Bosgarrenak Nafarrotik itzuli dira !
Ekainaren 20 eta 21ean, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan ziren bi egunendako.
Goizeko 9:15etan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Leireko monastegia bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberri deskubritu zuten Karlos III.aren jauregiaren bisitaren eta joko pista baten bitartez. Erreberriko alde zaharreko karriketan zehar ibili ziren eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten joko pistari esker.
Erriberritik Artaxoara joan ziren hango harresien bisita labur bat eginez. Nahiz eta abiatzean eguraldia ez genuen lagun, bisitetan zehar zorionez ateri eutsi zion. Arratsaldeko 18:00ak aldera, Mendigorriako Errota akanpalekura iritsi ziren; han igerilekuan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenisean aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.
Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea izan zen gai nagusia. Gosaldu ondotik, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroitarritik oinez eginez hirian sarrera eta hiria zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu ziren, biziki pozik !
Olinpiadak 3.enendako !!
XAB XAB.... Xabi Tapia artista kolegioan !
Ekainan erditsutik, kolegioko sartze nagusian, Xabi Tapiak, "Xab Xab" ezizena duen artistak, fresko handi bati hasiera eman dio. Bere lan osoa xuri beltzez gauzatuz eta bere lan teknika ikasleekin partekatuz.
Ikastetxeko maila bakoitzak, Xabirekin trukatzeko parada ukan du, pertsonaren, artistaren eta bere unibertsoaren ezagutzeko. Saioa Xabiren lana aurkezten zuten bideo batzuekin hasi dira, hala nola bere obrak aurkeztuz eta baloratuz. Bideo hauen ondotik, ikasleek aitzinetik prestatutako galderen pausatzeko aukera izan dute. Galderak ugariak eta biziki interesgarriak izan dira mundu artistikoari idekiz.
Momentu goxoa eta aberatsa eta artistikoa izan da denentzat !
Miramonen ziren bosgarreneko ikasleak !
Ekainaren 17 eta 18 an, astelehen eta asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.
Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.
Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakoitzak, bere erakaslearekin galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan, bertan ziren modulo batzuei buruz.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek, beti ere euskaraz, beste ikuspuntu bat izan zuten, eta arratsaldeko bisitarekin haiek izan ziren eragileak!
Ondoko ikasturtean ere azken aldikotz errepikatzekoa espero dugu ateraldia !
Irungo Oiasso museotik Itxaso !
Ekainaren 18an, Itsaso Bikunaren bisita ukan dugu kolegioko IDZtan.
Iruneko Oiasso museoan lan egiten du Itsasok eta bere ezagutzak partekatu ditu seigarreneko ikasleekin.
Izan ere, Euskal Herriaren erromanizazioa lantzen dute seigarreneko ikasleek.
Oiasso (Irun), erromatar inperioko toki estrategiko bat zenez, ikasleek Euskal Herriarren erromartartzea landu dute adibide honen bitartez.
Kolegioko mus txapelketako finalak 4. / 3.ean...
Ekainaren 17an, astelehenez, bazkaltzeko garaian, kanpoko eremuan iragan dira 4. / 3.eko finala, printzipala eta kontsolantea mailan, denen begipean...
Printzipalan, 4.eko Eneka Chapelet eta Laia Doyenard aritu dira 4.eko Kamila Lagrange eta Munia Arizagaren aurka.... Lehena azkaindarrentzat izan da 40 - 36, bigarrena Arbonatarrendako 40- 35, eta azken mantxa Kamila eta Muniak dute irabazi 40 - 34 emaitzarekin bukatuz ! Irabazleek boina bat eta "accrobranche" egiteko bono bat ukan dute, besteek "accrobranche" egiteko bono bat eta mus kartak. Txalo bero bat lau jokalariei !
Kontsolantean, 3.eko Unax Aizpurua eta Unai Heredia elkartu dira 3.eko Idoia Etchegaray eta Laida Garayarren aurka.... Partida honetan, neskak nagusitu dira fite bi mantxak irabaziz : 40 - 38 / 40 - 0. Irabazleek dute "Accrobranche" bono bat eta zinema sartze bat eskuratu eta besteek karta pakete bat eta zinema sartze bat. Txalo bero bat lau jokalariei !
Txalo bero bat ere bai 4. / 3.eko txapelketan parte hartu duten guztiei !!! Bide on joaten direnei eta besteendako heldu den urte arte !
Laugarreneko ikasleak hizkuntz bidaian ziren...
Aurten laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira.
Ekainaren 10etik 14era handik ibili dira eta hizkuntza lantzeko aukera izan dute bertako familietan.
Nahiz eta 71 ikasleek ber herrira bidaiatu duten, zenbait aktibitateetan bi taldetan banatuak ziren.
Bisitak eta aktibitate ezberdinak (kirolak eta artea) egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko. Hoien artean, rapel inizioazioa Mallos de Agüeron, Ebro ibaiaren bazterretako historia bizikletez deskubritu, zeramika tailerra Muel herrian edo Goya museoa eta Aljaferia palazioa. Azken egunean, joko pista handi batean parte hartu ondoren, pizinetan eta atrakzio parkean loriatu dira ikasleak.
Dena oso ongi igaro da eta ikasle eta irakasleek asko gozatu dute!
Datorren ikasturterako motibatuak!!
Kolegioko mus txapelketako finalak 6 / 5.ean...
Ekainaren 10ean, astelehenez, bazkaltzeko garaian, kanpoko eremuan iragan da 6. / 5.eko finala, printzipala mailan, denen begipean... Alde batetik, 6.eko Joanes Etcheverry Harriet eta Panpi Indart eta bestalde 5.eko Hegoa Haramboure eta Intza Haramboure lehengusinen arteko partida izigarri tinkatuak izan dira.... Lehena mutilendako izan da 40 - 39, bigarrena neskendako 40- 32, eta azken mantxa 5.eko lehengusinek dute irabazi 40 - 23 emaitzarekin bukatuz ! Irabazleek boina bat eta "bouée tractée" egiteko bono bat ukan dute, besteek mus kartak eta zinema sartze bat ukan dutelarik. Txalo bero bat lau jokalariei !
Biharramunean, ekainaren 11an, asteartez, bazkaltzeko garaian ere bai, kanpoko eremuan iragan da 6. / 5.eko finala, kontsolantea mailan... Alde batetik, 6.eko Inma Bouix eta Jone Gorrochateguy eta bestalde, 5.eko Laia Alvarez eta Elaia Biscay aritu dira desafiatzen.... Partida honetan, bosgarrenekoek dira nagusitu bi mantxak irabaziz : 40 - 21 / 40 - 26. Irabazleek dute "Boue tractée" bono bat eskuratu eta besteek karta pakete bat eta zinema sartze bat. Txalo bero bat lau jokalariei !
Txalo bero bat ere bai 6. / 5.eko txapelketan parte hartu duten guztiei !!! Heldu den astean 4. / 3.ekoa !
Hirugarreneko ikasleen azken frogak...
Ekainaren 10ean, astelehenez, hirugarreneko ikasleek, UEU eta Seaskak sortutako B2 mailako euskara froga idatzia pasatzeko aukera ukan dute, lau orduz goizean zehar.
Bestalde, ekainaren 12an eta 13an, hirugarreneko ikasleek haien bigarren brebeta xuria pasa dute :
- Asteazkenez, Historia - geografia eta zientzien frogak pasa dituzte
- Ostegunez, goizean frantsesa froga eta arratsaldean, matematikak saiatu dira egiten.
Hirugarreneko ikasleak hiru geletan banatuak izan dira azterketa baldintzetan ; denbora herena zutenek beste gela batean.
Azken hilabetean sartzen dira, azken berrikuspenak egiazko azterketa aitzin.
Berrikuspena on deneri !