Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Urriaren 5ean, asteartez, Hélène Charriton, AldaZiako (Aldatzeko hazia) sortzailea, hirugarreneko ikasleei bere lanbidea aurkeztera etorri da. Eta halaber, Nahiera egunean, abenduaren 3an, Peio Goicoechearekin animatuko duten tailerraren aitzin gasta ematea.

Bi aditu hauek, orientazio profesionala lantzen dute gazte eta helduekin. Haien konzeptua da gorputzak anitz duela kontatzeko gure trebetasun, gustoeri buruz. Jakiteko zer nahi dugun egin norberak bere burua ongi ezagutu behar duenez, ariketa batzuk proposatuko dituzte nahienter.

Irailaren 28an, asteartean, kurtsoak bukatu eta, hirurogoi ikasle baino gehiago kolegioan egon dira, tale experientzia bat bizitzeko, Urruñako Itsas Mendi zinemaldi gaualdian parte hartzeko.

Krakada baten ondotik, ordu bateko estudioa egin dute eta otobusa hartu dute zinemako bidean.

Bertan, afari hotza partekatu dute haien artean..... Mementu batez, sorpresa polit bat ukan dute... Filmako dantzari bat haien artean pasa da ! Vinii Revlon, Vinii voguing-en leienda !

Abantxu bi orduz, Philippe Béziat egindako "Les Indes Galantes" filma dokumentala begiratzen adi egon dira zinegelan ziren 75 ikasleak.

Hona hemen sinopsia : "Hip-hop, krump, break, popping, yoguing.... 30 dantzariendako lehenbiziko aldia da.... Lehen aldia Clement Cogitore den taula zuzendaria, Bintou Dembele den koregrafoa eta orkestra zuzendari argentinarra den Leonardo Garcia Alcarconendako; Lehen aldia ere bai Pariseko Operarendako. Hiriko dantza, kantu lirikoa eta musika klasikoa hizketatuz, Jean-Philippe Rameauren  Les Indes Galantes goi-obra elgarrekin berriz asmatzen dute. Entsaioetatik publikoaren aitzineko agerraldietara, gizatiar abentura bat da eta jokoan den desafio politikoaren topaketa segitzen dugu : gaur egun, belaunaldi berri bateko artistek Bastilla hartzen ahalko lukete ?"

Dokumentala ondotik, ikasleek elkarrizketa batean parte hartu dute artistarekin, giro izigarri atsegin batean. Galdera ainitz pausatu dizkiote eta dantzariak erantzun diete, suhartasunez beterik. Gaualdia ongi bukatzeko, Viniik koregrafia bat erakatsi die denen artean amaitzeko.

Milesker Viniiri, milesker Urruñako Itsas Mendi zinemako ekipari mementu kultural aberats honendako.

Irailaren 21ean, asteartez, arratseko 7etan, burasoen bilkurara etortzeko komita ukan dute kolegioko familiek.

Lehen parte batean, harrera hitza kanpoko eremuan emana izan da.

Zuzendaria den Iñaki Lecuonak du hasi, azpimarratuz kolegioko makina denen esku dela, ikasleak, irakasleak eta burasoak. Egoera berezi batean egiten dugula aurtengo sartzea oraindik, Hezkunde Nazionalak emandako betebeharrak errespetatuz. Bestalde, aurten ere bai, euskararen alde borrokatu beharko garela ere bai, gure haurrek haien azterketak euskaraz pasa ditzaten.

Ondotik, lehendakaria den Iurgi Arrizabalagak hartu du segida : nahiz eta izen batzuk gehitu diren burasoen komisioetan oraindik eskas dela burasoen parte hartzea bulegoan eta komisio batzuetan.

Gero, Hezkuntz Aholkularia den Elena Dufauk nerabetasunezko egoerak laguntzeko kolegioko bizi eskolarra hor dela gehitu du, sare sozialen eraginari kasu eman behar dela gehituz, ondorioak kolegioan baitira gehienetan bizitzen. Adoenia zentroko Cedric Samperrek mikroa hartu du ere bai, Baionako hospitaleko urririk den zerbitzu honen aurkezpena egiteko : familien laguntzeko hor direla ere bai.

Bukatzeko, familiak geletara joan dira haien haurraren irakasle arduradunarekin batera aurtengo ikasturteko helburuak eta ibilmoldea ulertzeko, baita ere buraso arduradunen hautaketa egiteko.

Irailaren 3an, ostiralez, txirrina jo duelarik, 342 ikasleak kanpoko eremuan ziren.

Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joan dira.

Bestalde, besteek, bost, lau eta hirugarrenek haien sartzea egin dute.

Zuzendaria den Iñaki Lecuonaren hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte. Bi orduz, harekin egon dira aurtengo plangintza ulertzeko. Beste orduetan, lanean berehala hasi dira.

Giro onean eta eguzkipean iragan dira jolas garaiak !

Kolegioa betea da ! Sartze on deneri ! Bihar asteburuan izango dira !

Irailaren 2an, ostegunez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da.

Kolegioko zuzendaria den Iñaki Lecuonaren harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak izendatu dituzte eta haiekin ikusi ordutegia, zein irakasleak ukango dituzten, barne araudia ezagutu, kolegioa bisitatu, kutxan gunea deskubritu etabar...

Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko....

Goizeko 11:30ak alde, euskal musikaren giroan, kanpoan jolastuz harreman berriak egin dituzte.

Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema ezagutu dute eta lehen bazkaria partekatu.

Arratsaldean, hiru ordu kurtso ukan dituzte.

Sarrera on opatzen dugu kolegioko 85 ikasleei !!

Irailaren 2an, ostegunez, seigarreneko ikasleei berriei ateak idekiko ditu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak !!

Biharramunean bostgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasleei ere ongi etorria emanen zaie !!

Mementuz, bazterrak lasaiak dira....

Uztailaren 9an, ostiralez, Brebetako emaitzak agertu dira : PLK ikasle guziek gainditu dute ! Zorionak !

21 ikasleek bikain aipamenarekin lortu dute !

21 ikasleek ontsa aipamenarekin !

13-k aski ongi aipamenarekin !

Batek aipamenik gabe !

Txalo bero bat deneri !

Uztailaren 2an, ostiralez, udako oporrak aitzineko eguna hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Xan Berasategi HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.

1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comet sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirirnoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.

Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.

Parte hartu duten 42 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino....

Eguraldia lagun, 14 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan eskainia izan zaie bazkari goxo bat.

Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !

Opor onak pasa eta bide on zuei !

Covid egoera horrekin, Kolegioko hirugarrenek ez dute hainbeste ateraldi edota bidaiak egin bai urte hauetan.

Brebeta froga pasa eta, bi egun berezietan parte hartzea proposatua izan zaie.

Uztailaren 1ean, ostegunez, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaie kolegioko hirugarreneko ikasleei egun osoan.

Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttikitan, pratika ariketak landu.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziako telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabipena eta beste !

Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Zinez !

Bihotzetik eskertzen ditugu Daniel, Andde, Ramuntxo eta Patrick !!!!

Azterketak euskaraz pasatzeko kanpaina erdian, murgiltze sistemaren aurkako Kontseilu Konstituzionalaren erabakia jakin eta, brebetako froga pasa ondoren, gure ikasleen zientzi kopiak baztertuak eta eramanak izan dira, euskaraz idatziak izan baitira.

Horren salatzeko, elkarretaratzeak antolatuak izan dira :

- Hiru egunetako blokeoa Donapauleko Amikuzeko kolegioaren aitzinean

- Uztailaren 1ean, manifestaldia Donapaulen.

Ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eta haien kopiak euskaraz zuzenduak izateko eskubidea aldarrikatzeko, 1500 pertsona inguru bildu da karriketan !!!

Kolegiotik ere otobus batekin, ikasleak, irakasle eta langileak baita ere famili batzuk parte hartu dute.

Borroka ez da bukatua, segi dezagun : Azterketak euskaraz !