Urtero bezala, urtarrilan zehar, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Senpere eta Azkaineko ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu. :
- urtarrilaren 4an, asteartez : Azkaingo ikastola
- urtarrilaren 10ean, astelehenez : Urruña eta Ziburuko ikastola
- urtarrilaren 11an, asteartez : Donibane Lohizuneko ikastola
- urtarrilaren 21ean, ostiralez : Bidarteko ikastola
- urtarrilaren 25ean, asteartez : Hendaiako ikastola
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufau-Diratchettekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Urtarrilaren 18an, astearte gauez, burasoei ere proposatua izan zitzaien kolegioko bisita eta bilkura.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !
Urtarrilaren 12tik 14era, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Bilbon.
Bidia honen helburua, Euskal Herriko hiri garrantzitsu hau kokatzeaz gain, historikoki ekonomian izan duen bilakaera aztertzea izan da, bertako arkitektura eta arte adierazpenak ezagutuz.
Lehen egunean, Getxo eta Portugalete ezagutu zituzten, aro industrialaren aztarnak identifikatzeko. Bi hiri hauek lotzeko Bizkaia Zubia erabili zuten. Arratsaldean, Bilbora joan ziren trenez eta bertan nahi zutenek Azkuna Zentroa bisitatu zuten. Besteek aldiz, Bizkaia pilotalekura bisita bat egin zuten. Arratsaldean, Zazpi Kaleetan elkartu ziren aterpetxera joan aitzin.
Bigarren egunean, Bilboko Arte Ederren museoa bisitatu zuten. Bitartean, delegazio ttipi bat Euskalzaindian errezibitua izan zen Erramun Osa euskaltzaindiako idazkari ordearengandik. Euskaltzaindiako bisita egin zuten eta Azterketak Euskaraz kanpainaren baitan haien atxikimendua erakutsi zieten. Doña Kasilda parkean elkartu ziren eta bertan bazkaldu zuten. Arratsaldean oinez, Ibaiazabal ibaian kokatzen diren garai eta teknika ezberdinetako zubiak aztertu zituzten Bilbo Rock kontzertu aretora heldu arte. Ilunabarrean berriz ere Zazpi Kaleetan ibili ziren itzulino bat egiten.
Azken egunean, San Mames Barria futbol estadioa eta museoa bisitatu zuten. Bilbon bazkaldu eta kolegiorako bidea hartu zuten.
Urtarrilaren 14an, ostiral arratsean, kolegioko langileak, irakasleak, ikasleak, familiak, ikasle ohiak eta hainbat lagun hurbildu dira Donibane Lohizuneko itzulgunera lema baten inguruan : "Azterketak euskaraz orain !".
Elkarretaratze hortara etorri direnak eskertzen ditugu. Ez da bukatua.... Adi egon ! Segitu beharko da borrokatzen gure eskubidea lortu arte !!
Urtarrilaren 11an, asteartez, Itsas lizeoko irakasleek eta profesionalek beren formakuntza proposamenak aurkeztu zieten hirugarren mailako ikasleei.
Komunikatzaile ezberdinak hirugarren mailako hiru klaseetatik pasa dira. Horrela, izan daitezkeen ikasketak eta lanbideak aurkeztu ahal izan dituzte.
Ziburuko Itsa Esolak helduentzako prestakuntza eskaintzen du, lanbide-egonaldiak, eta CAPa ere bai, BAC PROraino.
Gazteak mekanika edo zubi-lanetarako trebatzen dira. Aurkezpen dinamikoagoa izan dadin, bi bideo proiektatu dira.
Arrantzako eta itsas armadako lanbideak gehienak gizonezkoak izan arren, gero eta neska gehiagok dute interesa lanbide horientzat.
Turismoari irekitzen zaion sektorea da ere bai, enplegatzen jarraitzen duena.
Eskertzen ditugu Itsas lizeoko irakasleak eta ikaslea haien ekarpenarendako !
Pasa den abenduan zehar, kolegioko IEP gelako zenbait ikasleek, orientazioa landu eta lan mundua ezagutzeko xedearekin, zenbait bisita egin dituzte ESKUTIK enpresara.
Saran kokatua den artisau enpresa honetan, esku pilotak, sareak eta eskularruak ekoizten dituzte. Ellande Alfaro, Thierry Lopes, Martina Hursuegi eta clairek osatzen dute artisau ekipoa.
IEP gelako laugarreneko ikasleek beraien jakitateak ezagutzeko aukera ezin hobea izan dute eta bakoitzak bere pilota egin izan ahal du.
Esperientzia honi buruzko aurkezpen bat egingo dute ondoren kolegioan ikusi eta ikasitakoa erakusteko asmoz.
Hurrengo bisita : Senpereko Hazitik Lilia enpresara izango da. Gure berri izango duzue !
Azaroaren 12an bezala, urtarrilaren 3an, astelehenez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaio hirugarreneko ikasleen bigarren taldeari.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !
Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !
Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.
Azaroaren 19an, kolegioko hamalau seigarren blobologista taldean sartu dira. Horrela, blobari buruzko hainbat esperientzia egin dituzte, haien blobologista bilduma liburuxkan markatu dituztenak.
Aire hartze oro astean 5 aldiz txandakatu dira, blobaren gelosa prestatzeko, bloba esnatzeko, elikatzeko eta lekuz aldatzeko.
Nahiera egunean beste seigarren batzuekin betan, blobari jaki ezberdinak proposatu dizkiote, honek zer gustuko zuen ala ez ikusteko.
Gainera, bideo tutorialak euskaratu dituzte eta bloba lokarrarazi dute.
Bloba ongi lokartu den eta sklerota bat bilakatu den jakiteko, urtarrila itxoina behar zen ! Ea....
Erran bezala, hiru astez iragan den gosari salmentaren ondotik, ekitaldi berezia antolatua izan da kanpoko eremuan abenduaren 17an, arratsaldeko 13:00tan !
Ikasle guztiak mailaka jarri dira eta gosari saltzaileak bildu dira kanpoko eremuan Integrazio Batzordea elkarteko Maienaren inguruan hitza hartzeko.
Amane eta Iratiren mikrotik, gosari salmenta nola iragan den eta erosleei eskerrak zabalduak izan dira ozenki.
Maienak bere aldetik ere kolegioko ikasleak zoriondu eta eskertu ditu.
Lehen txekea eskainia izan zaio Eguberrri garai honetan : 1241.86€koa ! Txalo ikasle guztiei !
Ondoko urratsa, ikasleek antolatuko dute lasterkaldi bat elkarte honen alde.....
Azaroaren bukaeran, kolegioko ikasleei proposatua izan zaie Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea. Geroztik, 45 ikasle aritu dira lan ta lan haien etxean, abenduaren 10a arte. Marrazki guztiak kolegioko eskailerretan erakutsiak izan diren bitartean, epaimahaina pasatu da ebaluatzeko....
Aurtengo gaia : "Aurten, Olentzerori opari bat eskaintzea eta izaiaren azpian ezartzea erabaki dute munduko haurrek.... Zein ?"
Abenduaren 17an, goizeko bi jolas garaietan, sari emaitzak eginak izan dira giro onean kolegioko IDZtan :
6. / 5.etan :
1. saria : Telmo Suarez + publikoaren saria (5.)
2. saria : Luc Salaignac (5.)
3. saria : Uxue Perez (6.)
4. saria : Elaia Forestier (5.)
5. saria : Imanol Penouilh (6.)
6. saria : Xan Elhorga (6.)
7. saria berdinketan : beste guztiak !
4. / 3.etan :
1. saria berdinetan : Marie Ngom eta Ametsa Unanue (4.)
2. saria + publikoaren saria : Andrea Nevado (4.)
3. saria : Malu De Sonis (4.)
4. saria : Nadia Munoz (4.)
5. saria : Alaitz Aramendi Olaizola (4.)
7. saria berdinketan : beste guztiak !
Lehen sei ikasleek opariak jaso dituzte eta 7. tokian zirenek txokolota bat eta Katxi Klothing bi pegatinak !
Zorionak deneri eta txalo bero bat !