Lehen mailetako ikasleen bisitak !!
Urtero bezala, urtarrilaren 15eko astean, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Biriatu, Bidarte ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu, baita ere Erlaitza eskolatik :
Urtarrilaren 15an : Hendaia eta Biriatuko lehen mailakoen bisitak
Urtarrilaren 16an : Ziburuko ikastola eta Eralitza eskolako ikasleen bisita
Urtarrilaren 18an : Bidarte eta Donibaneko lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 19an : Urruñako lehen mailakoen bisita.
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufaurekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Urtarrilaren 23an, astearte gauez, burasoei ere proposatua zaie kolegioko bisita eta bilkuran parte hartzea.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !
Ziburuko Bixintxoetako fandango lehiaketa prestatzen....
Duela bi aste, ikasleak elkartzen dira eguerdiko jolas garaietan fandangoa trebatzeko !
Aurten, seigarren / bosgarreneko ikasleetatik 7 ekipa motibatu dira heldu den igandeko fandango konkurtsoan parte hartzeko eta haien artean, 4 ekipak desafiatu dira ikasteko !
Saio horietan, 4 urratsak berrikusi edota ikasi dituzte, transizioak, postura, besoen altxatzea, teknika sakondu dute azkarki bikoteka !
Giro onean eta motibaturik agertu dira kolegioko gazteak ! Txalo bero bat haiei eta xantza on !
Hitzordua : urtarrilaren 21ean, igandez, Ziburuko pilota plazan, arratsaldeko 5:00tan !!
Bertso saioa 6. eta 3.eko ikasleendako !
Piarres Larzabal kolegioko 6.eta 3.eko ikasleek euskara kurtsoetan bertsolaritza landu dute eta aldi berean, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Irati Alcantarilla bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte gai honetan trebatzen.
Lanketa horri bukaera polit bat emateko asmoz, urtarrilaren 10ean, asteazkenarekin, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddi Ane Txoperena eta Haira Aizpurua bertsolari eta ikasle ohien eskutik. Ikasleek kurtsoetan ikasitako doinu eta joko ezberdinak bat-batean gozatzeko parada paregabea ukan zuten.
Milesker Irati, Haira eta Maddi Ane !
PSC1 lehen sorrospen formakuntza 3.endako
Urtarrilaren 8an, astelehenez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaie hirugarreneko ikasle guztiei.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !
Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !
Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.
Eguberri ospatu dugu PLKn !
Abenduaren 22an, ostiralez, ikasle guztiak kolegioan sartu dira jantzi tradizionalarekin beztiturik edo beltzez edo urdin ilunez.....
Goiz osoan, kurtso normalak egin dituzte, ondotik piknika mailaka...
Oren batak jo eta, kolegioko musikariek kanpoko aterpea alaitu dute; eskusoinuaz, tronboiaz, saxofoiaz, trikititxaz eta ikasleek entzun dituzte, kantatu dute edota dantzatu Eguberriko besta giro polita hasteko.
Arratsaldeko 13:45tan, 4. eta 3.ek eguerdiko piknika eta pausa zuten bitartean, 6. eta 5.eko ikasleak gelaka ezarri dira eguberriko lankia egiteko : herrika eta talde ttipika banatuz, herriko lehen mailetako ikasle, irakasle eta langileei eguberriko gutun edo hitzño bat diatzi diete haien berrien emateko eta eguberri ona opatzeko.
Ondotik, kolegioko 300 ikasleak aterpe azpian elkartu dira hainbeste eskerrak entzuteko : elkartasun hilabetean erakutsitako inplikazioa (Nesk'à Paillettes elkartearendako 1460€ bildua), marrazki lehiaketan parte harturik, nahiz eta krakada eskainia izan laugarrenen edarien parte hartzeagatik, musikarien animazioagatik, bai eguberriko oparia merexi zutela : Kontzertu bat !!!! Garazi eta Baionatik etorriak, herriz herri ala EHZ festibalan ala Etxeparetik pasatuz, zuzenean gure Piarres Larzabal koelgioan : OPH & Pisoo euskal raperoak !!! DJ Antton, Iñaki eta Guillaume teknikariak lagundurik !! Kontzertu zoragarria izan da, gazteria dantzan eta kantuz, giroa bero beroa eta hori dena euskaraz gozatuz ! Publikoa sutan zen !
Bukatzeko, errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari, edatekoa ere bai eta azken minutetan kolegioa garbitu eta bildu ondoren, txirrinak jo du oporretako ordua !!!!!
Txalo eta milesker deneri ! Eguberri on bat pasa ezazue denek zuen famili eta hurbilekoekin ! Euskara on deneri !!!!
Santo Tomas Oreretan 5.endako !
Abenduaren 21ean, ostegun goizez, Zubiak eraikiz proiektuarekin segituz, Oreretara joan dira kolegioko 5.eko ikasleak Santo Tomas goiza ospatzera.
Orereta ikastolan, gutun trukaketako bikoteak ezagutu dituzte, jokoak, kantuak, dantzak, zozketa eta txistor pintxoak janez.
Biziki ongi pasa da, nahiz eta eguraldia ez gure alde izan.
Euskaraz gozatuz, lagun berriak egin dituzte hurrengo topaketaren zain izanez.
"Ikastola nire saloinean" - Odon Noblia kolegioan !
Abenduaren 20an, Odon Noblia idazlea etorri zitzaigun gure kolegiora. Izan ere, 3.eko ikasleek euskarako kurtsoetan landutako Ikastolaren sorrera eta garapena landu dute "Ikastola nire saloinean". Argitxu Noblia" liburuaren irakurketa jarraikiarekin uztartuz, Odonek idatzitako obra alegia.
Topaketa honetan idazleak bere lana "transmisio" hitzaren bitartez laburbildu du eta lanketa horren xedea hori bera izan da euskarako irakasleen partetik. Seaskako ikasle gisa gure murgiltze sistemaren abiapuntua zein izan zen eta geroztik izandako bilakaeraz jabetzeko parada eman zaie irakurketa hala nola Odonen eskutik izandako aurkezpenaren bitartez.
Kontzientzia hartze lanak gaur egungo egoerak aztertzera eraman gaitu hitz hartze horretan. Ikasleak ohartu dira euskarazko irakaskuntza sisteman oraindik ez dela dena irabazia. Beskoitzeko ikastolaren egoera zein Brebetari buruzko azken erabakiek eragindakoak aipagai izan dira idazle eta ikasleen arteko elkarrizketan.
Eguberriko matematikako desafioa...
Eguberri kari ipuinak...
Abenduaren 20an, asteazken goizez, "Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa ekarrarazia izan da kolegioko IDZtara, gabonetako opari gisa kolegioko seigarrenendako.
Bi aldiz, Eleka konpainiako Jokin eta Kattalinek eman dute haien emanaldia seigarreneko ikasleen aitzinean : 6A - 6Dkoendako lehen orduan eta 6B ikasleentzat hirugarren orduan.
Euskara zaindu batean, idatzitako zazpi ipuin hauek belarrietako gozamen bat izan dira. Pertsonai ugari dira istorio ezberdin hauetan, hala nola baratzezainaren emaztearena, erregearena, belea eta txirularena, garratoin bikotea eta Hamelingoena, nini itsuarena, buru hezurra eta zakur beltzarena.
Ikasleak adimen handiarekin entzun eta erantzun dute eskainia izan zaienari.
Ipuin guztiak musikaz, kantuz ala dantzaz apailatuak izan dira. Bidaiatzeko eta ametsez betetzeko momentu zoragarriak bizi dituzte, euskaraz gozatuz !
Milesker Jokin ta Kattalin !