Milesker eta txalo Xabi Tapia frezka eder honendako !
Ekainan zehar, "Xab Xab" deitutako Xabi Tapia artistak kolegio aitzineko pareta berritu du, fresko bat eginez.
Beltza eta xuriz sortutako muralak gure ingurumeneko elementuak gauzatzen ditu, hala nola heziketa, euskal kultura, transmisioa eta gure inguruneko leku garrantzitsuak halanola Ziburuko itsasargia eta Larrun mendia. Fresko erraldoia uztailaren 2an bukatu du.
Artea, kultura, hizkuntza, ingurumena eta euskarari lotzen dugun atxikimendua adierazten lortu du arte teknika berezi batekin, harritzekoa !
Bidetik ikus daiteke, ez dudatu eta zatozte ikustera !
Hau talentua ! Biba zu !! Milesker eta txalo Xabi !
Brebeta eta Comete sarea 3.eko programan urtea bukatzeko !
Uztailaren 1 eta 2an, gure kolegioa azterketa zentroa bilakatuz, Brebeta ofiziala pasa dute gure hirugarreneko ikasleek : astelehenez frantsesa eta matematiken frogak eta asteartez, historia-geografia eta zientzien frogak.
Uztailaren 3an, asteazkenez, eztreza ahanzteko, hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Xan Berasategi HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.
1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comete sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.
Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.
Parte hartu duten 69 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino....
Eguraldia lagun, 13 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan bazkari goxo batekin bukatu da mendi ibilaldia.
Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !
Bide on eta bakantza on deneri !
Azken egunak besteendako !
Ekainaren 27 eta 28an, ostegun eta ostiralez, azken egunak izan dira 6., 5. eta 4.eko ikasleendako.
Batzuk krakadak antolatu dituzte, beste batzuk jostetan aritu dira kanpoko eremuan, beste batzuk filmak ikusten, beste batzuk matematikak berrikusten obrak eginez...
Ostiralez, laugarrenek aperitifa baten ondotik, Untxin parkera joan dira piknikatzera eta arratsalde lasai baten pasatzera. Bukaeran, zientzia azokari lotutako diploma eskuratu dute.
Seigarrenak aldiz, ikasle batzuen dantza emanaldiaren ondotik, Zokoako ezker paretan antolatutako joko olinpikoetan lehiatu dira karraskan, eguerditan piknikatu eta arratsaldea jostetan, dantzan eta kalakan pasatuz.
Azken orduan, ikasle guztiak bildu dira kanpoko eremuan, alde batetik eskainitako krakada partekatzeko eta bestalde, musikaz gozatzeko, dantzatzeko eta azken agurra batendako.
Uda on bat desiratzen dugu ikasle guztiei !
Futbito aurten ere !!!


Urte bukaerako eskulanak !!
Maiatza eta ekainan zehar, astelehen eta ostegunetan, urte osoan bezala, ikasleek segitu dute eskulan tailerra.
Alde batetik, berreskuratutako berinazko poteak margotu dituzte pintura mota desberdinekin loreontziak bilakatzeko, kartoinez egindako loreak han kokatzeko.
Bestalde, nylonezko kolore desberdineko soka erabiliz, giltzeroak egin dituzte.
Azkenik, proposatutako irudi desberdinen artean bat hautatuz, karratuen teknika erabiliz, A4-ko marrazki bat A3-ko tamainara pasatu dute. Batzuen marrazketa gaitasuna edota talentua deskubrituak izan dira !
Mila esker urte osoan eskulan tailerra hurbildu direnei eta heldu den urte arte ! Aupa artistak !
Hirugarrenen azken eguna !!!
Ekainaren 26an, asteazkenez, ikasturteko eta funtsean lau urteetako azken eguna zuten hirugarreneko ikasleek.
Goizeko lehen bi orduetan, azken berrikuspenak egin zituzten gaika eta talde ttipika.
Ondotik, haien kutxak hustu eta garbitu kirol gelan elkartu aitzin.
Gelaka irakasle arduradunek haien ASSR2 diploma, PIX zertifikazioa eta haien nahien erantzun ofiziala banatu dizkiete. Ondotik, lau urteetako sartze argazkiekin personalizatua izan zaien orri marka bat eskainia izan zaie. Bukatu aitzin, zuzendariak agur hitza eman die hiru geletako ikasleei.
Azkenik, krakada bat eskainia izan zaie eta oroitzapen argazkiak egin.
Orain, lau egunez etxean egongo dira azterketa ofiziala aitzin azken berrikuspenak egiten eta pausatzeko.
Uztailaren 1 eta 2an berriz ikusiko ditugu kolegioan, azterketa zentroa bilakatuko baita.. Ez ahantz nortasun agiria, konbokazioa eta beharko den materiala guztia ! Xantza on, bide on eta euskara on deneri !!!!!!!!!!!!!!!!!
Nahiera eguna #3 !!
Ekainaren 24an, astelehenez, hirugarren eta azken nahiera eguna antolatua izan zaitzaien, kolegioko 6., 5. eta 4.eko ikasleei, hirugarrenekoak berrikuspenetan zirelarik.
Hona hemen proposatuak izan ziren tailerrak :
- 6.ean : Gueoguesser, kantu loto, aire baloia, numbers and games !, astothitz orri markak, landare bilduma
- 5.ean : Power pointen sekretuak, erlaxazioa 2 x 2, poesiarekin jolastea, zure etxebizitza ideala
- 4.ean : Escape game : escapate de la casa del terror, euskarari buruzko orientazio lasterketa, descubre America con equipos
Goizean, haiek hautatutako bi orduko bi tailerretan parte hartu dute ikasleek, eta piknika erraldoi ondotik, arratsaldean 2 orduko tailer batean. Eguerdiko pausan gainera, 4 / 3.en futbito finala iragan zen ikasle finalistak eta kolegioko PLK team ekipen artean.
Hirugarrenekoendako azken aste berezia...
Ekainaren 21etik 26era, goizero, hirugarreneko ikasleendako brebetako berrikuspenak antolatuak izan zaizkie : 5 orduz frantsesa, 5 orduz matematikak, 2 orduz HG eta 2 orduz zientziak landu dituzte talde ttipitan, arlo bakoitzeko irakasleekin.
Arratsaldero aldiz, kirol eta atseden mementuak ukan dituzte :
Ekainaren 21ean ostiralez, Zokoako ezker paretan Euskaraz Bizi taldeak antolatutako Olinpiadetan parte hartu dute.
Ekainaren 24an, astelehenez, kolegioko kanpoko eremuan kirol jokoak egin dituzte.
Ekainaren 25ean, asteartez, Zokoako Untxin bazterrean, elkartu dira atseden mementu baten partekatzeko : kalakak, frisbee, futbola, errugbia, kartetan...
Bosgarrenak Nafarrotik itzuli dira !
Ekainaren 20 eta 21ean, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan ziren bi egunendako.
Goizeko 9:15etan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Leireko monastegia bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberri deskubritu zuten Karlos III.aren jauregiaren bisitaren eta joko pista baten bitartez. Erreberriko alde zaharreko karriketan zehar ibili ziren eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten joko pistari esker.
Erriberritik Artaxoara joan ziren hango harresien bisita labur bat eginez. Nahiz eta abiatzean eguraldia ez genuen lagun, bisitetan zehar zorionez ateri eutsi zion. Arratsaldeko 18:00ak aldera, Mendigorriako Errota akanpalekura iritsi ziren; han igerilekuan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenisean aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.
Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea izan zen gai nagusia. Gosaldu ondotik, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroitarritik oinez eginez hirian sarrera eta hiria zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu ziren, biziki pozik !
Olinpiadak 3.enendako !!
