Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azken bi aste horietan, tailer berri bat proposatua izan zaie eguerdiko jolas garaian, parte hartu nahi zuten ikasle guztiei : Hip Hop ikastaldia euskaraz !

Lau astez, astearte eta ostiraletan, 28 ikasle biltzen dira kirol gelan, Dantz'ani elkarteko Ani koregrafoarekin hip hop urratsak eta mugimenduak lantzeko.

"Top rock" eta "six step" urratsak jada landu eta menperatzen dituzte, rap dantzarien estiloa hartuz.

Gorputz adierazpena lantzeko helburuarekin, motibatu diren 25 seigarren eta 3 hirugarrenak biziki baikor, dinamiko eta interesatuak agertzen dira, biziki errexki lortzen dituzte mugimendu guztiak. Hau talentua !

Segi ezazue horrela eta biba zuek !!

Joan den urtarrilaren 17an, astearte arratsaldeko 7. orduan, kolegioko IDZtan, Seaskako bi ikasle ohiek beren lanbideak aurkeztu dizkiete 3.eko ikasleei :

1/ Goizeder Taberna : Mediabaskeko kazetaria :

Hedabidearen aurkezpena egin du, sareetan izateko berezitasuna azaldu, euskal hedabideen arteko lortura erakutsi (Naiz, Kazeta...) eta Euskal Herritik ari direla azpimarratu. Idazteko eta Euskal Herrian aritzeko gogoa delarik, egokia den lanbidea dela zion.

Formakuntza aldetik, eskolabereziak badira Leioan, Bordalen, Tolosan, Tours-en edo Parisen. Horrez gain, literatura lizentzia - mazterra pasatzen ahal da, eguneroko pratikan ikasten da edo posible da alternantzian aritzea (bi aste eskolan eta 6 egunkarian).

Behin baino gehiagotan, euskaldun kazetariak eskas direla Euskal Herrian eta lana bdela azaldu die Goizederrek. Ikasleek galdetu diote hilabete sari mailan ainitz irabazten zenez. Bere erantzuna : "Le Monde"-en aritzen bazara bai, aldiz, lanbide hori gustukoa duzularik, egia da Euskal Herrian minimoarekin bizitzeko aski dela."

2/ Iban Ithurbide : iturgina :

Etxegintzan diren arlo desberdinak zerrendatu ditu : berogintza, iturgintza, energiak, eguzki panelak.... Egunerokoan, hortzak garbitzen ditugularik edo dutxa hartzen, ez dugu baitezpada konzientzia hartzen eramana den urari esker dela, funtsean horrelako lanbideei esker.

Alde batetik, egin dituen lan batzuen argazkiak erakutsi dizkie baita ere formakuntzarik gabekoa izanez, ze nolako "petto" lanak egiten ahal diren.

Formakuntza aldetik, eskuekin trebe izan behar da, bulegoetan ere lan egin daiteke. Bestalde, CAP - BEP bat Hazparnen edo Cantaun egiten ahal da, BAC-Pro bat, BTS bat, Unibersitatean segitzen ahal liteke ere "energi" arloan, Paueko IUTen.

Esperientziari esker, iturgin euskaldunak eskatuak direla hemengo ingurumenean eta lana badela, dirua irabazten ahal dela erran die Ibanek. Berak zuen xantza gehitu du : familia, transmizioa izan duela berak, Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko aukera eta gozatzen dela.

Milesker Goizeder eta Iban !!

Urtarrilaren 23an, astelehen arratsean, heldu den irailan izango diren burasoendako bilkura antolatua zen gure kolegioan.

Berrogoit'hamar buraso hurbildu dira.

Edurne Manterola den zuzendari berriaren harrera hitza ondoren, besta taldeko Jean François Mercierk hitza hartu du, azpimarratzeko burasoen inplikazioa kolegioan ere beharrezkoa dela. Ondotik, Maritxu Larzabal animatzaileak erakutsi die kolegioa aurkezteko filmatxo bat. Horren ondotik, burasoen galderei erantzun dute Iñaki Lecuona, Karmele Sorrondo, aurtengo 6.eko irakasle arduradunek eta Ttoni Basurco, Hezkuntz Aholkulariak. Mintzaldi guztia euskaraz eramana izan da, eta frantsesezko itzulpen osoa kaskoetan aseguratua izan da Mathilde Etxart Gracyri esker.

Bilkura bukatzeko, buraso guztiek kolegioko bisita egin dute : gela bat, laborategiak, jantegia..etabar... eta etxera joan dira eskainia izan zaien liburuxka batekin.

Haiei ere, opatzen diegu ongi bukatzea lehen mailan eta haien haurra sustengatzea heldu den irailaren sartzerako !

Joan den astean eta aste hontan, lehen mailetako azken bisitak antolatuak ziren gure kolegioan...

Senpere, Sara, Azkaine eta Urruñako ikasleen txanda zen.

Haiek ere aurkezpen filma ikusi eta, kolegioko eremu desberdinak bisitatu dituzte Ttoni Hezkuntz Aholkulariarekin.

Bukaeran liburuxka ttipi bat eskainia izan zaie eta haien galderak edo kezkei erantzunak emanak izan zaizkie.

Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !

Urtarrilaren 23an, igandez, Bixintxo kari, iragan da usaiazko fandango txapelketa.

Kolegiotik 20 ikasleek aurkeztu dute haien prestakuntzaren emaitza.

Ikasleen artean txapeldun batzuk agertu dira :

Haur mailan :

1. saria : Tehexa Alduntzin eta Lutxi Iribarren (5.)

2. saria : Maddi Fernandez Arbelaitz eta Adur Apeceche Araquistain (6.)

3. saria : Elaia Borda Uhalde eta Maika Alzuri (5.)

Ertain mailan :

2. saria : Laida eta Julene Etxeberri Pacheco (4. - 2.)

Txalo bero bat parte hartzaile guztiei !!

Ea heldu den urtean muttiko batzuk animatuko diren....

Aurten ere, urtero bezala, kolegioko ikasle batzuk animatu dira Bixintxoetako fandango txapelketan parte hartzeko !

Hendaia, Senpere, Sara, Azkaine edo Biriatukoa izanez, 20 ikasle ari dira duela bi aste fandangoa lantzen karraskan ! 10 ekipa !

Jolas garaian ari dira, bikoteka, urratsak berrikusiz, besoen postura, begirada, parez parekoa segurtatuz !

Haien artean, 6 ikasleek zerotik abiatu dira eta bi astez desafioa bultzatu dute iganderako !

Urtarrilaren 22an, igande honetan, arratsaldeko 5.30tan, Ziburuko pilota plazan haiek sustengatzera komitatzen zaituztegu !!

Fandango !

Adoenia zentroko 4 kide, azaroan, abenduan eta urtarrilan, ordu bat et'erdiko tailerrak animatu dituzte, 4.ak bi taldeetan banaturik.

Neskak eta muttikoen arteko harremanei buruzko solas gune bat proposatu dute.

IREPS argitaratu dituen "ado'sexo" jokoa erabiliz, afirmazio bat proposatu diete ikasleei. Azken horiek horien iritzia eman dute eta eztabaidak sortu dira.

Adoeniako profesional ele pasatzaileak egoera desberdinen esplikatzeko hor izan dira. Ikasleek biziki baikorki parte hartu dute, trukaketa interesgarriak agertu dira.

Beharrez, horra haien kontaktua : 05 56 64 22 52   /   www.adoenia.com

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Adoenia Nerabeen zentroko kide batzuk, azaroan, abenduan eta urtarrilan, ibili dira ordu bat et'erdiko tailerrak animatzen, bi taldeetan banatuak ziren 4.eko ikasleentzat.

Neskak eta muttikoei arteko harremanei buruzko solas gune bat proposatu dute.

IREPS argitaratu dituen "ado'sexo" jokoaren karta batzuk erabiliz, afirmazio bat proposatu diete ikasleei eta haiek, beren posizioa adierazi behar zuten, eztabaidak sortzeko helburuarekin.

Adoeniako profesional ele pasatzaileek iritzi eta egoera desberdinen esplikatzeko hor izan dira. Ikasleek biziki baikorki parte hartu dute, trukaketa interesgarriak agertu dira.

Hona hemen haien kontaktua : 05 59 64 22 52 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / www.adoenia.fr

Ihauterien inguruan, kolegioko bostgarrenekin proiektu bat eramana izanen da.

Ihauteriko pertsonaia, Hiruburu, oinarritzat hartuz, ikasleek idatz tailerrak burutuko dituzte. Azken hau da, Xabier Soubelet artista-tindatzaileak asmatu duen pertsonaia ; eta jadanik Donibane Ziburuko ihauterian ezagutua da. Izenak berak dioen bezala, Hiruburuk hiru buru ditu eta bakoitzak denboraren garai bat irudikatzen du. Hala nola, oraina, iragana eta geroa. Funtsean, denboraren joana sinbolizatzen duen pertsonaia xelebrea da. Justuki, euskarazko ipuina sortzeko, gai hori izanen dute oinarri ikasleek.

Hortaz, saio hauetan ikasleen sormena eta irudimena landuko dira. Tailerrak IDZtan iraganen dira ostegunero urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra, azken ezik, asteartez eginen dena, otsailaren 7a,

Saioak euskara tenoreetan eginen dira, Ixabel Millet ipuin kondalariak gidatuko ditu, Donibaneko Liburutegiarekin partaidetzan. Hala, saioak bukatuta, Donibaneko Mediatekarekin elkarlanaren fruiti bezala, testuak hantxe bertan jarriko dira.

Urtero, garai hontan, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatzen ditugu.

Aste honetan, Donibane Lohizune, Hendaia eta Miarritzeko ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu.

Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute.

Ondotik, Hezkuntz Aholkularia den Ttonirekin laborategiak, jantegia eta bulego desberdinetatik pasatuz kolegioko bisita egin dute.

Azkenik, liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.

Ikasturte hori ongi bukatzea eta heldu den sartzean motibaturik etortzea opatzen diegu !