Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

3A-koek irakurketa blog baten sortzean parte hartzen dute, Langevin Wallon BLAINVILLE SUR L'EAU (54360) kolegioko 3.eko ikasleen partaidetzarekin.

Blog honetan, plataforma pedagogiko batekin sortua ("lewebpedagogique"), ikasleen lehen produzkioak irakurtzen ahal dituzue lotura horren bidez : hemen klikatu

Irakurketa on !

Aurten, Piarres Larzabal zenaren 100. urteurrena izanez, 4.eko ikasleek, azken honen antzerki bat taularatzen dute, "Angles ginelarik", 1973an argitaratua izan zena.

Jakin behar da Lapurdi Ingelesen menpeko egon dela hiurehun bat urtez (1153 - 1450). Ingelesek Lapurdi ahultzeko, bi zatitan ezarri zuten : zati bat Baionari lotua eta bestea Uztaritzeri. Baiona kasik bere gain bizi zen, buruzagi zuela auzapez bat, herritarrez hautatua. Gainerateko herriak Uztaritzeko biltzarraren bidez gobernatuak ziren.

Antzerki honetan, gure ikasleek, Lapurdik bizi izan dituen gertakari historikoak antzeztuko dituzte Piarres larzabalen testuan oinarrituz eta Dejabu panpin laborategi-ko Miren Alcala, Iñigo Aranbarri eta Urko Redondo antzezleen laguntzarekin.

Abenduaren 4ean, gaueko 8.30tan, Urruñako zinema gelan, antzerki honen ikusteko eta gozatzeko parada izanen duzu. Etorri gurekin momentu goxo baten partekatzera !

Azaroaren 29an, igandeko dantza emanaldia biziki ongi ibili da Bilaka dantza eta musika kolektiboari esker.

Kalitatezko 30 dantzari eta musikariak ikusteko parada izan dugu, dantza sorkuntza segitzen duela frogatuz.

750 pertsona gutti gora behera bildu da (550 sarrera aitzinetik salduak).

Kolegioko 21 ikasleek bikain ongi kantatu dute eta portaera izigarri ona izan dutela azpimarratzekoa da.

Etorri diren burasoak, goizean goiz / sartzean / ostatuan aritu direnak, kantaldira etorri diren familiak eta bereziki parte hartu duten ikasleei : milesker !

Ahantzi gabe : "Ikastolen alde, Goierri, Ziburu eta Urruña bat eginik !"

Ondoko hitzordua : abenduaren 27an, igandez, Pirritx - Porrotx eta Marimototsen "Amalur" ikusgarri berriakrein.

Azaroko azken hamabost egunetan, kolegioko familiei deialdi bat zabaldu genien janari bilketa batean nahi zutenek parte hartzeko (Hendaiatik Donapauleraino beharretan diren familiendako). Poltsa bat eskuratu bezain laster, etxetik ekarri zutenarekin hurbildu dira ikasleak, irria ezapinetan.

Miseria dela gutaz urrun konturatu dira, "Afrikan soilik bazela" pentsatzen dutelarik batzuk.

Joan den urtean baino askoz gehiago, partikatzen badakitela frogatu dute, deafioa osoki bete dute esku zabalak izanik !

143 janari kontserba kutxa, 56 janari berinazko ontziak, 54 pote janari niniendako, ninien gosarirako 5 pakete, 83 bixkotx pakete, 2 goxoki kutxak, 58 sardin kutxak, 25 erriza poltsak, 58 atun kutxak, 49 pasta boltsak, 11 olio botoilak, 16 dilista / ilar pakete, 6 kuzkuz pakete, 5 purea pakete, 64 txokolota plakak, 37 zopa brikak, 28 pate kutxak, 20 azukre pakete, 15 zereala pakete, 32 konpotak, 41 kafe pakete, 12 dute pakete, 17 txokolot'esne pakete, 5 esne pakete, 21 erreximenta poteak, 12 irina pakete, 10 bixkotx aperitifa poltsak, 4 jusa botoilak eta 3 Nutella pote.

Irailatik azaroa arte, 22 ikasle aritu dira hizkuntz desberdinetako kantuak xekatzen, proposatzen, eztabaidatzen eta lantzen. Urtero bezala, jan ondotik eta bi aldiz astean, azaroko ekitaldiako lehen partean abesteko helburuarekin, hautatutako kantu nahasketa motibazio handiarekin ikasi dute. Horra hautatu duten medley-a :

- Aire ahizpen "Arrosako zolan" (euskaraz)

- Nicky Jam & Enrique Iglesiasen "El perdon" (españolez)

- Amineren "Señorita" (frantsesez)

- OMIren "Cheerleader" (inglesez)

- Xutik taldearen "Geroa mihian" (euskaraz)

Nahiz eta biziki urduri ziren, artisten mundua ezagutzeko parada ukan dute gaztetxo horiek, azaroaren 29an, igandearekin. Bilaka taldearen emanaldia aitzin, publikoaren txaloekin bukatu dute haien saioa, Fred Iturri piano jolea eta Pat Tetevuide gitarristaren laguntzarekin.

Urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeoa bisitatzera joan dira, azaroaren 19an, ostegunez.

Egoitzaren itzulia egin eta, ikastegiko ibilmoldea, opzione desberdinak eta antolaketa orokorra, aurkeztua izan zaizkie.

Aurtengo berezitasuna, 3 kolegioko ikasle guziek ber egunean bisita hori egin dute.

Erran gabe doa, haien arteko lehen harremanak egin dituztela !

Azaroaren 16etik 20era, ARIT elkarteko Pantxika Laxague, hezitzaile berezitua, kolegioan genuen.

Ordu batez, gela bakoitzean, prebentzioa landu du, ikasleek dituzten kezketan oinarrituz.

Kanpoko tenorean, ikasleekin solastatzen segitu du.

Bigarren hiruilan berriz etorriko zaigu.

Azaroaren 12an, 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabala gelara joan dira, euskaratua izan den "Au vent mauvais : bolada txarrean" komiki kontzertuan parte hartzera, euskal kulturarako eragileekin eta etxepare lizeoko ikasleekin batera.

The Hyenes taldearen zuzenezko kontzertua eta Txomin Urriza, ikasle ohiaren euskarazko itzulpenari esker, komiki bideo honen irakurketa biziarazi digute.

Ordu bateko saio honen bukaeran, pena musikari eta egileekin solastatzeko denborarik ez dugula izan.

Hala ere, konzeptu biziki orijinala eskaini digute, jakinez lehen aldia zela euskaraz ematen zutela.

Urtero bezala, urriaren 12 eta 13an, Planinga eta A. R. S. A.ko kideak kolegioko 3.eko ikasleekin solastatzera etorri dira.

Konzertazio batean, ikasleek izenik gabeko galdezketa bat bete zuten. horien galderei biziki zehazki erantzun dute.

Hirugarren mailako gela bakotxa 2 orduz aritu da interesa handia erakutsiz.

2015 - 2016eko ikasturtea eta euskal giroan hasteko, urriaren 9an, ostiralez, Mega Kantu Piknika antolatu dugu 12.15eatik 1.45ak arte, kolegioko aitzineko eremuan, maila guzietako ikasle, irakasle eta langileekin.

Ikasleek, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute.

Kiki, Jokin, Ximun eta Bastien kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan izan duten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada izan dute, hala nola : Aberriaren mugak, Mendian gora haritza, Gora ta gora beti, Lau teilatu, Guk euskaraz, Maitz zaitut... Behin betiko kantuarekin bukatzeko !

Udazkeneko eguzkipean, giro atsegina, alegera eta euskalduna honi esker, ikastegi osoa euskaraz gozatu da eta dantzan bukatu du, eskuzko soka luze bat osatuz !