Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Aurtengo 4B eta 4Eko ikasleek antzerki ikastaldia bat eraman dute AXUT taldeko Arantxa Irigoyenekin.

Lanketa honen izenburua : "Atxikimendutik maitasunera" deitzea erabaki zuten sentimenduak, sentsazioak, emozioak, inpresioak... landu baitira gelan.

Lan honen abiapuntua AXUT antzerki taldeak eskaini digun "Amua" ikusgarria izan da, eta ondotik, ikasleak taldeka, euskara gelan, antzerkiko tematika ezberdinak hautatuz idazketa lan bat egin dute, antzerki laburrak asmatuz.

Arantxaren laguntza eskertzekoa izan da taularatze eta antzezteko momentuan, sinesgarritasuna aitzinera ezartzeko baita pasarazi nahi den mezua isladatzeko.

Gela bakoitzak bere proiektua bukatu du antzerkitxoak antzeztuz besteen aitzinean...

Zinez mementu atsegina izan da eta sorpresez betea !

Apirilaren 8tik goiti, Euskal Herri eta Euskal Diasporaren itzulia egin duen ametsetako "kutxa bira" herriz herri ibiliz, azken pausa egin du Maiaitzaren 29an, larunbatez Urruñako plazan. Biharramunean, bere ibilaldia bukatu du Seguran.

Kutxa ailegatu aitzin, bi hitzorduak ber mementuan baitziren, euskararen aldeko eragile batzuk, Baionako manifestazioarekin bat egiteko, bildu dira hizkuntz guttituen egoera aldarrikatzeko ere bai.

Ondotik, herri bakoitzean bezala, Urruñako elkarte batzuk eta gure kolegioko hirugarreneko ikasle batzuk harrera berezia egin diote kutxari, bertan euskarari lotutako ametsak ezarriz.

Gure ikasleek, "brebeta euskaraz" tixerta jantzirik, idatzi zituzten 3 bertso eta trikititxarekin animatutako kantu bat eskaini dute plazan, zuzenean.

Txalo bero bat erakutsi duten engaiamendu eta parte hartzearendako.

Hizkuntza guttituen gerla deklarazioa egoera honetan, beste euskararen aldeko eragileekin batera, Seaskako ikastolak, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ekipa pedagogikoa eta familiak barne, agertu dira milaka, Baionako karriketan maiatzaren 29an, larunbat arratsaldean....

"Brebeta euskaraz" banderola gibelean gure ikasleek ere ozenki oihukatu dute euskararekin dituzten aldarrikapenak :

"Euskal Herrian ... euskaraz !", "Brebeta... euskaraz !", "Baxoa... euskaraz !", "Hemen gaude.... euskararen alde !" 

Txalo bero bat bildu diren guztiei eta gure ikasleei haien dinamika eta kemenarendako !

"Euskararik gabe, bakerik ez !"

"Euskarak murgiltzea behar du !"

Maiatzaren 28an, ostiralez goizeko 11etan, hirugarren eta laugarreneko ikasleek zuten kulturari lotutako hitzordu bat kanpoko eremuan : "A taille humaine" emanaldia, Delit de façade konpainiak emanik.

Bilduma : " Itsas zeharkaldi baten ez den kontakizun gurpil bat kontatzeko emanaldia. legez kanpo den mutil bat eskolaturik zen ikasgelatik desagertu da. Lizeoko ikasle bat egia entzun dadin borrokan ari da. bere sentimenduekin borrokan den eta amorru eta umorea errateko beharra duen nerabearen sinpletasun eta edertasunean ageri zaigu, Damianeren potreta hori. Ezartzen dizkizuten etiketetatik haratago bizitzea, Damiane zuzentasun eta berdintasun egarri da."

Karrika ikusgarri miresgarria, kolegioko kanpoko eremuan emana, testua - dantza eta musika elkarturik. Eszenografia elementu desberdinekin egin izan da : migranteak erakusteko metalezko objektuak, "askatasuna, berdintasuna, anaitasuna" leloa idurikatzen duten hiru koloredun banderak kritikatuak, legeak eta politikariek zapaltzen baitituzte eskubide horiek. Etorkinen harrerari buruzko Frantziar estatuak duen politikaren kritika bortitza. Bi antzezlari-dantzari gazteak konplize diren bi lizeoko ikasleak jokatuz, bat Frantsesa idei mugatuak dituen aita baten alaba, eta bestea, bolikostarra, bere adin heldutasunera hurbiltzen ari den unean ezin jasanezko egoera bizitzen duena. Horren aitzinean mobilizatzen den eta bere ikasleen iniziatibak sustengatzen dituen Arte plastiko irakasle bat agertuko da. Bere alabaren konfiantsa berreskuratzeko, atzerakoi ideiak dituen aita horrek tolenratzia eta idekidura lortu beharko ditu. Perfomantzia ederrak eta barne, Krump dantza estiloaren deskubritzea.

Nola hitz egin mobilizazioaz, beldurra eta koldarkeriaren aurka ?

Existenziaren konplexutasunaren zukuaren aurkako immobilismoaz ?

Nola, heroismorik gabe, humanoa izaten segitu ?

Gaurko aktualitate puri-puria....

Maiatzaren 27an, ostegun goizez, kolegioko hirugarreneko ikasleak joan dira Urruñako Itsas Mendi zinegelara "Les adolescentes" dokumentala ikustera, 2020ekoa da eta Sebastien Lifshitz du gauzatu.

Sinopsia : Emma eta Anaïs bereizezin bi lagunak badira ere, dena aurka jartzen zaie...

Adolescentes erreportai filmak segitzen du haien ibilbidea, 13 urteetaik haien adinak bete arte, haien biziko bost urte, nun transformazioak eta lehen exeprimentuak elkar joka ari diren....

Haien 18 urteetan, zein emazte bilakatu diren jakin nahiko genuek eta haien adixikidetasuna zertan den...

Gaztetasun kronika horren bitartez, azken bost urteetako Frantziako argazkia eskaintzen digu filma honek.

Bi orduz izigarri atentiboak egon direla gure hirugarreneko ikasleak azpimarratzekoa da.

Azken bolada honetan, zinema gela batean sartzeko aukera ukan dute gure ikasleek, nerabetasunari buruzko dokumental interesgarri bat ikusiz.

Maiatzaren 25ean pedagogi eguna iragan da gure kolegioan, ondorioz 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean egon dira.

Aldiz, hirugarreneko ikasleek haien bigarren brebeta xuria pasa dute !

Maiatzaren 25ean, asteartez, goizean frantsesa froga eta arratsaldez matematikak.

Maiatzaren 26an, asteazkenez, zientzi froga lehen orduan eta ondotik historia - geografia froga bi orduz.

Hirugarreneko ikasleak hiru geletan banatuak izan dira azterketa baldintzetan ; IEPekoak eta denbora herena zutenek beste gela batean.

Azken hilabetean sartzen dira, azken berrikuspenak egiazko azterketa aitzin.

Berrikuspena on deneri !

Juul hauteskundeak ospatu dituzte kolegioan, maiatzaren 17 eta 18an. Kultur ekimenak baitezpadakoak iduritzen baitzaizkigu pandemi garai honetan ere bai ! Nafarroako ikastolek bultzatutako proiektua da, helburu sinplea du : irakurle zaletasuna. Hauek dira Euskla Herriko ikastoletan bozkatuen atera diren ipuinak edo liburuak , hala nola, bozkatuen izan diren ilustratzaileak.

6. mailan :

1- "Go!azen 3 : Maddiren amona influencerra" - Jasone osor - Alai 

2- "Greg 12 : Ihesaldia" - Jeff Kiney - Alberdania

3- "Burnizko potoa" - Lur Gallastegi - Elkar

5. mailan :

1- "Beti iparralderantz" - Jon Arretxe - Erein

2- "Miñan" - Amets Arzallus - Susa

3- Eskularru beltzak" - Jasone Osoro - Elkar

Ilustratzailea : 

1- Emmanuel Montiel

2- Enrique Lorenzo

3- Alai Zubimendi

Informazio gehiago : www.juulkanpaina.eus

Laster zuen herriko liburutegiak irekiko baitira, parada ezin hobeago da han diren apaletan mihatzea altxorraren bat !

Txalo bero bat Argitxu dokumentalista, Mathilde eta Armelle euskara irakasleei eta noski ikasleei haien parte hartzearendako !

Irakurketaz goza !

Maiatzaren 19an, asteazkenez, 12:15etan, ikasleen hizkuntza eskubideen aldeko ekimena iragan da 4 toki desberdinetan. : Larzabale, Baiona, Kanbon eta Urruñan.

Ikasleek osatutako kate erraldoia kolegiotik abiatu da, Untxin bazterrak urdinduz, Urruñako Herri elkargoaren aitzinean amaituz.

Bertan, Biriatu, Azkaine, Sara, Urruña, Hendaia eta Ziburuko auzapezak edota hautetsiak haien sustengua erakutsi digute, gure elkarretaratzean parte hartuz. Milesker.

Denak bildu eta, Iñaki Lekuona, kolegioko zuzendaria eta Xan Berasategi, historia geografia irakasleak, egoeraren  berriak ozenki eman dituzte. 

Zerua bezain urdina izan den mobilizazio horretan zirenak baita ere sustengatzen gaituzten guztiak eskertzen ditugu.

Segi dezagun ez baita borroka bukatua.

Brebeta euskaraz orain !

 

Euskal Herri gaindi den liburu ibiltari erraldoia maiatzean iritsi da Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora. Baxe nafartarrek eta xiberotarrek ere horien sormena lantzeko parada ukan zuten. Zazpi probintzietako ikastolen artean osatzen joango da liburu hori. Sopelako Ander Deuna ikastolak, ibilaldia antolatzaileak hasiera eman dio eta Lizarra ikastolak, Nafarroa Oinezeko antolatzaileak bukaera asmatuko.

Manex Erdozaintzi Etxart kolegiotik honera, hirugarreneko ikasle multzo batek du segida asmatu, texto bat eta marrazki bat ezarriz.... Kostaldetik bere abentura segitzeko, Oriokoek dute lekukoa hartu.... Ea ixtorio hori nola bukatuko den....

Milesker Herri Urrats antolatzaileei esperientzia hau proposaturik !

Txalo Maddi, Haira, Haize eta Amaiari !

Maiatzaren 12an, asteazken goizez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten !

Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, artista bat - obra bat - ikastaldiaren ahozkoa aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste bost minuta epaimahaineko galderei erantzuteko. Froga honen emaitzak, ehunen gain dena, brebeta azterketarako kondatuko du.

Bestalde, B2 mailaren azterketako idatzizkoa eta ahozkoa pasatu dute. Bostgarren urtea da kolegioak antolatzen duela, baita ere elebidunetako 3.etan Akademaiako Ikuskaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren bitartez, EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz. B2 maila lortuko dutenek EEPtik agiri bat eskuratuko dute.

Goiz osoa ongi iragan da, orain bigarren brebeta xuria prestatzen segituko dute...