Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

6.eko ikasleek ADOENIA elkartearen ezagutza egiteko parada ukan dute irailaren bukaeran. Talde tipitan, hainbat saio ukan dituzte, aldioro bi hezitzailerekin.

Saioetatik ateratzean interesgarria zela aipatu dute ikasleek, eta hezitzaileekin puntua egiterakoan, ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratu dute. Bateren batek zailtasunak zituelarik frantsesez adierazteko, ikaskideen laguntza ukan du eta biziki giro sanoan iragan da. Ikasleek azaldu dituzte haien bizipenak eta kezkak : Lehen mailako ikastoletan bizi izan dituzten gertakari edo egoerak, jazarpen kasurik hurbil ezagutu izana, zituzten beldurrak kolegiora iristean... Plazaratu diren egoeren artean, bada ere errespetuarena : "EZ erraitean, EZ DA !".

Kolegioan ikasleengandik hurbil-hurbil ari diren profesionalak aurkeztuak izan dira ere : zurkaitzak, irakasle arduraduna, hezitzaileak, Solasgunea eta beste...

Kolegioan ADOENIA bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da eta hurrengo urtean beste behin antolatzea saiatuko da.

"Adoenia nerabeen etxea" elkartea aurkeztua izan da : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena.

Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52

Milesker Adoenia egituraren ekipa guziari !

Irailaren bukaeran, Planning Familial eta ARSA egiturako hezitzaileak kolegioan ziren.

Hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerrak ukan dituzte. Talde ttipitan banaturik, giro biziki onean pasa dela azpimarratu dute hezitzaileek : ikasleek interesa handia agertu dute, galdera ainitz pausatu dituzte, gai sakonak atera dira eta mintzatzeko nola trukaketarako giro sano bat apreziatu da talde guztietan.

Bestea beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak dituzte hizpide. Landu dute ere Violenmètre delako dokumentua, biolentziaren mugak non diren argazki batez plazaratzen duena. Ikasle talde batek gogoa agertu du dokumentu hori euskaratzeko, gelan berriz ere landu eta kolegioan afitxatzeko.

Planning Familialeko Corinne hezitzaileak bere helbidea utzi die ikasleei, nahi izanez, aurrerago, dituzten galderak eta kezkak igor ditzaten. Bakoitzari erantzuteko engaiamendua hartu du.

Informazio liburuxkak eta preserbatiboak banatuak izan dira eta liburu bat oparitu digute, IDZtan egonen dena : Ados, amour et sexualité, Dr Sylvain Mimoun eta Rica Etienne, Ed. Albin Michel.

Esperientzia errepikatzekoa da. Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.

Joan den ikasturtean, deskonfinamendu garaian, uztailaren 2an, hor ziren 5. eta 3.eko ikasleek ASSR1 eta ASSR2 froga pasa zuten.

Irailaren 29an, astearte honetan, azken orduan, azterketa pasa ez zuten 5.eko ikasleek aurten egiteko aukera ukan dute !

Ikasle bakoitzak taula batean egokia zen gurutzea ezarri behar zuen proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta konsignak ongi kondutan hartuz.

Lehen mailako ASSR bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskaintzen zaie bederen 10/20 ukaiten badute.

Bi aste hauetan, 6.eko ikasleek noiztenka ordutegi moldaketa ttipi bat ukan dute.

Hala nola, Hezkunde Nazionalak eskatzen dituen "sartze teztak" pasa dituzte.

Bi orduz aldioro, informatika gelan, gelaka izanez, frantsesean eta matematiketan frogak pasa dituzte.

Irailaren 23an, asteazkenez, goiz goxo bat pasa dute seigarreneko ikasleek Untxin bazterreko parkean.

Mendi Gaiak kultur elkartearen laguntzarekin, herri kirolak egin dituzte ikasleen arteko elkar ezagutza sustatzeko.

Talde ttipitan banaturik, joko desberdinetan parte hartzeko aukera ukan dute : artaburu bilketa, artzaina eta xerriaren jokoa, kontrabandisten lasterketa, kadirarena eta besteak beste...

Horrela, kultur ondare diren jokoekin gure arbasoen zerbait ohiturataz mintzatzeko eta hauek ezgutzeko parada ukan dute.

Eguraldia lagun izanez momentu horretan, sartze honen errexteko lagun berriak egin dituzte gure seigarrenek !

Donibane Lohizuneko "Buvette des Halles"  ostatu - jatetxean dugu hitzordua irailaren 30ean, asteazken honetan, eta egun osoan !!

Koelgioko burasoa den Laborde jaunak eta bere langileak, borondatez, erabaki dute diru sarrera guztiak, eta ez etekinak bakarrik, gure kolegioari eskaintzea !!

Egoera zail honetan, hainbatentzako, bazkaltzera edo afaltzer hurbiltzea zaila izaten ahal da, baina kafetxoa edo aperitifa hartzeko ere parada izanen duzue goizean goizetik gauerdi arte !

Milesker ekipa osoari zuen laguntzarendako !!

Irailaren 22an, asteart gauez, kolegioko burasoei sartze bilkura bat proposatua izan zaie.

Ehun bat buraso hurbildu dira eta bere hala banatuak izan dira mailaka.

Gelan ziren irakasle arduradunek haien seme - alaben ikaturtearen antolaketa azaldu diete : ordutegiak, ikasgaiak, irakasleen izenak, antolatuak diren ateraldi eta proiektuak, jolas garaiak, animazioak...etabar.

Hirugarrenetan, orientazioa eta brebeta azterketa urtearen lehen xehetasunak ukan dituzte.

Bestalde, COVID egoeraren azken berriak emanak izan zaizkie.

Bilkura bukatzeko, buraso ordezkariak hautatuak izan dira.

Milesker etorri diren burasoei. Sartze on deneri !

Solasgunea egitura berriz ere platna jarriko da ! 

Irailaren 15ean, asteartez, Seaskako Gana Sallaberry psikologoa kolegiora etorri da. Gelaz gela pasa da Solasgunea zerbitzua azaltzeko eta bere burua aurkezteko, izan ere ikasleek Alice ikusteko ohitura izan baitute hainbat urtez.

Gana hilero 2 goizez etorriko da eta nahi duten ikasleekin mintzatuko da, buruz buru. Horretarako ikasleek izena eman beharko dute.

Solasgunea, kolegioak prebentzioaren ildoan proposatzen duen egitura da. Izenak dioen bezala, gune bat zeinetan Gana eta ikaslea, buruz buru mintzatzen ahalko diren hainbat gai, kezka, ezinegon, haserreadli edo gertakariren inguruan. Hor erranak izanen direnak Ganak soilik entzuten ditu, konfidentziala da.

Bestalde, azpimarratu behar da Ganak ez duela terapiarik egiten (ez du horretarako eskubiderik, ez ere baldintzarik). Ikasleak jarraipen batean ikus ditzazke, gehienez 3 aldiz bakoitza, hauei, momentuan bizi duten kezka bideratzen laguntzeko gako batzuk emateko.

Aurreko ikasturteetan biziki estimatua izan da Alicen laguntza eta Gana izateaz pozten da kolegioa ere.

Ondorioz, edozoin ikaslea, etxeko edo kolegioko gertakari batengatik, egoera batengatik, kezkatua edo zailtasunetan edo larritasunean sentitzen bada, ez dudarik izan kolegioarekin harremanetan sartzeko, edo etxean ere Solasgunearen berri emateko.

Irailan zehar, astearte eta ostiraletan, jateko garaian, mahai jokoen inguruan elkartzeko aukera ukan dute kolegioko ikasleek.

Gelan sartu aitzin, jela hidroalkolikoa eskuetan ezarriz, nahi dutenek parte hartu dute betiko lagunekin edota lagun berriak eginez.

Lehen txanda 6. eta 5.endako antolatua izan da eta bigarrena 4. eta 3.endako.

Edozoin joko ezagutua mahainetan instalatuak zaizkie ! Uno, itsas borroka, nor da nor ?, mus kartak, buru hausteak, tximinoen jokoa, jungle speed, mimoa, sudoku, begiak erne, xake jokoa, labirintoa eta hainbeste !

Batzuk frantsesez ala gazteleraz kolegiotik kanpo erabiltzen badituzte, kolegioan euskaraz soilik ari dira !

Nahiz eta gure gazteak maskatuak diren, irriak entzuten dira eta burua husteko parada dute !

Animazio arrakastatsua ! Ongi segi !

Irailaren 3 eta 4an, ostegun eta ostiralez, 6. eko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan landare bilduma bat eraikitzeko 8 hosto bildu dituzte bakoitzak : huntza, iratzea, sasi akazia, gaztainondoa, lizarra arrunta....

Geroxeago, kostaldera abiatu dira, han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola karramarro ermitarioa, anemona, itsas luzokerra...

Ikasleak ohartu dira bizidunak inguruko ezaugarri fizikoei lotutako bizi baldintzak zituztela.

Goiza bukatzeko, elgarrekin Zokoako hondartzan piknikatu dute eta Untxin bazterrean lana bukatu eta jostatu dira.