Ate idekiak PLK
Urtarrilaren 24ean, beste Seaskako kolegioetan bezala, ate irekiak iragan dira Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.Sare sozialak prebentzio saioak 5.enendako !
Urtarrilaren 20 eta 21ean, Andrea Aranguren pzikologoa komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleei "sare sozialei" buruzko sensibilizazio bat animatzera, bi orduz gelaka, talde erdika.
Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi bat dutenez eta beste eskatua izan zaie.
Ondotik, bostpasei egoera aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.
Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste izatea, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat aldiz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...
Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :
- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !
- ziber jazarpena, ziber indarkeria
- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala
- ez da beti egiazkoa erakusten
- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira
- klik batekin gauza asko, gehiegi ?
"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"
Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartzea baikorra azpimarratzekoa da !
Bukaeran, "Ekintza pertsonaleko plana" engaiamendu fitxa banatua izan zaie bakoitzari.
Milesker Andrea !
Lagungarriak diren kontaktuak : www.e-enfance.org / Urririk den telefono zenbakia : 3018 / www.promeneursdunet.fr
"Denak gara arduradun, kontuz egin aitzin !"
Urruñako Gazte gunea bisitan berriz...
Urtarrilaren 19an, astelehenez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Kirol zerbitzua eta Gazte gunea zerbitzuetko arduradunak diren Eñaut Larretche eta Andoni Ostiz hurbildu dira Urruñako ikasleekin elkartzeko.
Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.
Saio horietan, Otsailako oporretan proposatzen duten animazioen egitaraua aurkeztu dute, izenak emateko garaia baita.
Milesker Andoni eta Eñaut
Kontaktuak :
- Kirol zerbitzua : Eñaut : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 85 94 26 / 06-18-77-72-54
- Gazte gunea : Andoni : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06.59.97.67.09
Izen emaiteak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Bixintxoetako fandango lehiaketan parte hartu dugu !!
Urtarrilaren 18an, igande arratsaldez, neguko eguraldi goxoarekin, kolegioko ikasleak elkartu dira pilota plazan den aterpe azpian, Besta Komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko ! Hiru kategoriak antolatuak ziren : 12 urtepekoak, 13-16 urtekoen artekoak eta helduak.
Ikasleendako desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira !
LEHEN KATEGORIAN :
1. saria : Maitena Ithurria - Leana Olazabal
2. saria : Hegoa Biscay Aguerre - Ellane Le Corff Echeverria
3. saria : Emiliana Niquet - Xane Hoyet
Epaimahaiaren sari berezia : Amaiur Aldana Larrassa - Ilargi Garay Tonnerre
BIGARREN KATEGORIAN :
1. saria : Texa Biscay Aguerre - Milia Kaushik Etcheverria
2. saria : Lili Ithurbisque - Romane Abadie
Zorionak gure ikasle guztiei, usatuak diren fandangolariak, ikasten desafiatu direnei eta parte hartzen segitzen duten kolegioko ikasle ohiei ere bai !
Milesker Begiraleak txarangari eta Ziburuko Besta Komiteari !
Segi ezazue dantzan karraskan aritzen eta plazerra hartuz noski !!!!
Heldu den urterako komita muttikoei ere luzatzen dugu !!
Lehen mailetako bisitak...
Urtero bezala, urtarrilan zehar, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Biriatu, Bidarte ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu :
Urtarrilaren 9an : Ziburuko kaskarroteniako lehen mailaren bisita
Urtarrilaren 12an : Urruña eta Biriatuko lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 13an : Hendaiako lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 15an : Donibane Lohizune eta Bidarteko lehen mailakoen bisita.
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufaurekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Urtarrilaren 24an, larunbatez, Seaskako kolegioetako ate idekiak izanez, burasoei ere proposatua zaie kolegioko bisita eta bilkuran parte hartzea.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !
Fandangoa landu dezagun !!
Urtero bezala, kolegioko ikasleei proposatua zaie Ziburuko Bixintxoetako fandango txapelketan parte hartzea.
Aurten, sei, bost eta laugarreneko 12 bikoteek erabaki dute fandangoa lantzea astearte eta ostiraletan Maritxurekin, jateko pausa denboran, edo kolegioko sartzean, edo pasabideean, edo kirol gelan edo ikasgela arrunt batean landuz.
Haien artean, 5 bikote desafiatzen dira ikasten, zerotik abiatuz, eta hori bi astez, goiz eta eguerdi batzuetan elkartuz.
Saio horietan, 4 urratsak berrikusi edota ikasi dituzte, transizioak, postura, besoen altxatzea, teknika sakondu dute azkarki bikoteka !
Haien artean ere bai analisatzen dira eta aholkuak elkarri ematen dituzte beti hobetzeko nahiarekin !
Azken saioak ditugu..... giro onean eta motibaturik parte hartzen dute kolegioko gazteek !
Txalo bero bat haiei eta xantza on deneri ! Zorionak desafiatu direnei !
Hitzordua, urtarrilaren 19an, igande honetan, Ziburuko pilota plazan, arratsaldeko 5:00etan !
Zatozte sustengatzera !
Ate idekiak !
2026eko urtarrilaren 24a larunbatean, 9:00etatik 12:00ak arte iraganen diren gure kolegioko ate irekietara etortzeko gomita luzatzen dizuegu.Bigarren pedagogi eguna eta lehen sorrospenak hirugarrenendako !
Urtarrilaren 5an, astelehenez, kolegioko ekipak bigarren pedagogi eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaie hirugarreneko ikasleei.
Goizetik lau talde ttipitan banatuak izan dira, teoria eta praktika ariketak trebatzeko.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !
Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !
Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.
Eguberri PLK-n !
Abenduaren 19an, ostiralez, ikasle guztiak kolegioan sartu dira jantzi tradizionalarekin beztiturik edo beltzez edo urdin ilunez.....
Goiz osoan, kurtso normalak ukan dituzte nahiz eta bosgarrenak Oreretan izan goizez.
Ordu batez goizean, hiruila batez ostegun eguerdiro bildu den seigarreneko taldeak bere "nota txarra" antzerkia aurkeztu du beste seigarrenkoei, kolegioko IDZtan.
Eguerditan, ikasle guztiek jantegian bazkaldu eta, kanpoko eremuan pausatzeko eta jolasteko aukera ukan dute.
Arratsaldeko 13:45tan, kolegioko 6. eta 5.eko ikasle guztiak bildu dira kolegioko kirol gelan, han bertan Elena Clerc-Charriez eta Haizea Gonzalez, ikasle ohiak, Bosta Axolako kantariak hor baitziren "Olentzero'kantuz" saioa animatzeko : eguberriko kantuak eta kantu herrikoiak ozenki abestu ditugu gitarreren erritmoan. Milesker Elena eta Haizea !
Ondotik, 14:45etan, ordu batez, Kaxkatu taldea etorri da Olentze'rock kontzertu baten eskaintzera, ikasleak kantuz eta dantzan aritzeko, euskal kantu ohiak abestaraziz !
Bukatzeko, errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari, 3.eko ikasle batzuk ekarri zuten edatekoa ere bai.
Ondotik, kantu batzuk bota dituzte ikasleek eta fandangoak edota "chapeloise" delakoak dantzatu !
Txalo eta milesker deneri ! Eguberri on bat pasa ezazue denek zuen famili eta hurbilekoekin ! Euskara on deneri !!!!







