Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Aurten, Hego Lapurdiko Hiriguneraren partaidetzarekin, 4.eko ikasleek transmisioari buruzko proiektu batean parte hartuko dute 3 maila desberdinetan : euskal antzerkia 4Bkoentzat (Chimères konpainiarekin), objektu antzerkia 4Dkoentzat (Nanoua konpainiarekin), Akrokirola eta zirkoa 4Akoentzat (Rouge Elea konpainiarekin).

Klase bakoitzak bi emanaldi ikusiko ditu eta tailerrendako testuak idatziko, adin desberdinetako belaunaldien arteko transmisioari buruz : zer transmititua izan zait ? Zer maitatuko nuen transmititua izatea ? Zer transmitituko dut ? (material eta imaterial elementuak).

4A eta 4Dko ikasleek, apirilaren 13an, asteazkenez, Nanoua konpainiak taularatu duen "Confession d'une femme hachée" antzerkia kolegioko IDZtan bertan ikusteko xantza ukan dute.

Zorrotz diren objektuen antzerki garratz den ikusgarria : Umore xerrakatua duen harrakin baten alabak bere ixtorio makatuaren zati intensiboenak eskura ematen dizkigu. familiako haragitegiari lotua, emazte horrek haragien pusken tartetik biziko gorabeherak jalgiarazten ditu. Objektuen antzerkian kokatzen den antzerki honek, alderdi intimoak eta zabalagoak uztartzen ditu manera ezberdinetan.

Antzerkilaria den Fanny Berard eta ikasleen arteko solasaren ondotik, Benito tomate bete batekin etxera sartu da ! Milesker ainitz !

Otsailatik abiatutako tailerra bukatu da...

Estudio gela bilakatu zen mahai jokoen gela...

Aktibitate hori biziki arrakastatsua izan da !!!

Desafioak, gezurrak eta estrategiak jokoetan ziren, ikasle batzuk oihuka, batzuk muttur eta beste batzuk irriz karkailaka ! Adin desberdinetako topaketa aberatsa.

Txalo bero bat aritu diren guztiei !

Segi ezazue zuek ere bai horrelako jokoetan jolasten pantailetakoa ahantziz.... eta euskaraz noski !!!

Udaberria da.... Bazterrak berotzen eta koloreztatzen dira...

Apirilaren 9an, Iruñean, euskararen aldeko Korrika ibilaldia bukatu da....

Anartean, B. Etxepare Lizeoaren aldeko sagarrondoak bere sustraiak zabaltzen ditu kolegioko lur eremuan...

Bere lehen kimuak ikusten dira.........

Segi dezagun euskara babesten eta euskaraz mintzatzen...

Hirugarreneko ikasleek eramandako proiektuaren bitartez, asko ikasten dugu eta era berean gure kolegioa kolorez betetzen dugu.

Muralaren proiektua hasi zen euskarazko lema lanketa batetik, ondoren artean diseinua sortuz. Bansky artistaren teknika artearen historian landu ondoren, bere eginmoldea txantiloia teknikarekin erabilil dugu gure diseinua murala bihurtzeko.

Matematika hausnarketa baten ondoren eskalak atera eta gure txantiloia pertsonalak prestatu ditugu, marrazkia banatuz ikasle guzion artean. 

Proiektu horrek gaitasun ezberdin asko erabiltzea behartzen gaitu.

Orain murala haundian egiten hasi gira eta lan luze eta zail horren fruitua ikusten hasten gira !

Espero gure lana maitatuko duzuela !

"Azken itzulia" ikusi ondoren, martxoaren 22an, asteazken goizean, Txomin Heguyrekin bildu ziren emanaldi horren aztertzeko.

Aste honetan, haien transmisio proiektu kari beti, bi orduko 6 saiozko antzerki tailerran ikasi eta parte hartuko dute 4Bko ikasleek.

Apirilaren 4an, asteartez, tailerra abiatu dute antzerkiaren araudia adostuz eta espazioari lotutako ariketak eginez. ikasleak arreta osoarekin Txomin Heguyren aholkuak segitzen ari dira...

Ea zer lortuko duten....

2016ko Omiasainduko oporren ondotik, JUUL kanpaina hasi zen 6. eta 5.eko ikasleekin, euskarazko irakurketa bultzatzeko helburuarekin, liburu baten kanpaina eginez afitxa baten bitartez.

Derrigorez, errespetatu behar ziren baldintzak ziren :

- ikasleek gustukoen zituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzea. Ikasleak jarriak ziren epaile, beraiek aukeratuak izan behar zuten eta ez, guk irakurtzera behartuak.

- Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratzen zuten ere bai.

Aurten, Mikela / Alazne arte irakasleen laguntzari esker, oso lan politak atera dituzte 6. eta 5.eko ikasleek, parte-hartzea oso ona izan da eta haien obren erakusketa IDZtan aurkitzen da.

JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastolan, herrian eta Euskal herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen dira jarduerez osatuta dago. hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzazeko planaren barnean, azken ekintzetariko bat da.

Horrela, gure ikastextean, 2017ko apirilaren 3 eta 4an eginak izan dira, Hego Euskal Herriko lagunak bezala.

Hona hemen emaitzak :

6. mailan :

- "Greg 6, etxean itxita" - Alberdania - Jeff Kiney

- "Greg 7, bikotean hiru" - Alberdania - Jeff Kiney

- "Argixorgin" - Elkar - Estibalitz Vivanco

Ilustratzailea : Jeff Kiney / Bie / Alex Orbe

 

5. mailan :

- "Uda bat Senegalen" - Elkar - Lur Gallastegi

- "Lehen hegaldia" - Elkar - Txiliku

- "Amets ameslari" - Gaumin - Fernando Morillo

Ilustratzailea : Juan Luis Landa / Stefano Turconi / Alex Orbe

 

Euskal Herriko emaitzak ikusteko, hemen klikatu.

Gaueko 10'07tan, 770garren kilometroa zuten gure kolegioa eta Urruñako ikastolako familiek.

Gauean eta euripean, haurrak, gazteak, burasoak eta langileak elkartu dira umore onean ! 50 pertsona batzu !!!

Kolegioko Irati, Nahia, Larrun eta Mikelek Urruñako ikastolako 3 haurrekin batera, talde osoa eraman dute eskuz esku lekukoa pasaraziz eta urratsez urrats.

Ttipi Ttapa Korrika !

Hemen gaude euskararen alde !

Gora euskalzaleak !

Ziburun ere euskaraz !

Urruñan ere euskaraz !

Euripean ere euskaraz !

Oroitzapena Kanalduderi esker.... Ea aurkitzen dituzuen gure ikasleak.... Hemen klikatu ! (2:00tan...)

Apirilaren 2an, igandez, giro polita bazen Ziburuko pilota plazan !

Begiraleak taldeko haurren dantza saioa eta "Arts du spectacle" elkarteko pailaso gazteen emanaldia ondotik, gure kolegioko zortzi ikasleek hip hop koregrafia eskaini dute publiko eder baten aitzinean.

Txaloen ondotik, krakadatxo bat eskainia izan zai.

Zorionak eta milesker AEK !

Martxoaren 30ean, Select zineman, laugarrenekoek, Yan Englandek egindako "1:54" filma ikusteko aukera izan dute.

Donibaneko Gazte Guneak lizeoko ikasleendako antolatua bazuen ere, gure kolegioa komitatua izan da.

Sinopsia : Herabea, dirdiratsua eta kirolan dohainututako talentua duen 16 urteko gazte bat da Tim. Bere ingurumenean bizitako presioak puntaraino bultzatuko du, bizira itzultzeko aukerarik ez duen egoerara.

Filmaren bukaeran, Adoneia zentroko hezitzaile batek eztabaida animatu du.

Jazarpenari buruzko oharrak, erreakzioak, galderak eta kezaka adierazteko parada izan dute ikasleek eta haiekin ziren helduek. Sentimendu, emozio eta kuraia ainitz agertu da solasan. Azpimarratzekoa da gure ikasleen ekarpena baikorra, eztabaida hortan.

Agian, gogoetak piztuko dira horrelako egoerei buru egiteko.

Iniziatiba ona Donibaneko Gazte Gunearen partetik. Milesker.