Pinfuvote finala !

2025eko Euskarabentura expedizioa 3.eko ikasleei aurkeztua !
Urtarrilaren 30ean, ostegunez, arratsaldeko 2:00etan, 3.eko ikasle guztiak elkartu dira kolegioko IDZtan Euskarabenturaren aurkezpena entzuteko Jenofa Erdozaintzi Etxarten hitzetan.
Quizz ttipi baten moduan egindako galderei, 3 aukeren artean erantzun egokiak azteman behar zituzten kolegioko zaharrenek.
Euskarabentura, Euskal Herriko zazpi lurralde eta Diasporako 15-17 urte bitarteko 127 gazteendako expedizio bat da, uztailaren 1etik 31era, Atarratzetik Getxora, 31 etapak osatuko duena. Bakarrik 190€ gazteka eskatzen da, jakinez 4 kamisetak emanak zaizkiela, furgoneta bat badela zakuen eramateko eta dena oinez egiten dela. Haiek laguntzeko, 30 - 35 helduek parte hartzen dute abenturan.
Herriz herri ibiliz, noiztenka topaketak, lekukotasunak, eztabaidak, mintzaldiak, gaubeilak eta aktibitateetan parte hartzeko parada dute, euskaraz gozatzeko lehentasuna ukanez.
2008 edo 2009an sortua bazira, abentura maite baduzu, bakarrik izanez ere lagun berriak egiteko prest bazira eta euskaraz gozatu nahi baduzu.... Izena eman ezazu martxoaren 5a aitzin ! Zure bideo aurkezpen bat eta zure proiektu ttipia aurkeztuz....
Xehetasun gehiago : www.euskarabentura.eus
Milesker Jenofa !!
Lehen mailetako bisitak !!
Urtero bezala, urtarrilan zehar, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Biriatu, Bidarte ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu, baita ere Erlaitza eskolatik :
Urtarrilaren 14an : Urruña eta Biriatuko lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 17an : Ziburu eta Bidarteko lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 21ean : Hendaiako lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 27an : Donibane Lohizuneko lehen mailakoen bisita.
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufaurekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Otsailaren 1ean, larunbatez, burasoei ere proposatua zaie kolegioko bisita eta bilkuran parte hartzea, Seaskako kolegioak eta lizeoaren ate idekiak baitira.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !
Adoenia prebentzioa 6.eko ikasleendako !
Urtarrilaren 14, 16 eta 23an, seigarreneko ikasleek ADOENIA zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute.
Gela bakoitzak bi orduko saio bat ukan du, aldi oro bi profesionalekin eta bi gaien inguruan : Errespetua eta bortizkeria.
Profesionalekin pundua egiterakoan, saiatu dira lehen parte batean definitzen zer den bortizkeria eta zer den errespetua. Ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratua izan da, ikasleek haien bizipenak eta kezkak azaldu baitituzte. Egunerotasunean bizitzen dituzten egoera bortitzak aipatu dituzte, gehienetan erabiltzen baita kontrol ezina den emozioari erantzuteko.
Ukan dituzten aholkuak erabiltzeko aukera izango dute orain, egoera horiek ahal bezain ongi gainditzeko helburuarekin. Edozoin arazoa gertatzen delarik, kolegioan ikasleengandik hurbil - hurbil ari diren profesionalak oroitaraziak izan zaizkie ere bai : zurkaitza, irakasle arduraduna, HAN eta eskola bizitza, Solasgunea eta beste...
Kolegioan, Adoenia bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da.
"Adoenia, nerabeen etxea" zerbitzua aurkeztua izan zaie : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena urririk.
Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52.
Milesker Adoenia egituraren ekipari !
Mintza'Goxo #2 bostgarrenendako
Urtarrilaren 20an, astelehen goizez, Mintza Goxoren bigarren formakuntza saioa egin zuten bosgarrenekoek.
"Autoestimua" eta "bortizkeria kolegioan" tratatu ziren giro egokian.
Ikasleak gogo onez aritu ziren 3 orenez.
Fandango txapelketa biziki ongi iragan da !!
Urtarrilaren 19an, igande arratsaldez, neguko eguraldi goxoarekin, kolegioko ikasleak elkartu dira pilota plazan den aterpe azpian, besta komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko ! Hiru kategoriak antolatuak ziren : 12 urtepekoak, 13-16 urtekoen artekoak eta helduak.
Ikasleendako desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira !
LEHEN KATEGORIAN :
1. saria : Hegoa Biscay Aguerre - Ellane Le Corff Echeverria
2. saria : Amaiur Aldana Larrassa - Ilargi Garay Tonnerre
3. saria : Texa Biscay Aguerre - Milia Kaushik Etcheverria
Epaimahaiaren sari berezia : Etxahun Violet Cristobal - Ihintza Navassartian Mintegui
BIGARREN KATEGORIAN :
1. saria : Maddi Larrondo Aprendisteguy - Eztitxu Lecuona
Zorionak gure ikasle guztiei eta kolegioko ikasle ohiei ere bai !
Milesker Begiraleak txarangari eta Ziburuko besta komiteari !
Segi ezazue dantzan karraskan aritzen eta plazerra hartuz noski !!!!
Fandangoa lantzen !!
Urtero bezala, kolegioko ikasleei proposatua zaie Ziburuko Bixintxoetako fandango txapelketan parte hartzea.
Aurten, sei eta bosgarreneko 6 bikoteek erabaki dute fandangoa lantzea astearte eta ostiraletan Maritxurekin, jateko pausa denboran.
Haien artean, 3 bikote desafiatzen dira ikasten, zerotik abiatuz, eta hori bi astez, goizero elkartuz.
Saio horietan, 4 urratsak berrikusi edota ikasi dituzte, transizioak, postura, besoen altxatzea, teknika sakondu dute azkarki bikoteka !
Haien artean ere bai, analisatzen dira eta aholkuak elkarri ematen dituzte beti hobetzeko nahiarekin !
Azken saioak ditugu..... giro onean eta motibaturik parte hartzen dute kolegioko gazteek ! Txalo bero bat haiei eta xantza on deneri ! Zorionak desafiatu direnei !
Hitzordua, urtarrilaren 19an, igande honetan, Ziburuko pilota plazan, arratsaldeko 5:00etan !
Zatozte sustengatzera !
Oiasso museoko laburmetraia ikusgai !!

Agiantzak matematiketan...



Eguberriko apaindurak.... eskulanetan !
2024ko azken hilabete honetan zehar eskulanetan, eguberritan oinarritutako lan ezberdinak egin dituzte.
Eguberriak zoriontzeko postal koloretsu batekin hasi ziren, koloreztatutako eta kolatutako paperekin eginiko zintzilikatzeko bolak egiten jarraitu zuten, kolore ezberdinetako artileekin eginiko ipotxak egin zituzten ere. Eguberritako izeiak ongi apaintzen saiatu ziren.
Eta oporren aurreko azken egunetan, pistatxo azalekin bi lan ezberdin egin zituzten. Alde batetik, kandelak jartzeko euskarri bat urre kolorez apaindua, bakoitzak bere etxera eramateko, eta azkenik, kolegioa apaintzeko bi izei, denen artean eginak.
Orain urte berri hau abiatzeko, giltzero batzuk egiten hasiko dute.