Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ekainaren 20 eta 21ean, astelehen eta asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.

Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.

Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.

Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.

Ikasle talde bakoitzak galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan.

Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek beste ikuspuntu bat ukaitea lortu zutela eta.

Ondoko ikasturtean ere azken aldikotz errepikatzekoa (gero hesten baita) !

4Ako ikasleek ERBESTEAREN gaia landu ondoren euskaran : MYRIAM AYCAGUER-ekin soinu sorkuntza baten egiteko parada izan dute. Grabaketa honetan, gelan landutako testu batzuen pasarteak hautatu dituzte : haien artean Miñan liburutik hartutakoak edota kantu batzuen hitzak.

Lan hau kolektiboa izateaz gain baita aberatsa eta interesgarria izan da bide beretik ! 

Proiektuaren bukaerako ekoizpena entzuteko parada ukan dute ekainaren 23an denek elkarrekin.
 
Entzumen on !! Hemen klikatu : klik !

Ekainaren 23 eta 24an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.

Goizeko 9:00tan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Zagotzako jauregia eta gelan landu ziren elizaren tinpanoa ikusi dituzte.Ondoren, urtean zehar landu zuten Leireko monasterioa bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberriko bisita egin dute : Karlos III.aren jauregiaren bisita eta joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten. Arratsaldeko 18:00ak alde, Mendigorriako Errota akanpalekura joan ziren ; han bertan, pizina freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.

Biharramunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte. Bidean, eskualde honek aste horretan jasan dituen suteen arrastoak denetan agerian ziren, benetan harrigarria...

Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira, biziki pozik !

Ekainaren 24an, ostiralez, kolegioko hirugarrenek azken eguna zuten ikastegian.

Goizetik "dotore dotore" ikusi ditugu !

Goizean kurtsoak izan dituzte, kutxak garbitu, eta, bazkaldu eta, irakasle arduradunak eta beste batzuekin, Untxin parkera joan dira arratsaldea pasatzera, bertan krakada bat eskainia izan zaielarik. Bakoitzari orri marka bat esakinia izan zaio, bertan 4 urteetako sartze egunaren argazkiekin....

Haien berrikuspenak etxetik egingo dituzte orain.... eta ekainaren 31 eta uztailaren 1ean, haien brebeta azterketa ofiziala pasako dute gure kolegioan, azterketa zentroa izendatua izanez.

Berrikuspenak on !!! Eta azterketak euskaraz orain !!

Ekainaren 21ean, asteartez, arratsaldeko 2:00etan, kolegioko kanpoko eremua kirol zelaia bilakatu da, publikoak inguraturik.

Gudariek txapeldun gisara PLK team-en aurka final mundiala jokatzeko parada izan zuten.

Kolegio guztia bildu zen zita garrantzitsu honetan eta lehia estua izanik ere, azkenean PLK team taldearen esperientzia gailendu zen penaltietan : 6 - 6 amaitu zelarik partida.

Giro biziki goxoan pasa zen partida, epailaren, speaker eta animazio arduradunaren lan baikainari esker.

Orain ondorengo hitzordua, ekainaren 27an, astelehenez, 6. / 5.en finala jokatuko da eta ondotik bigarren finala mundiala.

Txalo deneri !

Ekainaren 15ean, Seaskako guraso, ikasle eta irakasle talde bat elkartu zen Akademia ikuskaritzak Baionan duen egoitza aitzinean, tokia okupatzeko helburuarekin (berria, mediabask). Arratsalde bukaeran, tentsioa igo da eta poliziak jarrera bortitza izan du (gas negargarria bota eta bortizkeria fisikoa erabili). Berantago, han gelditu diren ikasle, guraso eta irakasleek, irekita atzeman duten leiho batetik egoitzara sartzen lortu zuten (ezer hautsi gabe) eta geroztik tokia okupatu dute.

Ekintza mugagabea da Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatu arte. Okupazio honetan 24 orduko txandak egitea erabaki da. Ziburuko Piarres Larzabal kolegioari ostiraleko txanda egokitu zitzaion, 16:00etatik larunbateko 16:00ak arte.

Gure seme-alabek denon beharra dute !!!

Mobilizatu direnak txalokatzen eta eskertzen ditugu !

Ekainaren 20an, astelehenez, 4. eta 3.en arteko futbito finala iragan zen. 

Txerritalde FT eta Gudariak aurrez aurrez jokatu zuten partida.

Txerritaldek ezin izan zuen bere jokoa behar den bezala egin eta Gudariek haien estrategiarekin garaitzea lortu zituzten lehia estu baten ondorioz : 2 - 0 emaitzarekin !

Txalo bero bat finalista horiei eta egon den publikoari.

Biharramunean, finala mundiala jokatzeko aukera ukan dute.....

Ekainaren 20an, asteleheneko lehen bi orduetan, Etxepare Lizeoan 3. Lanbide Prestakuntza egiten ari diren ikasleen bisita izan genuen : Jokin Iriarte eta Martxel Espierena hain zuzen ere.
Lizeoan 3. Lanbide Prestakuntza nondik norakoak azaldu zizkiguten eta beraien egunerokoa nola pasa den kontatu digute : kursoak, 7 ikasleko gela, proiektuak, Brebetaren prestaketa, ikastaldiak.. Zinez interesgarria eta pozgarria izan da !
Eskertzeko, krakadatxo bat prestatu zuten IEP gelakoek, giro goxoan mintzatu eta eskertzeko.
Milesker Jokin eta Martxel ! 
Ondoko aldia arte !

Azkenean !!! Berriz egin dute bidaia laugarrenekoekin.

Aspaldi itxoiten zuten eta ekainak 13tik 17ra Castillan zehar ibili dira, gainera hizkuntza lantzeko aukera izan dute bertako familietan.

Aurten bi taldetan banatuak izan dira ikasleak, bat Segovian (4AE) eta bestea Toledon (4BD).

Herri bakoitzean bisita eta aktibitate ezberdinak egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko.

Bi taldeak Madrilen egun pasa egin dute eta Reina Sofian dagoen Gernika deskubritzeko aukera ere.

Plazer bat izan da bidaia denak elgarrekin bukatu izana Warner Brossen parkean !!!

Dena oso ongi igaro da eta ikasle eta erakasleek asko gozatu dute.

 Urtero bezala, ikasturteari amaiera emateko eta datorren urtean kolegioan jarraituko ez duten ikasleei agurra egiteko, ekainaren 10ean, ostiral goizez, ateraldi bat antolatu dute IEP dispositibotik.
Amaiur Alfarorekin berriz ere, baina oraingo honetan buia tiratua / "bouée tractée" delakoan ibili dira.
Aktibitatea ondotik, sartu zire "uda besta mozorrotua" ekintzan parte hartzeko.
Esperienzia bikaina talde bikainarentzat !
Mila esker !!