Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Irailaren 28an, ostegunez, 4.eko ikasleak Baionako Euskal Museora joan dira eta bertan bi erakusketa ikusteko parada izan dute :

- "Euskara ibiltaria", euskararen euskalki eta hizkera desberdinak ezagutzera ematea xede duen erakusketa

- "Tromelin - Esklabo ahantzien uhartea" : 1760ko azaroan Baionatik abiatu zen itsasontzi bat Frantziako uharte batera zihoala, Hondarrezko uhartean ondoratu zen, Madagaskarreko itsasoan uhartean utzi 80 esklaboak salbatzera norbait etorriko zela hitzartuz, baina hamabost urte geroago sokorritu zituzten bizirik iraun zuten 8 pertsona.

Bertan, ikasleek erakusketa interesgarriak eta lekukotasun hunkigarriak aurkitu dituzte, urte honetan frantsesean eta euskaran abiatuko duten proiektuaren abiapuntua izanez, DESERRIA gaiaren inguruan.

Irailaren 26an, asteartearekin, 3.eko ikasle guziak eta 4.ean diren IEPeko bi ikasle IDZn bildu ziren ofizio baten aurkezpena entzuteko.

Hirugarreneko irakasle arduradunek antolatua, Imanol UGARTEMENDIA arrantzale ziburutarra etorri da bere lanz mintzatzeko. Urtean zehar horrelako aurkezpenak aitzin ikusiak dira orientazio egitasmoaren barnean gure ikasleak bere hautuak egiten laguntzeko. Orientazioa lantzea gure lurraldeak dituen berezitasun eta ezaugarriei loturik ikusten dugulako, saiatuko gara hemen ekonomia arloan dauden ekimenei lekua emaiten.

Gure kolegioa portu batean egina duenez bere xokoa nolaz ez hasi arrantzaz mintzatzen. Imanoli esker, ikasleek badakite orain arrantza modu ezberdinak direla, bakoitzak ondorioak dituelarik, txarrak batzuek hobeak besteek, espezieen iraunpenarako ; badakite ere ontzi bakoitza arrain motza baten harrapaketan berezitua dela, lortutako kuoten arabera arratzatzen dutela eta.

Imanolek bere esperientzia kontatu die, 18 urtetan pelagikoetan hasi zela, baina rrantza mota hau ez zuelako gostukoa laster tradizionalera pasa zela.

Galdera frango izan da eta horrela argitu ahal izan dute ikasleek zer den arrantza tradizionalean ari den baten lan eguna edo gaua, laneko baldintzak eta sekuritatearen hobekuntza handia, diferentzia bulego eta lantegiko lan batekin konparatuz. Ikasi dute langile denarentzat, kanpoan lan egitea maite badu eta nolabaiteko libertatea bilatzen badu lanbide horretan kausi dezakeela bere zoriona.

Gure kolegio ondoan den itsas lizeoan bertan Baxo profesionala egin daiteke eta bertan itsasoari lotutako lanbide ezberdinak ikasten direla (arrantzale eta beste).

Interesatuek badakite beraz nora jo. Eta guziek gure kostaldeko hiriak moldatu dituen lanbideaz zerbait gehiago badakite orain.

Donibane Lohizuneko "Buvette des Halles" ostatu - jatetxean dugu hitzordua larunbat honetan, irailaren 30ean, goizeko 7etatik arratsaldeko 3ak arte !!

Laborde jauna "buraso ohia" eta bere 8 langileek, borondatez, erabaki dute diru sarrera guztiak gure kolegioari eskaintzea !!

Beraz, larunbatean, Donibane Lohizuneko merkatuan topaketa goxoa egitekoa parada dugu elkartasunez !!

Milesker ekipa ososari zuen laguntzarendako !!

Mezua inguruan pasarazi otoi !!

Aurtengo ikasturtea eta euskal giroan hasteko, irailaren 19an asteartez, Mega Kantu Piknika antolatu dugu 12.15etatik 1.30ak arte, kolegioko, aitzineko eremuan, maila guztietako ikasle, irakasle eta langileekin.

Ikasleek, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute. Kiki, Jokin, Amaiur eta Bastien kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan zuten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada izan dute, hala nola : Aberriaren mugak, Gora ta gora beti, Lau teilatu, Guk euskaraz, Maite zaitut, Behin betiko.... Bagare kantuarekin bukatzeko !

Eguraldi txarra eta euritsua desagertu da udazkeneko eguzkiari lekua uzteko ! Giro atsegina, alegera eta esukalduna honi eser, ikastegi osoa euskaraz gozatu da !

Eguerdiko animazio tailerrak abiatu aitzin, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute ikasleek, irailaren 7 eta 8an.

Nahi zutenak hurbildu dira jan aitzin edota ondotik, lagun ohi edota berriekin nahasiz, giro biziki goxoan.

Uno, 1000 bornak, puissance 4, babyfuta, tangram, mus kartetan, poker, jungle speed... bezalako jokoetan estrategiak eta irriak nahasi dituzte.

Lehen asteko sartze kezkak ahanzteko parada............

Irailaren 5an, asteartez, 5., 4. eta 3.eko ikasleen sartze eguna zen.

Txirrina jo bezain laster, ikasleak deituak izan dira haien irakasle arduradunarengandik gelara upatzeko. Bi orduz harekin egonez, haien ordutegi berria eta irakasleen izenak ezagutu dituzte, barne araudia oroitarazia izan zaie etabar... Hirugarren ordutik landa, kurtsoetara joan dira. Hara irakasle arduradunen izenak : 5A Xan, 5B Mendi, 5D Joana, 4A Oihana, 4B Xumai, 3A Odei eta 3B Ladix.

Anartean, seigarreneko ikasleek egun osoan kurtsoetan ziren, erritmoa hartzen....

Jolas garaietan, lagunak berriz elkartu dira eta seigarrenengana hurbildu dira haiekin jolasteko eta mintzatzeko !

Orokorki, 265 ikasle ditugu gure kolegioan aurten : 69 seigarren, 79 bostgarren, 60 laugarren eta 57 hirugarren.

Sartze on deneri !

Irailaren 4an, astelehenez, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Miarritze, Azkaine, Senpere eta Sarako ikastolatik heldu diren 69 ikasleek haien seigarreneko sartzea egin dute.

Goizeko txirrina ondotik, zuzendariak deitu ditu gelaka haien irakasle arduradunarekin pasatzen baitzuten goiza : 6A Intzarekin, 6B Iñakirekin eta 6D Mathildekin. Lau orduz egon dira elgarrekin haien ordutegia eta irakasleak ezagutzen, kolegioa bisitatu dute, barne araudia irakurri... etabar...

Jolas garaietan, lagun berriak ezagutzeko aukera izan dute, pilotan, ping pong, saski baloian edo aulkietan kalakan arituz...

Eguerditan, Baionako Etxepare lizeotik ekarritako janaria jastatu dute eta karta lehen aldikotz erabili dute...

Arratsaldean lehen kurtsoak ukan dituzte.

Arratsaldeko 4.30tan, autobusak hartu dituzte haien karta berria erakutsiz eta etxera sartu dira kezka guttiagorekin.

Sartze on eta kuraia on seigarren guztiei !

Piarres Larzabal kolegioko 5. eta 3.eko 22 ikasleek Avignongo antzerki festibala hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute uztailaren 10etik 13ra egindako ateraldian. Bigarren aldia da gure kolegioa antzerki zaletasuna hedatzea xede duen Enfants à l'honneur ekimen honen partaide dela.

Astelehenean, zortzi orduko bidai baten ondoren, Avignongo alde zaharrean kokatua den le Rocher des Domes parkean elkartu ziren, Frantzia, Tunisia, Aljeria eta Euskal Herritik joandako beste ikasleekin batera ekimenaren harrera ekitaldirako.

Asteartean, Palais des Papes jauregian antolatutako emanaldian parte hartu zuten ikasleek. Arratsaldean, Piletta Remix irrati-antzerki ikusgarri bikainaren ondotik, egile eta antzezleekin bildu ziren.

Biharramun goizean, kritika tailer batean parte hartu zuten ikasleek, obrari buruzko iritzi kritikoa idatzi eta festibalaren webgunean zintzilikatzeko helburuarekin. Ondotik, My (petit) pogo emanaldia ikusi eta berriz ere antzezleekin biltzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, osteguneko ikusgarria prestatzeko, tailer batean aritu ziren eta arrats partea kanpalekuan pasa zuten.

Ostegunean, Elikia ikuskizunaz gozatu ondoren, bazkaldu eta Ziburuko bidea hartu zuten Avignongo oroitzapen guztiak zakuan hartuz. Zalantzarik gabe, kanpineko pizinan pasatutako orduak bidai eguzkitsu honetako atseginenen artean gordeko dituzte. Agian bi urte barrura arte !

Kolegioko 3.eko ikasleen emaitzak gaur agertu dira !!!!

%100ek lortu dute !!! Eta zientzietako emaitzak barne !!!

Haien arteko gehienek mentionea ukan dute gainera : 8 aski ongi, 23 ongi, 21 biziki ongi !!!

Begi keinu bat gure IEPeko ikasleendako : lauek ere bai menzione onarekin lortu dute !!!

Zorionak deneri eta bide on !!!!!!!!

Txalo bero bat !!!!