Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

"Ekainaren 26an, astelehenez, kurtso normalak izan ditugu goizean.

Bazkal orduan, Zokoako hondartzara joan gara ; Bide erdian piknikatzeko gelditu gara.

Hondartzaruntz abiatu gara eta iristean zapatak jendu ditugu eta eguzkitako krema ezarri.

Untxin ibaiaren ondoan jarri gara lerro batez eta joan gara beste punttara zaborrak biltzera, eskularru eta zikinontziak eskuetan.

Euria hasi denean, berriz kolegiora itzuli gara, korrika.

Kolegioan aterpetu garelarik, eguzkia atera da eta gure lana segitu dugu.

Zabor poltsak hustu ditugu eta idatzi dugu zer bildua izan den.

Bukatzeko kutxaduraren aurkako mezuak sortu ditugu eta afitxak sortu talde ttipika.

Hau arratsaldea !"

5Ako Larrun, Gaizka A eta Eneko Ar

Ekainaren 23an, ostegunez, fisika kurtsoa kanpoan eta laborategian egin dute 5Dko ikasleek, Amaia irakaslearen laguntzarekin.

Amaia Ap, Oier Al eta Uxue ikasleek esplikatzen digute :

"Lehenik, nahaste heterogeno bat sortu dugu ura eta naturako elementuekin (lurra, belarra...).

Ondoren, nahaste hori dekantatu dugu eta ur pixkat garbiagoa lortu, baina oraindik heterogenoa.

Gero, nahaste hori filtratu dugu eta nahaste homogenoa lortu.

Azkenik, distilazioaren bidez, ur garbia lortu dugu."

Egun horietan, beste 5ekoek ber experimentua hurbiletik ikusiko dute...."

Hego Lapurdi Lurralde eremuko Euskara zerbitzuak, bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016 - 2017ko ikasturtean, bertsularitzaren "Bertsulari bat klasean" proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei.

Sei saioz osatutako proiektu hau lehen maila eta kolegioko ikasleei zuzendua izan zitzaien.

Saioak bukatzeko, parte hartzaile guztien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainren 15, 19, 20 eta 22an.

Ekainaren 22an, gure 5.eko ikasleek sortu zituzten bertsoak han bertan abestu zituzten.

Giro polita sortu zen Aimar, Sustrai, Amets, Oskar eta antolatzaile guztei esker !

Milesker !

Joan den ekainaren 20ean, Miramon zientzia kuxtagunera joan ziren 5. maiako ikasle guztiak.

Bertan, lehenik goizean, elekrizitate tailer bat egin zuten, planetariumean beste tailer bat egin aitzin.

Arratsaldean, museo interaktiboa bisitatu ahal izan zuten, talde ttipiak osatuz.

Honela, zientzien inguruko hainbat lege, teoria azaldu eta frogatu ahal izan zituzten ikasleek.

Nanoua konpainian aritzen den Fany Bérard-i esker, objektuen antzerki ikastaldian parte hartu dute 4D-ko ikasleek, ekainaren 19tik 23ra.

Ikasleek ikusi zuten Confessions d'une femme hâchée azken sorkuntzan bezala, Fanyren sormen eta talentuari esker, gauzak biziarazten erakutsi die.

Ikasleek puxka anitz deskubritu, eskustatu, eta biziarazi dute, ixtorioak asmatuz objektu horien bitartez. Kalitateak, gustuak, ahuleziak ezagutarazi ote dituzte ? Batzuk gustukoak zituztelako edo ez ? Batzuk inspiratu baitituzte ?

Azken aste hauetan, multzoetako partidak bukatu dira eta ikasleak printzipala edo kontsolantearen etapa hartu dute....

Gezur eta jokoari esker, aldioro irabazi beharko dute finalera iritseko... Bidea ez da baitezpada errex izango....

Ea nor iritsiko den...

Finala ekainren 27an, astearte eguerdiko jolas garaian jokatuko da.

Xantza on deneri !

Ekainaren 16an, ostiral arratsaldez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Donibane Lohizuneko zinemara joan dira 2013an Helier Cisternek egindako "Vandal" filma ikustera.

Bilduma : Cheriff, hamabost urteko errebelede eta bakartia den nerabea da. Gainditua izanez, Strasbourgen bizi diren izeba eta osabaren etxera bidaltzera erabaki du bere amak. Han, hargintza CAP ikasketak segitu behar lituzke. Berehala, Cheriff itotzen da bizi berri hortan. Bere azken xantza da. Baina gauero, grafitti egile batzu parteak apaintzen dituzte... Mundu berri bat idekitzen zaio...

Ekainaren 16an, ostiral arratsaldez, kolegioko 6.ak Donibane Lohizuneko zinemara joan dira 2010ean Ounie Lecomten egindako "Une vie toute neuve" filma ikustera.

Bilduma ttipi bat : Seoulen 1975ean

Bederatzi urte ditu Jinheek. Bere aitak, serore katolikoen umezurztegi batean uztea erabaki du. Bereizte egoera eta famili berri baten igurikatze luzea hasten dira ondorioz. Sasoinez sasoin, bere inguruko haur adoptatuen abiatzeek ametsaren parte bat uzten badizkiote, sortu diren adiskidetasun berriak hausten dira. Jinheek gogor egiten du, bizi berri baten agintzak maite dituenenak separatuko dituela baitaki.

Ikasle ainitzendako emosioz betetako filma bat izan da.