Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Bi urteko geldialdiaren ostean aurten berriz ere kolegioko futbito txapelketa berreskuratu da.
Aurten bi txapelketa jokatzen ari dira, 5/6.a eta 4/3.en txapelketa.
Txapelketa bakoitzean 9 ekipak hartu dute parte (5-9 kidez osatuak).
Txapelketaren helburua futbitoaz gozatu eta euskaraz aire hartzeetan kirolaz gozatzea izan da.
Giro paregabean ari da igarotzen txapelketa eta ikasle aunitzek parte hartu du jokatzen zein inguruan taldeak animatzen.
Final erdi bat jokatu da jadanik eta txapelketak amaitzeko bigarren final erdia eta finala gelditzen dira.
Finalak ekainaren 20an izango dira eta talde irabazleek haien mailan PLK-ko txapeldunak izateko ohorea izango dute.
Azken txanpan gira beraz, eutsi horri eta hoberenak irabaz dezala !!

Urtero bezala, kolegioko ikasleek bertako mus txapelketan izena emateko aukera ukan dute.

Aurten, maskarik gabeko plazerrarekin, 44 ekipak ari dira astearte eta ostiraletan, eguerdiko jolas garaian elkarren kontra eta hori maiatzaren 3tik landa.

Bi txapelketa antolatuak dira : bat 6. eta 5.en artekoa eta bestea : 4. eta 3.en artekoa.

Urtero, arrakastatsua den txapelketa bat da !

Hastapenetik legedia argiki utzirik, bikote bakoitza ahal bezain ttanttoak eta hamarrekoak irabazten saiatzen da : bost hamarretako bi mantxak irabazi behar dituzte.

Orain arte multzoka aritu izan dira, laupabost partidak segurtatuz.

Maiatzaren 30etik, kalifikazioen garaia abiatu da, printzipalan ala kontsolantean sailkatua izanez.

Xantza on deneri ! Ea aurtengo finalistak zein diren ....

Azterketak euskaraz ekimenaren baitan, joan den astean Seaskak Administrazio auzitegira jo  du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra. 2019ko uztailean EEP Euskararen Erakundu Publikoak eta hiruek izenpetu zuten hitzarmena ez betetzea leporatzen dio Seaskak Parisi.

Paueko auzitegiak astelehen arratsaldean azertu behar zuen afera.

Honen harira, Seaskak elkarretaratze batera deitu du, maiatzaren 24ean eguerditan, asteartez, bigarren mailako ikastegi guztietan, PLK barne !

Denon artean lortuko dugu !

Bisita profesionalen proiektuarekin segitzeko, oraingoan Errenteriako Udaleko langileak bisitatzera joan dira hiru ostiral goizez, maiatzaren 6a, 13a eta 20an.

Bertan, giro euskaldun eta jator batean, hainbat lanbide ezagutu eta testazeko aukera ukan dute ; hala nola, zurginak, errementariak, igeltseroak, lorezainak, margolariak, bulegoko langileak...

Oso bisita aberasgarri eta atseginak izan dira eta zenbait ikasleren motibazio era gaitasunak agerikoak izan dira.

Mila esker beste behin ere gure ikasleei egin dioten harreragatik !

Maiatzaren 17 eta 18an, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingles antzezle ordezkariei harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.

Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek ingelesez osoko landurik eta eguneroko bizitzako gaiak lantzen zituzten tailerretan parte hartu zuten.

Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi orduz baino gehiago ingelesez trukatzeko parada eman duena.

Gure ikasleak liluratu duen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur, datorren urtean errepikatuko dena.

Thanks / milesker Bu, Peter eta Kirstyri !

Piarres Larzabal kolegioko Euskaraz bizi ikasle taldeak "PLK olinpiadak" antolatu ditu.

Haien helburua ikastetxearen aire hartzeetan euskara hedatzea da eta elkarrekin ondo pasatzea euskaraz jolastuz.

Laugarren eta hirugarreneko sei taldeek parte hartzen dute eta froga ezberdinak egingo dituzte astez-aste : zaku lasterketak, lokotx bilketak, zapi-zapi...).

Ostegunetan, bazkal ostean, jokatzen dute.

Bi sari banatuako dituzte  : bi talde txapeldunari eta bestea talde "ahobizienari".

Haien asmoa urtero egitea sa, 6-5 eta 4-3 mailekin. helduek ere parte har dezakete.

Euskarak 365 egun

"Zer gertatuko litzateke... mundua aldatuko balitz.

Zer gertatzen da, haiek babesteko, emakumeei lagundu gabe ateratzea eragotziko balute ? Gizonak eta eazteak bereizten baditugu.

Zer gertatzen da, hiru neska dituen familia batean, karrikara ateratzeko, erosketak egiteko... nesketatik bat, Printzesa, muttikoz mozorrotuko balitz, besteentzat muttikoa bihurutko balitz. Jimmy Fisher bihurtuz gero. Zer gertatzen da Printzesa Jimmy izatea gustuko izango balu ? Ematen dion askatasuna ?

Nola aurkituko dute lekua beste bi ahizpek, Regina eta Stellak, txandaka ?"

Hona hemen gure seigarreneko ikasleek Luhosoko Harri Xuri gelan, maiatzaren 10ean, asteartez, ukan zuten ikuskizuna zorrotz honengatik, zeinaren gaia hurrengo klaseko saioetan eztabaidatuko dena.

Maiatzaren 8an iragan den Herri Urratsen, pegatinak saltzeko motibatu dira kolegioko 117 ikasle !!!! Bikain !

Goizeko 9:30 eta 13:30ak artean, pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lakuaren itzulia egin dute lagunen artean, haiek finkatutako kuadrila eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.

Bestalde, ikasle batzuk "brebeta euskaraz" tixertak saltzen aritu dira, gure borroka eta aldarrikapenak aitziraren inguruean agertzeko !

Maila guztietako ikasleek parte hartu dute, giro onean, motibaturik eta lagunen artean elkartuz !

Txalo bero bat zinez ikasle guzti horiei !

Seigarren eta bosgarreneko ikasleek bertso saio baten ukateko parada izan dute lizeotik etorritako hiru bertsolariekin : Haize Lecuona Blanco, Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate Funosas, eta gure kolegioko Unax Aizpurua Ibargariekin. Aimar Karrika animatzaile paregabeak giroturik !

Urtarriletik landa, gela bakoitzak bertsolaritzako 6 saio ukan ditu euskara klaseetan Aimarrekin eta apirileko saio hau lanketa baten fruitua izan da. Ikasleak ikusle bilakatu dira, tarteka bertan parte hartuz.

Mementu goxo eta alaia izan da bertsolari gazte hauen umoreari esker eta hitz jokoek alaiturik !

Milesker gure bertsolari komitei !!

Maiatzaren 3ko astean, kolegioko ikasleak elkartu dira IDZtan ala kanpoan goizeko jolas garaian....

Herri Urrats aitzin, joko desberdinak antolatuak izan zaizkie : karaokea, "blind test" gisako jokoa, urte desberdinetako herri urrats kantuen inguruan...

Ikasleak pozik hurbildu dira eta parte hartuz, KD-ak eta txapelak irabazi dituzte !

Txalo bero bat hurbildu diren guztiei !