Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Azaroaren 22an, ostegunez, goizeko 3. orduan, kolegioko ikasle guztiak Donibaneko Le Select zinemara joan dira.

Gazteenendako, 2009an eta Tom Moore - Nora Twomeyk egindako "Brendan et le secret de Kells" animazio filma ikustera joan dira : "Irlandan, XI. mendean, Kells-eko azkartutako abadian bizi da 12 urteko Brendan deitutako fraide gaztea. Brendanek beste fraideak laguntzen ditu abadia azkartzen, "viking"etaz babesteko. Bukatugabeko liburuaren jabea den Aidan frera ezagutuko du eta abentura zoragarrietan hasiko da. Egun batez, abadiatik oihanera eskapatzen da Brendan, eta erdi otso erdi haurra den Aislingen ezagutza egingo du ; neskatxa horrek muga guztiak gainditzen lagunduko du...."

Bestalde, lau eta hirugarrenek, 2007an eta Marjane Satrapi - Vincent Paronnaud-ek egindako "Persepolis" animazio filma ikustera joan dira : "Teheranen 1978an : Zortzi urteko Marjanek bere etorkizunari pentsatzen du eta mundua salbatzeko profeta bilakatzea amesten du. Bere amatxiri hurbiletik lotua, iraultzako gertakariak hurbiletik segitzen ditu ; hauek Chah erregimenaren erortzea probokatuko baitute. Gerlako giroan, Marjanek bere oihala atxiki beharko du baina errebeldatuko da..."

Filmak bukatu eta, Ziburuko kolegiora itzuli dira jantegia eta kurtsoekin segitzeko eguna.

Azaroaren 22 eta 23an, euskaraldia kanpaina kari, kolegioko ikasleek haien txapa prestatzera joan dira bazkaltzeko pausa denboran....

Ttipitatik euskaraz aritzen dira eta "aho bizi" izaiteko prest dira...

Karrikan, etxean, edozoin tokitan kurutzatzen badituzue, lasai : lehen hitza emango dizuete : "euskaraz" !

Ez ahantz abenduaren 3a arte iraganen dela eta luzarako !

Astelehenetan eta bazkaltzeko pausan antolatutako eskulan tailerra animatua izan dugu ikasturte hastapen honetan, seigarreneko ikasle frango interesa erakutsi baitute proposamen honekin.

Arraultze kutxa andana bat bildu ondoren hasi dira loreak sortzen eta tindatzen ispilu borobil bat inguratzeko helburuarekin. Gehienak proiektuaren bukaeraraino joan dira aurtengo lehen produkzioa plazerrekin eramanez etxera.

Handiagoko taldean aldiz, kakorratzean aritu dira. Lehen urratsak eman dituzte otarre ttiki bat eginez. Ez bada errez izan ere, ongi lotu dira eta orain badakite teknika honek eskatzen duen trebeziak zoin diren.

Segi dezatela sortzen, asmatzen eta plazer hartzen ondoko proiektuetan !

Oporrak aitzin, bizi eskolarra orduan, gelaka bildu dira ikasleak haien irakasle arduradunarekin, aurtengo ikasle arduradunen hauteskundeak egiteko.

Gelaka bi ikasle hautatuak izan dira. Beren gelako boz eramaileak izango dira, heldu eta ikasleen bitartekariak. Hiruilean behin, gelako kontseiluan parte hartuko dute ikasle ordezkari gisa. Hilabetean behin, Hezkuntz Aholkulari Nagusiarekin bilduko dira eguerdiko pausan informazioak elkar partikatzeko.

Hona hemen gelaka zein diren : 

6An : Naiara Hadouelhadj eta Gabi Harocarene

6Bn : Julen Barreno eta Aida Arizaga

6Dn : Oihan Le Dudal eta Ekaitz Duranona

6En : June Palma eta Fitsum Bessonart

5An : Gehaxan Heguy eta Keti Angevin

5Bn : Naroba Catalan eta Luma Andrieu

5Dn : Laïla Rosa eta Unai Susperreguy

4An : Ximun Sansonnetti eta Elaia Girard

4Bn : Eusko Haddad eta Lea Bouchenard

4Dn : Amaia Halsouet eta Ibai Lecuona

3An : Lutxi Irribarren eta Alaia Aprendisteguy

3Bn : Amaia Apecechea eta Oihan Aramendi

Azaroaren 25eko kantaldirako, kolegioko 6. eta 5.eko ikasle baztuk euskal irratietako soinu deia grabatu dute Maiaren mikrotik, entzungai izango da garai hontan...

Ez ahantz Urruñan iraganen dela kontzertu hori, Urruñako ikastola eta Ziburuko Larzabal kolegioaren alde !

Txartelak salgai emanak dira Urruñako trinketean eta Batika ostatuan, eta Pausuko Xaia ostatuan, 12 eurotan !!

Bertan 15 eurotan izango dira.

Bazkaltzeko pausa denboran, 6. eta 5.eko hogei bat ikasle ari dira karraskan kantu tailerran, haien hizkuntz desberdinetako "medley"-a lantzen.... Lau hizkuntzetan !

Irailaren erditik, gustukoak dituzten abestiak zerrendatu, proposatu, eztabaidatu eta selekzionatu dituzte ; ondoren, zein kantu landuko dituten erabaki eta bi aldiz astean, biltzen dira lantzeko.

Azaroaren 25ean, igandez, iraganen den kantaldiako lehen partean, haien bozak entzuteko parada ukango dugu !!

Eta ondotik, Kalakan taldearen kontzertua !!

Zatozte !!

Urtero bezala, azaroaren azken igandean, 25ean aurten, dugu hitzordua Urruñako polikiroldegian, arratsaldeko 16:00etan, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa laguntzeko !

Lehen parte batean, Urruñako haurrak eta Ziburuko gazteek dute kantatuko eta ondotik famatua den KALAKAN taldea entzuteko parada ukango dugu !

Txartelak aitzinetik salgai dira 12 eurotan Urruñako ikastola eta Ziburuko Larzabal kolegioko burasoen eskuetatik eta Urruñako Batika ostatuan, Dongaitz trinketean, Pausuko Xaia ostatuan eta Segurako Elorripe ostatuan. Bertan 15 eurotan izango dira.

Goierriko ikastolak eta elkarteen laguntza eskertzekoa da !

Emanaldi honen ondotik, taloak salgai izango dira zintzur bustitzearen denboran, Kuxkuxtu txarangaren erritmoan !

Burulagunean apuntatu data !

Urriaren 26an, ostiralez, 900 pertsona baino gehiago bildu dira Donibane Lohizuneko elizan Wolfram sindromoa elkartea laguntzeko !

Trikititxa, kantua, kalitatezko emanaldia Amaren Alabak eta Joseba Tapiaren taldeekin !

Iluneren familia, trikitilari lagunak, kolegioko  lagunak eta publikoari esker inguratua izan da !

Txalo bero bat sustengatzaile guztiei !

Joan den urriaren 18an, ostegunez, laugarreneko ikasleak Baionako Euskal Museora joan dira ; 4A eta 4Bkoak goizez eta 4Dkoak arratsaldez.

Lurraldeak proiektua kari, "Gaur 1966, Euskal Arte Frankismoaren garaian, ihardukitzea eta abangoardia" erakusketa gidatua ukan dute alde batetik eta bestalde,museoko gune desberdinak deskubritzeko aukera.

Zortzi artisten obrak hurbiletik aztertu dituzte : Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Amable Arias, Jorge Oteiza, Jose Luis Zumeta, Jose Antonio Sistiaga, Remigio Mendiburu eta Eduardo Chillidaren zizelkadurak eta margolanak.

Ondotik, galdezketa fitxa bat bete dute Ziburuko bidea hartu aitzin.

Milesker Hego Lapurdiko hiri elkargoari bere partaidetzarendako.

Urriaren 16an, astearte arratsaldez, Wolfram sindromoa duen seigarreneko ikasle baten aita eta izeba kolegiora etorri dira ikasle guztiei eritasuna aipatzera.

Lehen parte batean, Wolfram sindromoaren ondorioak zerrendatu eta esplikatu dituzte :

- diabeta, azukre gehiegi edo eskasa, insulina, hipoglizemia...

- ikusmen zainen txuntxitzea

- orekaren galtzea

- gustua edota entzumen apalmendua

Frantzian, 50 kasu badirela azpimarratu dute eta Euskal Herrian : 2 iparraldean eta 3 hegoaldean.

Bigarren parte batean, ikerketa aitzinatzeko dirua xerkatu behar dela oroitarazi diete eta joan den urtean bezala, kontzertua bat antolatua dela heldu den urriaren 26an, Donibaneko elizan, arratseko 8:30tan : Amaren alabak eta Joseba Tapia taldeekin. Kolegioko ikasle batzuk eta ikasle honen trikitilari lagunek parte hartuko dute ere bai.

Beraz data burulagunean apuntatu eta elkartasunez denak bildu !

Txartelak salgai dira Turismo bulegoetan, Azkaingo Plazan ostatuan, Donibaneko Battela ostatuan, Urruñako Trinketa ostatuan10€tan eta bertan 12€tan.