Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ziburun antolatzen duten Euskararen urtaroa kari, gure kolegioko ikasleek "Ene zuhaitza" proiektuan parte hartzera komitatuak izan dira.

Omiasainduko oporrak aitzin eta ondotik, euskara kurtsoetan edota jolas garaietan, seigarreneko ikasleek idatzi dituzte zuhaitzari lotutako olerki izigarri poetikoak eta Benito Lertxundik idatzitako "Kimua zuhaitzan "kantua ikasi.

Proiektua bukatzeko, azaroaren 27an, larunbatez, goizeko 10:30tan, seigarreneko 20 ikasle batzuk eta bost trikitilariek beste eskolekin batera, Gurutze Gorria auzoa animatu dute, bertako eskolan aterpetuz eguraldiagatik.

Trikitilariek giroa berotu dute haien birbilketekin, jendea ikasgelan elkartzen zen bitartean... Bertan, Maddi Zubeldiaren hitzetan harrera eta eskerrak emanak izan zaizkie, bihotzeko keinu bat bidaliz falta zen Michel Claudio gitarra joleari. Banan banan, eskola desberdinetako haur eta gazteek idatzitako olerki gehienak irakurriak izan dira, ozen, Ziburuko Herriko Etxeak egindako egurrezko zuhaitzan kolatu aitzin.

Amaitzeko, haur eta gazte guztiak bildu dira elgarrekin kantatzeko "Kimua zuhaitzan "abestia, Elaia Biscay akordeoi jolea eta Txomin Arizsaga gitarra joleari esker. Publikoaren txaloen ondotik, trikitilariek eta bertsulariek segitu dute haien bidea Baltsan elkarteraino bertso pote moduan.

Mementu zinez atsegina, euskal zuhaitzak gure etorkizuneko haurren hitzezko hostoekin beztitu da negu eder honetan !

Txalo bero bat parte hartzaile guztiei !

Azaroaren 23an, asteartez, kolegioko bosgarreneko ikasle guztiak joan dira antzerki baten ikustera, Sarako lur Berri gelara.

Frantses kurtsoetan, ikusgarriaren afitxa eta bilduma landu zituetzn irakaslearekin joan aitzin.

"K printzesa / Princesse K" deitzen da antzerki saioa eta ikasgelan lantzen duten zaldunen gaiarekin lotua da (Arthur eta bere lagunek ez dute sekreturik uakngo haiendako !).

Gizon bat, bakarrik ezenatokia gainean, sorpresez beteriko bulego batekin, mendekatu nahi duen eta haserretua den printzesa banten historia, harrigarriak diren pertsonaiak, Maître Koala bezala, borroka eta karate hartzeak, horixe da bizi izan duten abentura 50 minutuz.

Artistak historia kondatzen du, errola guztiak jokatzen ditu (printzesatik erregera borroka maisuatik pasatuz). Musika, argia eta arrabotsek dira nagusi emanaldi horretan; Irri egiten da, jostatzen da eta zinez artista honen talentua estimatzen da.

Hau lana ! Hau mementu ona !

Ikusgarriaren bukaeran, ikesleek galderak pausatu dituzte antzezlariari.

Milesker Bob théâtre ! Ongi pasa dugu !

Azaroaren 17an, Jean-François Lefort, Mediabaskeko zuzendaria eta Iurre Bidegain kazetaria gure 3. mailako ikasleekin bildu ziren ikastetxeko IDZtan. Gonbidapen hori, bereziki, euskarako irakasleekin eta dokumentalisatrekin egindako prentsari buruzko sekuentzia baten amaieran egin da.

Mediabaskeko kudeatzaileak lehenik, gaur egun sare sozialek kazetaritzarengan sortzen dituzten erronkak aipatu ditu, prentsarengan duten eragina. Izan ere, kazetarien lan pedagogikoa eta gogoetak murriztea dakar. Horrezgain, komunikabideen eredu ekonomikoak berriz pentsatu beharko liratekela adierazi du. Hau da, komunikabideek askatasunez hitz egin eta finantza-talde handien esku dauden komunikabide gehienen eredu ekonomikoetatik ihes egitea nahi badugu, irakurleen babesa ezinbestekoa dela oraindik.

Iurre Bidegainek, ondoren, kazetari gisa bere prestakuntza ibilbidea azaldu du. Lan honetan zer gustatzen zaion aipatu du, astegin du gertakarien muina izatea, horrek sortzen duen kitzikadura eta kuriositatea.

Horrela, Piarres Larzabal kolegioko ikasleek molde zuzen eta argi batez borobildu dute kurtso denboran landutako gaia eta prentsari buruz zituzten ezagutzak hobeto barneratu dituzte.

Milesker Jean-François eta Iurreri !

Urtero, elkartasun hilabetea antolatua da gure kolegioan, azken urte hauetan, etorkinak, elikadura bankua, Telethon.... lagundurik.

Aurten, Integrazio Batzordea elkartea laguntzea erabakia izan da.

Azaroaren 15ean, astelehenez, bazkaltzeko garaian, Integrazio Batzordeko bi kide, Maiena eta Pauline, komitatu ditugu bi mintzaldi animatzeko. Seigarren eta bostgarrenko ikasleei zuzendua zen mintzaldira, 53 ikasle hurbildu dira eta laugarren eta hirugarrenekoenean, 19 ikasle.

Lehenik, Maiena eta Paulinek oroitarazi dute elkartea 1999an sortua izan zela buraso batzuen nahietatik abiatuz : Ladix Lanouguere Arrosagaray (kolegioko irakasle ohia), Dominique Idiart eta Nicole Artola. Ahalmen urritasunean den ikaslea laguntzea eta beharrak ordaintzeko diru iturriak xerkatzea zen honen helburua. Eta noski, ikastolan euskaraz ikasten segitzea haizu uztea.

Bestalde, "ahalmen urritasuna" zerbait egiteko oztopo bat dela ongi ulertu eta, galderen bitartez, ikasleek zerrendatu dituzte egoera desberdinak zein diren : autismoa, dislexia, diskalkulia, trisomia, ikusmen arazoak, arreta defizita, sindroma desberdinak.... Ikasle horiek laguntzeko zein medioak emanak zaizkien azaldua izan zaie : IEP gela bereziki bigarren mailan, laguntzaileak / AVS, ordenagailuak...

Integrazio Batzordea elkartea hor dela familiak laguntzeko eta gidatzeko azpimarratu dute, baita ere medioak ematean diruz laguntzeko : AVS diren laguntzaileen hilabete sariak ordaintzeko eta Hezkunde Nazionalak ez duelarik aski dirurik ematen laguntzaileak ordaintzeko.

Seaska mailan, 150 ikasle lagunduak dira elkarte honengandik : 65 lehen mailan eta 85 bigarren mailan. Ororkorki, 60 laguntzaileak eta 39 IEP gelak elkartzen ditu. Gure kolegioko IEP gelan 13 ikasle lagunduak dira, baita ere talde hortatik kanpo, beste ikasle batzuk lagunduak dira edo ordenagailuarekin edo ordainduz AVS laguntzaileak, orotara 23 ikasle.

Azken partean, elkarteko bi kideek dirua ateratzeko ekintza batzuen adibideak eman dituzte : ganer husteak, salmenta bereziak, eta azkenik MEEK kolegioak antolatu duen zponzor lasterkaldia....

Biharramunetik, haien aldeko ekintza bat antolatzeko 60 ikasle batzuk bildu dira eta azaroaren 22tik landa, 3 astez, goizero gosar salmenta baten egitea erabaki dute.

Txalo bero bat parte hartzaileei eta milesker Maiena eta Pauline-i etortzeagatik !

Azaroaren 12an, ostiralez, kolegioko ekipak pedagogi eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaio hirugarreneko ikasleen talde erdiari. Urtarrilaren 3an, ondoko pedagogi egunean, bigarren taldeari eskainia izanen zaio ere bai.

Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttikitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !

Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !

Milesker UDPS64 elkarteko kideei formauntza horren emateagatik.

Urriaren 18 eta 19an, seigarreneko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan landare bilduma bat eraikitzeko 8 hosto bildu dituzte bakoitzak : huntza, iratzea, sasi akazia, gaztaindondoa, lizarra, haritza eta hirusta.

Geroxeago, kostaldera abiatu dira, han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola karramarro ermitarioa, anemona, itsas luzokerra...

Ikasleak ohartu dira bizidunak inguruko ezaugarri fisikoei lotutako bizi baldintzak zituztela. Ohartu dira ere, irakasleek erranik urtero, animalia gutxiago atzematen zela eta zuzenki ondorioztatu dute kutsadura eta oinezko arrantzarengatik gertatzen zela.

Goiza bukatzeko, elgarrekin Untxin parkean piknikatu dute, lana bukatu eta jostatu dira, arratsaldeko kurtsoak aitzin !

Urriaren 15ean, ostiral goizez, Angeluko Cantau lizeoak bere ikastetxearen ondoan duen "Les coulisses du bâtiment" ekimenean gomitatu gaitu. Bertan, gure hirugarren eta laugarreneko 31 ikasle joan dira xantier baten ikustera.

Lehen partean, tailerretan, lan horien inguruan diren formakuntzen eskaintzak aipatzeko momentua izan da. Gazte enplegatu batzuen lekukotasunak entzunez. Momentu hau interesgarria izan da aprendizgoaren eta ikasketa profesionalaren arteko ezberdintasuna ikusteko.

Bigarren partean berriz, Obren kudeatzaileak xantierraren bisita eginarazi digu. Harekin ikasleak proiektua zein den ikusi dute eta lanbide batzuk ere aipatu. Hain zuzen ere, bere lanbidea eta garabide gidariarena.

Seigarreneko ikasleek ADOENIA zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute urrian zehar.

Talde ttipi bakoitzak ordu bateko saio bat ukan du, aldioro bi hezitzaileekin eta bi gaien inguruan : Errespetua eta bortizkeria.

Hezitzaileekin pundua egiterakoan, ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratua izan da. Ikasleek haien bizipenak eta kezkak azaldu dituzte.

Egunerotasunean bizitzen dituzten egoera bortitzak aipatu dituzte ; ukan dituzten aholkuak erabiltzeko aukera izango dute orain, egoera horiek ahal bezain ongi gainditzeko helburuarekin.

Edozoin arazoa gertatzen delarik, kolegioan ikasleengandik hurbil - hurbil ari diren profesionalak oroitaraziak izan zaizkie ere bai : zurkaitza, irakasle arduraduna, hezitzaileak, Solasgunea eta beste...

Kolegioan, Adoenia bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da eta urtean zehar, beste saio baten antolatzea saiatuko dira.

"Adoenia, nerabeen etxea" zerbitzua aurkeztua izan zaie : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena.

Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52.

Milesker Adoenia egituraren ekipa guziari !

Aurten ere, hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerra ukan dute Planning Familial elkartearen eskutik.

Sei egun erdiz, talde erdika, iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guztiak pausatzeko.

Planning Familialeko profesionalen erranetan, gogotsu parte hartu dute ikasleek ; galderak pausatu eta solasaldi interesgarriak ukan dituzte. Besteak beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak izan dituzte hizpide.

Esperientzia errepikatzekoa da. Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.

Urtero bezala, kolegioko ekipa pedagogikoak euskal mitologiaren inguruko egonaldi bat proposatu du kolegioko seigarrenei. Hiru egunez Baigorriko Oronozia aterpean egon dira euskarazko giro batean murgildurik, elkar hobeki ezagutzeko aukera helburutzat hartuz, ikastola desberdinetatik heldu baitira (Sara, Senpere, Azkaine, Hendaia, Donibane Lohizune, Urruña...).

Urriaren 6an, asteazken goizean, talde osoa kolegiotik abiatu da autobusez. Hamarrak alde iritsi eta, bertako legedia aipatua izan zaie, biharramuneko izen emaiteak antolatu, logeletan instalatu, joko batzuk egin (pilota, futbola, ping pong...) eta piknika partekatu dute ! Arratsaldean, eguzki izpien artean, Mendi Gaiak elkarteak kudeatutako Baigorriko fauna eta florari buruzko orientazio lasterketan parte hartu dute, geografia eta gorputz heziketako nozioak landuz, aterpeko bazterrak deskubrituz. Anartean, beste taldea karrikako artean trebatu da, matematikako nozioak lurrean igeltsuei esker landuz ! Egiazko artistak agertu dira !! Ondotik, dutxatu dira, afaldu dute eta gaubeila gelan elkartu dira. Bertan bi musikari instalatuak ziren kantu'gaubeila animatzeko ! Kantu liburuxka bat eskuetan izanik, ikasleak ozenki aritu dira euskal kantuak abesten : "aberriaren mugak", "loretxoa", "behin betiko", "Arrosako zolan", "Ziburutik Sarara", "Ilargia", "aldapan gora"...eta beste "Guk euskaraz" kantuarekin bukatzeko !

Biharramunean, urriaren 7an, ostegunez, ongi gosaldu eta, berriz banatu dira bost tailer desberdinetan : txalaparta ikastaroa, oihanean bizi diren insektuen azterketa, gasnagintza, biziraupen aterpea eta azkenik zuhaitzetan antolatutako ibilbidea. Ikasle bakoitzak bi tailer egiten ahal zituen goizean zehar ! Eguerditan, kanpoko mahainetan instalaturik, Oronozia aterpeko bazkari goxoa ukan dute : oilaskoa eta patata fritak ! Mairuren uretebetzea ospatuz, desertan izandako txokolatezko bixkotxa partekatuz ! Arratsaldeko biak aldera, talde handiak Baigorriko hiriko bidea hartu du bi aktibitateendako : Alde batetik, pilota plazan herri kirolak, joko tradizionaletan parte hartu dute : arto landatzea eta bilketa, kontrabandisten lasterketa, soka tira... Bestalde, haien HG irakaslearen azalpenekin, Biagorriko erromatar zubia, Etxauz gaztelua eta eliza deskubritu dituzte. Ondotik, berriz aterpera igo dira denak, krakada egiteko, jokoetan segitzeko, dutxatzeko eta afaltzeko. Bigarren gaubeila iragan da jokoen inguruan : mahai joko desberdinak, labirintoak, hizki jokoak eta mandalak !

Biharramunean, ongi gosaldu eta maletak elkartu eta, Baigorritik Sarara joan da talde guztia. han Ikusi Mikusi haur eta gazteen literaturari lotutako liburu azokan ibili dira gure ikasleak ! Bertako liburu erakusketan ikasle batzuk euskarazko liburuak erosi dituzte. Eguerditan, Pantxix Bidartek animatutako Odisea emanaldia ikusi dute. Azkenik Sarako itzulia egin dute : uda honetan XabXab / Ez Kexa frezka landuz, Gernikako obra ere bai eta galtzadetan ibiliz eta HG irakaslearen azalpenak entzunez.

Egunero, banatua izan zaien oroitzapen liburuxka haien notak gehitu dituzte.

Ikasturte hastapen honetan eta egonaldi honi esker, harreman biziki azkarrak lortu dituztela gure ikasleek espero dugu.