Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Asteburu honetan, kolegioko bertso eskola arituko da Baltsan elkarteak antolatzen duen bertso saioan azaroaren 30ean, larunbat honetan.

12:00tan aperitifa

12:30 : PLK bertso eskola

13:00 : bazkaria

15:00 : saioa Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin. Gai emailea : Joakin Arregi.

Izenak emateko : 06 78 75 36 68 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Azaroaren 24an, igandez, 750 pertsona bildu dira Urruñako polikiroldegian Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde !

Lehen parte batean, gure ikasleen kontzertua txalokatzekoa da, baita ere Fred eta Thomas, haien musikariak.

Eñaut Elorrieta eta bere musikariek ere kalitatezko kontzertu bat eskaini daukute, zinez mila esker !

Aterpe azpian, burasoak lan ta lan ibiltzen ziren bitartean, kolegioko 4.eko ikasle batzuk ere bixkotx salmentan aritu dira haien Salamankako bidaiaren alde !

Bestalde, haurren mugimendu guttiago senditu da emanaldi denboran, Pontxen emanaldiaren aitzinean baitziren, zur eta lur egonez, besoak altxatzen, dantzan eta irri eginez. Txalo Pontx eta milesker !

Arratsaldea bukatzeko, Kuxkuxtu txarangak du erritmoa eman hor zen jendeari, kantuz ta dantzan, talo bat eskuetan !

Txalo bero bat deneri, bereziki buraso antolatzaile eta langileei !

Eskerrak zponzor guztiei ere ematen diguten urteroko diru laguntzarendako !

Eskerrak Goierriko lagun eta laguntzaile guziei :

Ondoko hitzordua abenduaren 14an Ordizian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi ikusgarriekin : Bizi dantza ! "Ziburu, Urruña, Goierri bat eginik !"

Urtero bezala, Urruña, Ziburu eta Goierriko ikastolek bat egiten dute bi hitzordu emanez : Kantaldi bat azaroan eta abenduren 14an pailasoen bi emanaldien eguna !

Aurten azaroaren 24ean, igandez iraganen da Urruñako polikiroldegian !

Lehen parte batean, Urruñako haurrek eta kolegioko gazteek abestuko dute eta ondotik, Eñaut Elorrieta kantari famatuak bere diska berriaren aurkezpen kontzertua aurkeztuko digu.

Txartelak aitzinetik salgai dira 12 eurotan Urruñako Dongaitz trinketean, Batika ostatuan, Pausuko Xaia ostatuan, Baionak Elkar dendan ; Bertan 15 eurotan izango dira.

Kontzertuaren ondotik, erromeria bat antolatua da xapitoaren azpian, Kuxkuxtu txarangak animaturik.

Mila esker laguntzen gaituzten guziei (lantegiak, ikastolak, publikoa...) eta igande arte !!!!!

Urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeoa bisitatzera joan dira azaroaren 19an, astearte goiezan.

Iritsi bezain orduko, Baionako Estitxu Robles kolegioko ikasleak gure kolegiokoekin batera bilduak izan dira azpi taldeetan abnatuak izan aitzin.

Alde batetik, lizeoa bisitatu dute ikasle ohiei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak, biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3. Pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa. Ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.

Bestalde, berriz talde ttipika, irakasle eta iaksle ohien bitartez, hainbat xehetasunak emanak izan zaizkie : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak eta bereziki erreforma berria, animazio talde desberdinak, kanpoko aktibitateak.

Bukatzeko, kolegioko bidea hartu aitzin, lizeoko jantegian bazkaltzeko parada ukan dute.

Azaroaren 15an, ostiral arratsaldez, 4A gelakoak, Pac proiektuaren kari lehen antzerki bat ikusteko aukera izan dute, Senpereko Larreko gelan, "Laughton" izenburupeko antzezlanarekin.

Antzerki laburra baina intersegarria izan da, hainbat gai ezberdin jorratu dituenak : familia, desamodioa... etab... Laughton 10 urteko mutiko baten izena zen, frantsesezko "automne" sasoiaren izenetik etorria.

Bilduma : "Gizon bat sobera luzaz falta egon da. Orduan emaztea "idazten hasiko da, ez hiltzeko" eta Laughton mundura ekarriko du. Eta gizona berriz jiten da : "Ez da ene semea". haur sortzea eta sorkuntza ; desorekan eta desamodioan den familia ; sekretuak, gezurrak, egia... Norbera errealitatetik libra ote daiteke ? Norberak bere istorioa asma ote dezake ? "Létée" eta "Livère" ikusgarrien ondotik, Stephane Jaubertiek alegia fantastiko bat kontatzen digu berriz ere, larrazken kolorez jantzia, errealitate soziala eta ametsa nahasten dituena."

Apainketak oso politak ziren, udazkena eta naturarekin lotuak. Ikasleek antzerkia interesgarria atzeman dute eta bukaeran, antzezleei hainbat galdera pausatzeko aukera izan dute.

Azaroaren 12an, asteartez, kantu tailerrako kide batzuk haien boza grabatu dute Antxeta irratiako Maia kazetariaren mikrotik !

Ongi ahozkatuz eta kantaldiako xehetasun guziak emanez, ikasleak zehatz eta mehatzki parte hartu dute !

Laster entzungai izango da 4 irratietan :  Antxeta irratia, Gure irratia, Irulegiko irratia, Xiberoko Botza...

Milesker Maia !!!

Urtero bezala, azaroaren 24an aurten, kantaldi bat antolatua da Urruñan, Urruñako ikastola baita ere gure kolegioaren alde !!

Eta norekin ? Eñaut Elorrieta !!!

Ondorioz, bai Goierriko laguntza, bai publikoan baita ere dirulaguntza eskaintzen digutenek eskertzeko, gure ikasle batzuk motibatu dira kantu tailerran parte hartzeko !

Irailatik landa, bi aldiz astean, bazkaltzeko orduan, 6. - 5.eko 20 ikasle eta 4.eko 10 ikasleak biltzen dira hizkuntz desberdinetan erabaki duten kantu nahasketa lantzeko !

Kantaldia Urruñako polikiroldegian antolatua da arratsaldeko 4etatik landa eta bertan, Eñaut Elorrietak bere diska berriaren aurkezpena egingo du ! Lehen parte batean, Urruñako haurrek eta Ziburuko gazteek abestuko dute.

Ondotik erromerai izango da : talo'ta xingar Kuxkuxtu txarangak alaiturik !

Pasa mezua eta aitzinetik milesker lagunduko gaituztenei !!

Sarrerak salgai :

- Aitzinetik 12€tan Urruñako Dongaitz trinketean eta Batika ostatuan, Pausuko Xaia ostatuan, baionako Elkar dendan

- Bertan 15€tan

Oporretara joan aitzin, euskal giroan izaiteko eta nahiera eguna baliatuz, Mega Kantu Piknika antolatua izan da maila guzietako ikasle, irakasle eta langileendako, urriaren 17an !

Kanpoko eremuan elkartuz, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute. Jokin, Kiki, Bastien eta Amaiur kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan zuten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada ukan dute, hala nola : Aberriaren mugak, Gora ta gora beti, Ilargia, Lau teilatu, Arrosako zolan... eta Aldapan gora edo Inundik Iñoare ere bai !!

Eguraldi biziki goxoa izanki, giro atsegina, alegera eta euskalduna lortu da ikasle gehienen parte hartzeari esker, mega dantza piknikarekin bukatzeko !!

Txalo bero bat deneri eta mila esker Jokin, Kiki, Amaiur eta Bastieni !!

Urriaren 17an, ostegunez, kolegioko ikasle eta heldu guziendako egun berezia iragan da : Nahiera eguna #1 !!!

Osteguneko ordutegia guztia bermoldatua izan zaie !! Aste bat lehenago, ikasle bakoitzak hautatu zuen zein tailerran parte hartu.

Hona hemen zein aktibitateak proposatuak izan zaizkien : 

Goizeko lehen bi orduetan : 

Mus karten ikastaroa, enquête policière, xake mate, erromatar zenbakiak, kantu loto, karta mentalak, numbers, la escoba, deviens scénariste, ahozkotasuna, zifrak saltsan, esperientzia eroak, irrati tailerra, sorospen ikastaldia.

Goizeko azken bi orduetan : 

Enquête policière, numbers, esperientzia eroak, Xake mate, sorospen ikastaldia, desafioak, asesinato en la pizzeria, zifrak saltsan, kantu loto, deviens scénariste, karta mentalak, erromatar zenbakiak, ahozkotasuna.

Goiz osoko tailerra : josketa

Egun osoko tailerrak : arraunketa, elektronika, aniztasuna, arbol liburutegia

Arratsaldeko bi orduetan : 

Ezetz lortu ? numbers, deviens scénariste, xake mate, zifrak saltsan, origami, asesinato en la pizzeria, karta mentalak, sorospenak, desafioak, erromatar zenbakiak, esperientzia eroak, ahozkotasuna.

Egun berezia, dinamikoa eta aberatsa ! Kolegioak beste itxura bat hartu du eta ikasleak oroituko dira luzaz !!

Lehen saioko eskulan tailerra ongi abiatu da, arraskatatsua izan da, ondorioz hiru taldeetan ibili dira.

Tinta akrilikoa, feutra ezabaezinak, kortxoak, egur flotatuak izan dira erabilitako materialak...

Apaingarri ezberdinak ere gehituak izan dira, hala nola, sokak, perlak, hizkiak, etabar...

Argazkietan ikusiko duzue 6. eta 5.eko artista ttikien lan zati bat !

4. eta 3.eko gazteekin aldiz, kolegioaren onerako aritu dira...

Aulki berriak muntatzen eta zaharrak desmontatzen eta kolore urdinez tintatzen aritu dira...

Ikasleak motibatuak eta bide horretan segitzeko prest agertu dira.

AUPA IKASLE BRIKOLATZAILEAK !!