
Esperientzia bikina izan da estudio batean sartzea eta abestien grabaketarako beharrezkoak diren baldintza eta ekipamendu guztia bertatik ezagutzea.
Orain kantuaren masterizazioa egitea falta da Odei Barrosoren eskutik. Laster jasoko dugu abestia guztiok entzuteko!
Mila esker Odei Barrosori eta Euskaraz Biziri!
Miramonen ziren gure bosgarrenak !

Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.
Eguerditan, aroa euritsuaz babestuz, kanpoko aterpean piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakoitzak, bere erakaslearekin galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan, bertan ziren modulo batzuei buruz.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek, beti ere euskaraz, beste ikuspuntu bat izan zuten, eta arratsaldeko bisitarekin haiek izan ziren eragileak!
Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa izanen dugu ateraldi hau !
Euskaraldia...

Baionan iragan den Seaskako Danborradan ginen !
Maiatzaren 23an, goizeko kurtsoen ondotik, ikasle guztiak elkartu dira kanpoko eremuan, danborradaren azken entsaio nagusia egiteko.
Ondotik, autobusak abiatu dira kolegiotik PLK talde urdina uzteko Poterne eremuan beste Seaskako ikastegiak bezala, han baitzen denen hitzordua eta baitezpada abiatzea.
Danborren erritmoa eta kantuaren hitzak ozenki entzun dira Baionako karriketan agian Pariseraino, irakasleen postu eskaerak emanak izateko !
Baionako Herriko etxean bukatu da elkarretaratzea hitzaldi batekin.
Eskertzekoak dira etorri diren ikasleak, irakasle-langileak, burasoak, laguntzaile guztiak eta bereziki 6.ean diren Hegoa eta Amaiur PLK talde urdina makilaren erritmoan gidatzeagatik.!!
Txalo bero bat deneri !