Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI) eta Seaskak, guraso, ikasle eta euskaltzale orori deia egin die Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, elkarretaratzeak egiteko Euskal Herri osoko 112 ikastoletan.

Piarres Larzabal kolegioan ere, ikasle, irakasle eta langile guztiak goizeko 11:00etan bildu dira elkarretaratze batean Brebeta euskaraz tixertarekin gure hizkuntza eskubideen alde, giro izigarr on batean, "azterketak euskaraz orain !" oihukatuz.

Kantaldia baino hamar egun lehengao, kolegioko seigarreneko talde batek irratiendako soinu dei bat grabatu du.

Ikasle bakoitzak bere erranaldia grabatu du banan bana Antxeta Irratiako Maia Muruagaren mikroan, hitzak ongi ahozkatuz.

Martxoaren 13an, igandearekin, Urruñako polikiroldegian, arratsaldeko 4:00etan, kantaldia izango dela Urruñako ikastola eta Ziburuko kolegioaren alde !

Lehen partean, Urruñako haurrak eta Ziburuko gazteek abestuko dutela eta ondotik, Xabi Solano Maizaren kontzertua izango dela Kimua dantza kolektiboa animaturik !

Txartelak aitzinetik salgai dira 12€tan Pausuko Xaia ostatuan eta Urruñako Dongaitz trinketean. Bertan 15€tan izango dira.

Ondotik erromeria iraganen da, taloak, ostatua eta Kuxkuxtu txaranga.

Milesker ikasle ohiei haien bozen grabatzeagatik  : Munia, Kamila, Jare, Eztitxu, Maddi, Lili, June, Mairi, Amaia eta Andderi ! Eta noski milesker Maiari !

Martxoaren 4a goizean, Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztera etorri dira Piarres Larzabal kolegioa AEK - Korrikako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak.

Aurkezpen honetan, Euskaraz Bizi PLKko ikasle taldearen parte hartzea eskatu dute eta nola ez gogotsu izan dira bertan 6 ikasle. Horretarako aitzinetik aurtengo Korrika kantaren koregrafia ikasi behar izan zuten eta kazetari lanetan aritzeko galderak prestatu zituzten.

Kolegioa guztiak kanpoan gure Brebeta euskaraz tixertekin argazkiak atera ondoren hasi zen aurkezpena IDZtan. Hasiera batean urduri jarri dira hainbeste kamera eta arduradunen artean baina kanta hasi denean dantzatzen hasi eta bikain atera zitzaien.

Dantza ikasi nahi duzuela ? Koregorafia korrika.eus-en eskuragarri da. Dantzatu ondoren, arduradunen hitzak eta unitate didaktikoaren aurkezpena entzun dituzte. Azkenik, Korrikari buruzko galderak egin dizkiete bertaratutakoei.

Arduradunekin ateratako argazki batekin bukatu zuten esperientzia polit hau eta Kanaldudekoek haien ikaskide bat galdezkatu dute.

Txalo deneri !

Prentsaurrekoaren berriak hemen klikatuz aurkituko dira.

Martxoaren 3an, ostegunez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Donibaneko Le Select zinemara joan dira "Collège au cinéma" programaren barnean eskainia zaien filmaren ikustera.

Aurten, lehen aldiko euskaraz ekoiztua izan den filma bat aurkeztua izan zaie, Lara Izagirrek zuzendutako "Nora" filma.

Sinopsia : Norak 30 urte ditu, Nicolas aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da. Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko. Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenego aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

Filmaren ondotik, ikasleek Lara Izagirrerekin trukaketa baten ukateko parada ukan dute, haien inpresio, duda eta oharren egiteko. Momentu biziki goxoa eta aberatsa izan da !

Milesker handi bat Cinevasioneko Joanari, Le Selecteko Xabi zuzendariari eta proiektu honu lotu diren guziei !

Oporrak aitzin egindako enpresaren behaketa ondotik, hirugarreneko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan martxoaren 1ean, asteartez, azken orduan, kolegioko irakasle bat eta ber ikasgelan ziren maila desberdinetako ikasleen aitzinean.

Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbide bat aurkezteko gai izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, adieratzitakoare koeherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena, hizkuntza xuxenaren erabiltzea (gramatika, ahozkera...) etabar..

Hirugarreneko ikasleak 20 taldetan banatuak izan dira eta irakasle "epaile" bakoitzak hiruzpalau ikasle zituen.

Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko publiko eta epaile baten aitzinean gai izan dira.

Eskuratu dituzten hobetze aholkuekin batera, ikastaldiaren txostena aurkezten ahalko dute brebetarako ahozko gisa.

Otsailaren 10ean, ostegunez, bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezia antolatua izan da kolegioan.

Mailaka eta talde ttipika, protokoloa errespetatuz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, egun osoan : Bi orduko bi tailer goizean eta arratsaldean bi orduko tailer bat.

Hala nola : 

- seigarrenendako : erlaxazio ariketak, filosofatzen, kantatzera goaz !, sukaldaritza eta artea, ihauterietako pertsonaiak, krossa eta serigrafia

- bosgarrenendako : estatistikak esku baloian, geoguessr, achtung spitfire ! hegazkinen maketa, matematika eta artea, euskal dantzatik dantza modernora, booktrailer

- Laugarrenendako : elektronika eta matematika, cortometraje, let's play soccer, aurkikuntza handiak !, josketa tailerra, escape game : dónde està el chef ?

Anartean, hirugarreneko ikasleak haien enpresa ikastaldian ziren.

Egun bikaina pasa dute ikasleek eta edozoin hizkuntzetan gozatu dira !

Otsailaren 9an, asteazken goizez, "Hiki Mihi Klik" ipuin kontaketa bat ekarrarazia izan da kolegioko IDZtan, gabonetako animazioa ezeztatua izan baitzen.

Bi aldiz, Eleka konpainiako Jokin eta Kattalinek eman dute haien emanaldia seigarreneko ikasleen aitzinean : 6A - 6Bkoendako lehen orduan eta 6D - 6E ikasleentzat hirugarren orduan.

Euskara zaindu batean, idatzitako zazpi ipuin hauek belarrietako gozamen bat izan dira. Pertsonai ugari dira istorio ezberdin hauetan, hala nola baratzezainaren emaztearena, erregearena, belea eta txirularena, garratoin bikotea eta Hamelingoena, nini itsuarena, buru hezurra eta zakur beltzarena.

Ikasleak adimen handirekin entzun eta erantzun dute eskainia izan zaienari.

Ipuin guztiak musikaz, kantuz ala dantzaz apailatuak izan dira. Bidaiatzeko eta ametsez betetzeko momentu zoragarriak bizi dituzte, euskaraz gozatuz !

Milesker Jokin ta Kattalin !

Otsailaren 8an, astearte eguerdiz, Blobologista klubeko ikasleei, "Alpha misioan" parte hartzeagatik, ikasle-agiria emana izan zaie.

Hona agiriarekin betan izan duten mezua :

"CNES, ESA, CNRS eta Tolosako Akademiako hezkuntza taldeko kideak, Blobologista klubean parte hartu duten ikasleentzat Hezkuntza-Esperientzia #ZureBlobaArtatu agiria ematea pozten dira. Zorionak berriro esperientzia hau martxan jartzeko egindako ahaleginagatik eta eginiko lan guztiagatik !"

Bestalde, ikasleek sortu dituzten tutorialekin, jarduera hau lehen mailetako ikasleei luzatzea pentsatua izan da.

Txalo !

Urtero bezala, garai honetan, hirugarreneko ikasleei antolatua izan zaie brebeta xuria bat kolegioan bertan.

Otsailaren 4an, ostiralez, goizean pasa dute 4 orduko frantsesa froga : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlan, eta arratsaldean, Baionara joan aitzin, euskara B2 froga xuria ordu batez.

Asteburua ondotik, astelehenez, otsailaren 7an, Historioa - Geografia - Herritar heziketa froga bi orduz pasa dute goizean, ordu bateko zientzi froga aitzin eta arratsaldean matematikak bi orduz.

Biharramunetik ostiralera, hirugarreneko ikasle guztiak enpresa ikastaroan izan dira : oporretatik landa, enpresa ikastaroko ahozko bat aurkezteko digute.

Otsailaren 4an, ostiralez, kolegioko 4 autobus abiatu ziren Baionako bidea hartuz ! Bertan, Saint Esprit zubiaren gainean lotu ziren kolegioko 280 ikasle, irakasle eta langileak, Seaskako beste ikastegiei giza kate ederra lortzeko tren geltokitik Suprefeturaino.

Txalo bero bat parte hartzaile guztiei !!! Katea lotua izan da Seaskako lizeoa eta lau kolegioen artean ! bertan ziren sustengatzaileak eta familiak ere eskertzekoak dira !

Kolorea eta arrabotsaren bitartez, gure eskubidearen eskaeraren nahia ozenki agertu Desafioa lortua !

Garaia da ! Azterketak euskaraz orain !

"Ai zer bordela Baionan, ikastolak.... utzi bakean lehen baitlehen" !