Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Abenduaren 20an, asteartez, seigarreneko ikasle guziak IDZ gelan elkartu dira oren bat eterdiz bertso saio berezi batean parte hartzeko. 

Proiektua beren euskarako irakasleek eraman dute ondoko urratsak jarraikiz :

- bostpasei astez ikastunitate oso batez bertsoari buruz aritu dira beren ezagutzak zabalduz eta haietan trebatuz : bertso doinu ezberdinak, neurriak, errima arauak eta ideien antolamendua.

- bakarkako ebaluazioak egin dira idatziz,

- gelaka bertso saio interraktiboa prestatu dute.

Abenduaren 20an beraz hiru bertsolari aritu dira bakoitza gela batekin jokoan zozketaren arabera :

- 6Arekin Maddi Sarasua

- 6Brekin Eneritz Zabaleta

-6Drekin Maddalen Arzallus

Joko ezberdinetan aritu dira ikasleak gogotik eta bizi-bizi (puntuak kantatuz errepikatu, oinak asmatu eta proposatu, hitz sekretua aurkitu, asmakizunetan...) eta, anekdoatrentzat, 6A gela izan da garaile baina arratsaldeak irabazle nagusi bat utzi du : euskara eta bertsozaletasuna.

Abenduaren 23an, Goierriko elkarte eta ikastolek antolatzen dituzte bi ikusgarri, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Borobilean" emanaldi berria, Urruñako ikastola eta gure Piarres Larzabal kolegioaren alde !!

Abenduaren 23an, larunbatez, autobusa bat abiatuko da Urruñatik goizeko 11.30tan arratsaldeko 4.30tako emanaldira joateko.

Izenak emateko eta xehetasunak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06 75 29 74 40.

Animatu familiarekin eta denak borobilean kolegioaren alde !!!!

Promozioa : hemen klikatu.

Euskara egunetik landa, aste osoan, ikasgela guztietako ikasle gehienek mezuak gogoetatu dituzte eta ezarri apaindu duten eskuan...

Euskara noiz eta non erabili, euskara zer den adieraziz, mezuz mezu ikasleen eskuak lotu ditugu kolegioko paretetan....

Eskua'ra luzaz bizi dadila......

Aurten ere, 30 bat ikasle bildu dira eguberriko apainketa tailerraren inguruan gure ingurumena alegeratzen besta garaierako.

Txalotzen ditugu kortxoak eskuratzen lagundu gaituztenak eta parte hartu duten esku guziak obra berri bat sortzen lortu dugulako denei esker !

Abenduaren 5tik 7ra, kolegioko 3.ek Bilbo eta Durangora ateraldi bikaina egin dute artearen inguruan.

Astearte goizean, kolegiotik irten eta Algortaraino joan ziren, bertan arrantzale portuko arkitektura tradizionalean murgilduz. Handik, oinez, Areta eta Portugalete artean den zubi eskegian, unescoren ondare unibertsala den Bizkaiko zubia, igo ziren. Ondoren, Bizkaiko iragan industrialaren aztarnakikustearren, itsasontzi bat hartu eta Abra itsasadarratik Biborako bidea hartu zuten. Bertan, Azkuna zentroan Philippe Starck diseinatzaileak arrantolatutako gune honetan, Margaret Harrissonen lanak deskubritzeko parada ukan zuten eta metroz aterpetxera joan ziren.

Asteazken goiza kulturala izan zen Arte Ederren museoan. Arte garaikideko obrak eta artistez gain, zenbait artelan klasiko ikusteko aukera izan zuten, erraterako Arcimboldo pintore famatuaren lau margo. Ondoren, Doña Kasilda parkean piknikatu zuten eta Bilboko itsasadarraren bazterreko arkitektura aztertuz ibilaldia egin zuten alde zaharreraino. Bidean, Euskalduna Jauregia, Iberdrola dorrea, Guggenheim museoa eta beste hainbat eraikin ikusi zituzten. Bilboko zazpi kaleetara iritzirik, Euskaltzaindiaren egoitza ikusi zuten Plaza Barrian.

Ostegun goizean, Durangora abiatu ziren eta bertan azoka taldeka bisitatu zuten, argitaletxe, erakunde eta diskoetxe ezberdinen inguruko informazioa xerkatuz. Azkenik, itzuliño bat egin zuten haien gustuko liburu eta diskoak ikusiz... eta batzuk Zea Mays taldeko musikariekin selfie baten hartzeko aukera izan zuten gainera !

Abenduaren 1ean, ostiralean, eguerdiko jolas garaian, nahi zutenek izena eman zuten elgarrekin momentu goxo bat pasatzeko IDZtan abenduaren 3ko euskara eguna kari.... Hau sorpresa IDZtan sartzean, ilunpean, kolore desberdinetako izpiak denetan.... eta otarre bat ! Euskara'okea tailerra !

Txandaka, papertxo bat zozketatu dute ikasleek eta irakurri idatzia zena... kantuen tituluak ziren... Mikroa hartu eta, errektroproiektugailuaren bidez, kantuen hitzak abestu dituzte behar zen erritmoan, publikoa animatuz, hala nola : Ken 7ren "Ilargia", Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Riki riki", Sorotan Beleren "Arratsalde honetan", Oskorriren "Gora ta gora beti", Huntzaren 'Inondik Inoare", Suganen "Zarena zarelako", Gatiburen "Musturrek sartunde", 20garren korrikako kantua, eta Zeamaizen "Negua joan da eta" kantuarekin bukatzeko.

Ustegabeko lehen kantuaren titulua izan da Mikel Laboaren "Txoria Txori", ze sorpresa ona, ohoratu dugu 2008ko abenduaren 1ean zendu baitzen.

Momentu arras ona pasatu dugu, irriz, kantuz, dantzan !

Euskarari lotutako haria segitzen dugu aste hontan, ikasle bakoitzak bere eskua marrazten ari da barnean mezu bat ezarriz, lemapen honekin : "Eman bostekoa euskarari : ez atxik zuretzat, atera ezazu eusakra !"

Azaroaren 28an, asteartez, 4. eta 3.eko ikasleek "Hidden Figures" (les figures de l'ombre) filma ikusteko parada izan zuten Donibaneko Le Select zineman, jatorrizko bertsioan azpitituluekin (ingelesa - frantsesa).

Hirugarrenekoentzat iaz, aurtengo 4.ekoentzat "Bidaia espaziora" izeneko gaien arteko proiektuaren karietara (GIP), 3 emazte afro-amerikanoen izugarrizko bizia ezagutu zuten filma honen bitartez : 1961 urtean, hauen gizon-lankideen gibelean egon ziren hiru zientifikoei esker Estatu Batuek izarbel espazioko konkistan lehenak izatea lortu zuten.

Filma honekin, GIP abiatu zen ordea, ondoko asteetan Euskaran, Fisikan, Artean eta Matematiketan, taldeka bidaia bat asmatuko eta kontatuko dute taldeka idatzizko dozierra bat, baino baita ere 3 - 5 minutuko bideoa bat sortuz.

Azaroaren 26an, igandean, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde ainitz jende bildua da.... 1200 pertsona !! Kalitatezko arratsalde bat iragan da Urruñako polikiroldegian !!

Lehen partean, Urruñako haur ttipiek "L'Estaca" kantua katalanez, korsikarrez eta euskaraz abestu dute... Ondotik, kolegioan bildu zen kantu tailerrako 22 ikasleek hizkuntz desberdinetatko medley bat erritmoz beterik eskaini dute (euskaraz, korsikarrez, inglesez, españolez, frantsesez). Eta ondotik, kontzertua hasi da... L'Arcusgi korsikar talde famatuarekin !!!!

Izugarrizko mezu eta mementu onak pasa ditugu, hizkuntz eta kultura nahaste aberatsak bizituz ! Eta bat bereziki !! Kolegioko 37 seigarreneko ikasleak igo dira ezena gainean musika kurtsoetan landutako "Askatasunera" kantua korsikarrekin partikatzeko eta publikoari eskaintzeko.

Gaualdia goxoki bukatzeko, taloak eta ostatuaren inguruan, emozioak partikatu dira Kuxkuxtu txarangaren erritmoan, kantuz eta dantzan !

Txalo bero bat deneri ! Milesker laguntzaile eta parte hartzaile guztiei !!

"Simu fratelli , anaiak gara  /   Circhemu a strada, askatasunera !"

Azaroaren 7tik 24a arte, kolegioko familiekin batera, Baionako Elikadura Bankuaren aldeko janari bilketa lortu dugu :

122 konponta poteak, 114 bixkotx paketak, 95 janari kontserba handiak, 89 janari kontserba ttipiak, 89 atun kontserbak, 83 txokolota plakak, 83 sardin / muskuilu / antxo kontserbak, 62 zopa brikak, 53 janari berinazko poteak, niniendako 51 janari poteak, niniendako 50 konpontak, 29 ilar / pasta / erriza poltsak, 28 pate kutxak, 26 zereala pakete, 24 irina pakete, 21 txokolota erautsa pakete, 21 errezimenta poteak, 16 olio botoilak, 15 tomate ketxup, 15 fruitu jusak, niniendako 11 esne pote, niniendako 7 zereal pakete, 7 dute pakete, 3 txokolota poteak, 2 turronak, 2 esne botoilak, ezti bat, 3 dutxa saboinak, oihalño pakete, 2 hortz eskuila !!

Azaroaren 27an, astelehen arratsaldean, ikasleak hurbildu dira dena kargatzeko haien kamionetan.

Txalo bero bat deneri, beharretan diren familiei janari ainitz eskaini dugu denen artean, elkartasunez !

Biba gu !!

Emaitzak : 2016an : 418 kilo eta 2017an : 476 kilo !!!!

Azaroaren 24an, ostiral arratsaldez, kolegioko seigarrenak Senpereko Larreko antzokira joan dira Philippe Gauthieren "Chant des mines" antzerkia ikustera ; Hego Lapurdiko Hiriguneak antolatutako 2017ko sorkuntza bat eta La Compagnie Tout droit jusqu'au matin konpainiak emanik.

Umezurztegi batean dauden hiru haurren istorioa da... Leo eta Matthieuk zurezko zango bat dute ; Pad'bol, beren petzeroa, gurpildun aulki batean dago. Hiruek pasio bat daukate : futbola. Gabonak hurbiltzen dira. Beraien opariak ukateko presa dute baita Gurutze Gorriko horpsitaleko futbol taldearen aurka errebantxa hartzeko ere. Bizarxuri, eskaerekin gainditua da eta pazientzia galtzen hasi da. Bizarxuriren emazteak bere senarraren pazientzia eza jasaten du. Momentu berean, meategiak lehertzen dira."

Ikusgarriaren ondotik, galdera batzu aktoreei egiteko aukera ukan dute ikasleek. Eta sorpresa bat ! Konpainiak koelgiorako opari bat eskaini daukute : olibondo bat, bakeraren sinboloa, kolegioan landatzeko. Ustekabeko opari bat, ikasleek biziki estimatu dutena.

Geroztik, beste erreakzio eta galdera batzuk sortu ditu agerraldiak, ondorioz, ikasleek gutun bat idatzi diote konpainiari. Ezinegonez, haien erantzunak itxaroten dituzte