Ikasleek ingelesez idazten duten moduari arreta gehiago jar diezaioten, "Spelling bee" jokoan aritu dira 6A kalsekoak, eta ondotik, txapelketa bat antolatu zuten.
Horretarako, ezagutzen zituzten hitz batzuk letreiatzen entrenatu dira talde txikika, geroz eta astiroago joanez, eta aktska penalizazio bat hartuz.
Azkenean, 12 ikaslek parte hartu zuten torneoan.
Lehen fase eliminakorra 9 ikaslek gainditu dute, eta ondoren, zuzentasuna eta abiadura kontutan hartuz, sailkapen bat lortu zen : Naël Soussi-Charonnat (1.), Maitane Alonso (2.), Matei Calvo (3.) izan ziren txapeldun !
Zorionak parte hartu duten guztiei !
Apirilaren 6an, udaberriko oporren bezperan, kolegioko 3.ek II. Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comète sarearen bidezidorretik ibiliz.
1941 eta 1944 urteen artean Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comète sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.
Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehenengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londeresera itzul arazteko.
Kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino.
Esperientzia hau, gainera, Lartzabaleko MEE kolegioko ikasleekin partekatu zuten.
Haizea eta eguzkia lagun, egun ederra bizitu zuten bi kolegioko ikasleek.
Apirilaren 5ean, ostegunarekin, Ziburuko 3.eko ikasleak Manex Erdozaintzi Etxart kolegiora joan ziren, bertan taldeka banatu eta arteari lotutako zenbait tailer egin zituzten :
- Iñaki Noblia arkitektuarekin egurrezko etxola bat eraiki
- Nahia Garat argazkilariarekin "Light Painting" izeneko teknika erabiliz esperimentatu
- Xan Alkat bertsolariarekin kantu bat sortu eta performantzia moduan aurkeztu
- Begiz Begi musika taldearekin musika tresna ezberdinak manipulatu eta abesti bat sortu
- If margolariarekin mugimendua gaitzat hartuz margolan batzuk egin
- Maiana Agorrodyrekin afitxak sortu ilustrazioko teknika konkretu batzuk erabiliz
- Bilaka kolektiboarekin koreografia bat sortu
- Maddalen Arzallusekin kopla batzuk sortu
Egunaren amaieran, sorkuntza guztiak beste ikasleen aurrean aurkeztu ziren eta barnekaldeko ikasleekin batera, kostaldeko bidea hartu zuten, bertako familien etxeetan lo egiteko.
Aurten, Txirrindularitza Txapelketak bere bidea desbideratuko du eta Euskal Herritik pasatuko da.
Tourreko diktaketan parte hartzeko proposamena luzatua izan zaie inguruko lehen mailetako 4. eta 5. urtekoei eta bigarren mailetako 6.eko ikasleei.
Martxoaren 30eko azken orduan, kolegioan bertan iragan da euskarazko diktaketa.
Hamazazpi ikasleek parte hartu dute.
Textoaren irakurketa, pilotari profesionala den Maritxu Chapelet-Houssetek egin du.
Ondotik, parte hartzaile bakoitzari oparitxo bat eskainia izan zaio.
Irabazleen artean, ikasle batzuk Tourreko etapa batera gonbidatuak izango dira.
Urte bukaeran aurkeztu beharko duten ahozkoari begira, hirugarreneko ikasleek ingeleseko klasean "Emakumeen egoera gerla garaian" gaia lantzeko premia ukan dute, Historia klaseetan aztertutako gaiak oinarri.
Hartza, klasean gaia landu eta taldeka edo bakarka ahozko bat aurkeztu dute, ingelesez lehenik haiek ekoiztutako aurkezpen numeriko baten laguntzarekin, euskaraz ondoren.
Hartza, Iñaki Lekuona historia irakaslea gonbitatu dute klasera haien lanaren sintesia bat aurkezteko, eta haiek ekoiztutako afitxa bat erakusteko. Ondoren, afitxa batzuk kolegioko IDZtan ikusgarri izango dira.
Zorionak animatu diren ikasle guziei !
Martxoaren 16an, ostegunez, Irungo PLaiaundi Ekoparkera joan ziren.
Han eraztunketa ikusi zuten : aldez aurretik sare berezi batekin harrapatutako txoriei burdinezko eraztun bat jartzea da haien identifikatzeko eta haien migrazioa ezautzeko.
Zortzi txori harrapatuak izan ziren, neurtu, pisatu eta datuak hartu ondoren, haietako batek txoria askatzen zuen.
Eko parkeako itzulia egin zuten eta txori ainitz ikusi, bereziki ubarroiak eta beltxarga eder bat.
Hango Ekoetxe museoa bisitatu eta mokozabalari buruzko bideo bat ikusi zuten.
Hendaiako Antxeta irratiak elkarrizketa bat egin zien.
Azkenik, Hendaiako hondartzan bazkaldu zuten.
Apirileko arrainak goizik atera dira aurten....
Eskulanetan eraikitako mota desberdinetako arrainak agertu dira kolegioko eremuak alegeratzeko !
Hogoi bat ikasleen lanak hor dituzue ageri : kartoin,, paper, egunkari, egur, hiltzeak eta tintak erabili ondoren.
Txalo bero bat eskulan artista guziei !
Apirileko arrain on deneri !
Martxoaren 26 eta 27an, Juul kanpainako bozkak iragan dira kolegioko IDZtan, 6. eta 5. ikasleendako.
Ikasle bakoitzak betetako papertxoarekin bozkatzeko parada izan du, dokumentalistak antolatutako kutxetan : liburu egile eta ilustratzaile hoberenak.
Geletako ikasle arduradunek bozkak serioski eginak izan direla eta hautesle bakoitzak izenpetu duela segurtatu dute.
Hona hemen kolegioko emaitzak :
A- LIBURU HOBERENA :
Seigarrenean :
1/ Nur eta Irlandarako bidaia (Toti Martinez)
2/ Nur eta denboraren liburua (Toti Martinez)
3/ Txango zoroa (Jeff Kinney)
Bostgarrenean :
1/ Nur eta Irlandarako bidaia (Toti Martinez)
2/ Agata mistery berezia : Etxe misteriotsua (Sir Stevenson Steven)
3/ Asterix Olinpiar jokoetan (Goscinny)
B- ILUSTRATZAILE HOBERENA :
Seigarrenean :
1/ Landa Ivan
2/ Landa Juan Luis
3/ Kinney Jeff
Bostgarrenean :
1/ Landa Juan Luis
2/ Landa Ivan
3/ Turnaco Stefano
Laster Iparralde eta Euskal Herriko emaitzak, hemen klikatuz.... (apirilaren 17tik goiti)
Martxoaren 16an, laugarreneko ikasleek Jon ARRETXE idazlea errezibitu dute IDZtan, euskaran irakurritako obrari buruz : "Beti iparralderantz".
Azken honek egindako aurkezpenari esker, ikasleek obran aurkitzen ziren pertsonaiak eta lekuak berritz kokatzeko parada ukan dute, Jon Arretxek Senegaletik ekarritako argazkiei esker, bertan luzaz murgildu ondoren.
Trukaketa interesgarria eta aberatsa izan da denentzat !
Juul Kanpaina, Nafarroako ikastolak Euskal Herrian bultzatzen duen irakurketa kanpaina bukatzera doa...
Bozkak iraganen dira, martxoaren 26an seigarren mailakoentzat eta martxoaren 27an, bosgarren mailakoentzat, idazle eta ilustratzailea hoberenarena izendatuko dute.
Azaroan hasi da. Ikasleak gonbidatuak dira azarotik martxora hiru liburu gutxienez euskaraz irakurtzea, baldintza bakarra azken bost urteetan argitaratutako liburuak irakurtzea delarik.
Kanpaina bete betean sartu gara eta ikasleek arte kurtsoan landutako obrak IDZ-an instalatzen dituzte.
Lan itzela egin dute : IDZan bizia emanez eta euskarazko liburuei beste ikusgarritasun bat.
Eskertzen dugu, arteko iraakslea eta euskarako hiru irakasleak beren laguntzagatik eta nola ez ikasleak !!
Anartean, Juul kanpainako kantuaren hitzak barna ditzagun, hemen klikatuz ! Karaokea !