Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ekainaren 30ean, igandez, egun polit bat pasatzeko aukera zen Zokoako hondartzan....

Evi nautika klubean izena emanez, haur, gazte eta helduek nautika aktibitateak entsaiatzeko aukera zuten : optimista, katamarana, paddle eta buia tiratua !

Horrez gain, osatatua muntatua zen edari freskuak eta jatekoa elkarrekin partekatzeko, buraso batzuk musikaz alaiturik !

Egun atsegin bat famili eta lagunen artean elkartzeko eta Piarres Larzabal kolegioa laguntzeko !

Hitzordua heldu den urtean orain...

Ekainaren 24an, astelehenez, udako oporrak eta brebeta azterketa aitzin, kolegioko hirugarrenek II. Mundu Gerra garaira bidaitzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz.

1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comet sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.

Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.

Kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino, Biriatuko plazan bukatuz.

Hodeiak lagun, egun ederra bizitu zuten kolegioko ikasleek !

Ekainaren 24an, astelehenez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira. Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.

Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.

Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.

Ikasle talde bakoitzak galdezketa orri bat zuen betetzeko bisita mementuan.

Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek beste ikuspuntu bat ukaitea lortu zutela eta. Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa !

Ekainaren 21ean, goizetik hirugarreneko ikasleak hurbildu zaizkigu dotore, "xik xik", ongi jantzirik,  flokamotza ala gorbatarekin, soineko galantekin, azken egunak hurbiltzen baitira....

Biziki ederrak ziren, orain azken berrikuspenak egin behar....

Brebeta azterketa ukango baitute uztailaren 1 eta 2an (gibelatua) !!

Xantza on deneri !!!

Eta ez ahantz : brebeta euskaraz !

Ekainaren 20 eta 21ean, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.

Goizeko 9:00tan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera urtean zehar landu zuten Leireko monasterioa bisitatu zuten. ondoren, 2:30tan, Erriberriko bisita : Karlos III.aren jauregiaren bisita eta joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eat ANdra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten.

Arratsaldeko 5:00ak alde, Mendigorriako Errota akanpalekura joan ziren. Han bertan,  pizina freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.

Ondoko egunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.

Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu gara, biziki pozik !

Ekainaren 20 eta 24an, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira. Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean, beste erdia Ikasgune Geologikoan egon da eta ondoren trukatu dute.

Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.

Luberriko Ikasgune Geologikoan, Lurraren bilakaera aztertu dute eta batez ere Euskal Herrian topatutako aztarna geologikoak ikusteko aukera izan zuten indusketetan parte hartutako zientzialarien azalpenekin.

Eguraldi hodeitsuan elkar topatzeko parada izan zuten, piknika baten inguruan.... Zientzi eguna bikaina eta aberatsa !

Ekainaren 19an, asteazkenez, Ceux de Brocéliande konpainiak Les Fourberies de Scapin antzerkia aurkeztu die kolegioko seigarren eta bostgarrenei. Antzezlan zorrotz hori izan da frantsesa kurtsoetan landutako amaiera.

Nahiz eta testua zaila izan eta bero ainitz izan gelan, gure ikasleak biziki adi egon dira eta aktoreen galdeei baikorki erantzun dute, antzerkia parte hartuz. Azken horiek, emanaldiaren bukaeran, ikasleen entzumen kalitatea txalokarazi dute ! Hau kalitatezko ikusleak !

Ekainaren 18an, asteartez, bostgarreneko 60 ikasleek Zokoako hondartza garbitzen izan ziren. Biologian, teknologian eta fisikan landu gaien inguruan proiektu bati amaiera eder bat emateko parada izan da.

Hortarako, Surf Rider elkarteak, "initiative océanes" antolatzen duen hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki zen.

Batzuek, harea bereizteko iragazkiekin ekin zioten hondartza garbitzeari, eta besteak, harroketara abiatu ziren itsasoak ekarritako soberakinak jasotzera. Harroketan itsatsita zeuden gurpilak eta antzerako tramankuluak askatzen ere nahiko lan izan zuten, baina botatako izerdiak merezi izan zuen, horren ostean mokadutxoa jan eta itsasoan bainatzeko aukera izan zuten.

Ikasturteko honetako azken egunei amaiera emateko uda sasoi honetako lehen zabor biltzea zuetn bera. Pilatutako zakar poltsak berezi, aztertu eta Herriko etxeko kamionetan bota zituzten. Bete duten formularioa Surf Rider fundazioari igorri dituzte.

Arratsaldean, haien lana txalokatzeko, bainatzeko aukera ukan dute piknika denboran.

Joan aitzin, harez idatzitako mezu utzi zuten Zokoan : "Gure hondartzak maite ditugu !"

Joxerra Garzia ekainaren 18an etorri da laugarreneko ikasleei bere ofizoaren aurkeztea alde batetik. Eta bertzetik, Malen labirinto madarikatuan liburua ekoizteko sorkuntza prozesuaren kontatzeko. Liburu honekin, 1987an sari bat irabazi zuen.

Liburu hori idatzi zuen ziztu batean gau batez, nahiz eta urte batzuk zeramatzan ideiarekin. Seme bat itxaroten zuen unean.

Aurten, bere liburua berargitaratua izan da eta ondorioz egokitzapenak egin dira. Hala nola euskara mailean euskara normalizatu baita.

Ekainaren 17an, Jean-Louis Iratzoki, industria diseinatzailea (kolegioko guraso ere), etorri zitzagun kolegiora bere lanbidea aurkeztera.

Objektu baten diseinuaren desmartxa aurkeztu zuen, ideia sortzen denetik eraiki arteko pausuak zeintzuk diren azalduz. Honela, bere enpresak diseinatu dituen zenbait altzariren diseinatze eta fabrikaziorako urratsak zeintzuk diren ikusi ahal izan zituzten.

Milesker Jean-Louis zure ekarpenagatik !