Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

 Ekainaren 9an, ostegunez, laugarreneko ikasleak joan ziren Donibaneko Le Select zinemara, 2008an Michel Gondryk argitaratu zuen  "Soyez sympa, rembobinez !" filma ikustera.

"Burmuina magnetiko bihurtzen zaion gizon batek, nahigabean ezabatzen ditu bideo dendako zinta guztiak ; bertan lagun batek lan egiten egiten du. Bideo klubeko leialenaren eskaera asetzeko, emakume dementatu batek, bi gizonek ezabatutako filmen remake-ak egitea erabakitzen dute, besteak beste,"Ghostbusters", "The Lion King" eta "Robocop"....

Ekainaren 10ean, ostiralez, hirugarren mailako ikasleak Urruñako Itsas Mendi zinemara joan ziren "En corps" filma ikustera.

Prestatzeko moduan, kartelean oinarritu ziren, trailerra eta Cédric Klapisch-i egindako elkarrizketa. Zenbait nozio tekniko, hala nola kameraren mugimenduak (bidaiariak eta panoramikoak) klasean ere jorratu ziren ikasleek saioan zehar informazio gehiago eman dezaten.

Gorputzean edo Cédric Klapischek bere pasioa pantaila handian adierazten duenean dantzarako, klasiko zein garaikiderako, filma estetikoa bilakatzen du, are argitsuagoa, benetako dantzari batek janzten duen heinean Marion Barbeau aktore nabarmena bihurtzen dena.

Zuzendariak erakusten du, beste behin ere, beti lasai dela garaiko izpiritua erakusteko, eta bereziki, gazteriaren arrangurak.

Ekainaren 13an, astelehenez, kolegioko seigarren eta bosgarreneko ikasleen txanda zen joateko Donibaneko Le Select zinetokira, 2002an, Steven Spielberg-en "E.T." filma ikusteko.

"Plater hegalari bat gauaren erdian lurreratzen da Los Angelesetik hurbil. Estralurtar batzuk, esplorazio batean Lurrera bidaliak, ontzitik ateratzen dira, baina haietako bat, transbordadorea den soilgunetik haratago aursartzen da. Ondoren, hirirantz abiatzen da. Hau da giza zibilizazioaren lehen aurkikuntza. Soldaduek laster atzeman eta bere familiak abandonatuta, E.T. izeneko txiki beldurgarri honek aldirietako egoitza batean aterpetzen da. Elliot, hamar urteko muttiko batek, deskubritu eta, bere armairuan gordetzen du, berarendako aterpetxo bat eraikiz. Truke telepatiko batek elkartuta, bi izakiak fite lagun bilakatzen dira. Gertie arreba eta Michael anaia zaharrak lagunduta, Elliot E.T.ren presentzia sekretuki atxikitzea saiatuko da...."

Urte osoan eman diguten laguntza eta egin diguten harrerarendako, eskertzen ditugu Donibane Lohizuneko Le Sélect zinema eta Urruñako Itsa-Mendi zinemako ekipak !

Ekainaren 10ean, goizeko kurtsoen ondotik, kanpoko eremua hasi da koloreztatzen jateko pausa denboran...

Arratsalde berezia ikasleei antolatua izan zaie : "Uda besta mozorrotua" !! Ikasle bakoitzak ekarri zuen bere mozorroa edo aksesorioa, arratsalde alaitu honetan parte hartzeko ! Jolas eremuan joko desberdinak instalatuak izan zaizkie hala nola : espartin lehiaketa, zumo lehiaketa, egurrezko mahai joko erraldoiak eta mega babifuta ! Joko guztien denboran, nahi zuten ikasleek dantza iniziazioan parte hartzeko aukera ukan dute Patxi Perez eta Konpania musika taldeak hor baitzen ! Gaurko musika - kantuak entzunez, dantza urrats desberdinak ikasteko aukera ukan dute Patxiren azalpen zehatzekin, maila guzietako ikasleen artean nahasturik... Ezker pareta betea izan da 150 ikasleen artean segur ! Hau giro bikaina !!!! Denak irriz, saltoka eta dantzan !

Arratsaldea bukatzeko, familiek ekarritako gaitzeko krakada ikasle guztien artean partekatua izan da eta eskertzekoak dira !

Eguraldia lagun izanez, ohiz kanpoko arratsalde paregabea eta zinez bikaina pasa dugu denok !

Biba zuek ikasleak eta txalo haien parte hartze baikorrarendako eta esker beroenak Mikel Amilibia eta Patxi Perez & Konpaniari haien dinamika eta animazio desberdinendako ! Segur oroitzapen onena atxikiko dugula denok ! Euskaraz gozatu eta jolastu dira bai !

Erran bezala, kolegioko mus txapelketaren bukaera izan da ekainaren 9an, eguzkipean, jateko pausa denboran, kanpoko eremuan !

Mus finalak iragan dira bai 6 / 5endako baita ere 4 / 3endako, izanez printzipalan edo kontsolantean.

Sei eta bosgarrenen artean, printzipalan aritu ziren bosgarreneko Julen Fagoaga eta Kaiet Alduntzin, txapela eraman duten Eztitxu Daubas eta Laina Lamothe aurka ! Mantxa biziki ttinkatuak izan dira eta neskek dute irabazi 2-1 ! Kontsolantean aldiz, bosgarreneko Unai Heredia eta Bittor Orgogozok galdu dute 0-2 seigarreneko Beñat Del Bosque eta 5.eko Oihan Dunoguesen aurka....

Lau eta hirugarrenen artean, printzipalan txapeldunak izan diren hirugarreneko Txema Gogorza eta Amets Iribarren Ayez aritu dira laugarreneko Maitane Mioque eta Nahia Guerinen aurka, partida 2 - 0 bukatuz. Kontsolantean aldiz, laugarreneko Sabina Iratozki eta hirugarreneko Katixa Fagoaga nagusitu dira hirugarreneko Iñaki Endarra eta Gabi Harocareneren aurka, 2-1 emaitzarekin.

Ikasle finalista guztiak sariztatuak izan dira.

Giro izigarri polita izan dela txapelketa horretan eta zinez arrakastatsua dela azpimarratzekoak dira !

Txalo bero bat parte hartzaile guztiei eta horrela segi eskuin ta ezker pratikatuz !

Ekainaren bi aste horietan ikasleek jokatu dituzte printzipala edo kontsolanteko 1/8ak, laurdenak eta erdi finalak...

Ekainaren 9an, ostegunez, jateko pausan, fase guztiak gainditu dituzten jokalariek finalak jokatuko dituzte kanpoko eremuan eta zortzi hamarrekotan !

Printzipala 6 / 5 : Julen Fagoaga - Kaiet Alduntzin / Eztitxu Daubas - Eztitxu Lamothe

Printzipala 4 / 3 : Nahia Guerin - Maitane Mioque / Txema Gogorza - Amets Iribarren Ayez

Kontsolantea 6 / 5 : Beñat Del Bosque - Oihan Dunogues / Unai Heredia - Bittor Orgogozo

Kontsolantea : 4 / 3 : Iñaki Endarra - Gabi Harocarene / Katixa Fagoaga - Sabina Iratzoki

Xantza on haiei ! Ea nor izango diren 2022-ko txapeldunak.....

Maiatzaren 31an, Baionako Etxepare Lizeoko merkataritza saileko bi ikasle eta irakasleek Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora merkataritza pro saila gure laugarreneko eta hirugarreneko ikasle batzuei aurkeztea etorri dira.

Oihan Alfaro eta Uhaina Zuelgaray-ek haien esperientzia partekatu ondoren, bi bideo labur erakutsi dizkiete, non zer egiten zuten edota nola merkataritza profesional saila lantzen zuten Etxepare lizeoan. laguntzen zituzten bi irakasleek Estibalitz Perurena eta Peio Minondok, ez diete desafio txikia eman bideo hauen egitera bultzatu dituztenean. Eta ikastetxeko ikusleen arabera, desafioa ongi gainditu dutela agertu da.

Burutzeko, joko bat proposatu dute : quizz moduan, gazteen aurre iritziak hausteko. Gure ikasleak azkarrak izan baitira denak sari batekin itzuli dira etxera.

Azkenik, formakuntza hori lanbide heziketako hainbat alorrei ateak irekitzen dituela agertu da. Hala nola, garraioa eta logistika, marketin eta publizitatea, nazioarteko merkataritza, administrazioa eta finantzak, salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko goi-mailako teknikaria eta logistika.

Hor ziren bi gazte hauek BTS-a egin eta gero, agian master bati buruz ere joan daitezkeela erran dute. Agiantza hoberenak op dizkiegu hurrengo urteetan.

Bi urteko geldialdiaren ostean aurten berriz ere kolegioko futbito txapelketa berreskuratu da.
Aurten bi txapelketa jokatzen ari dira, 5/6.a eta 4/3.en txapelketa.
Txapelketa bakoitzean 9 ekipak hartu dute parte (5-9 kidez osatuak).
Txapelketaren helburua futbitoaz gozatu eta euskaraz aire hartzeetan kirolaz gozatzea izan da.
Giro paregabean ari da igarotzen txapelketa eta ikasle aunitzek parte hartu du jokatzen zein inguruan taldeak animatzen.
Final erdi bat jokatu da jadanik eta txapelketak amaitzeko bigarren final erdia eta finala gelditzen dira.
Finalak ekainaren 20an izango dira eta talde irabazleek haien mailan PLK-ko txapeldunak izateko ohorea izango dute.
Azken txanpan gira beraz, eutsi horri eta hoberenak irabaz dezala !!

Urtero bezala, kolegioko ikasleek bertako mus txapelketan izena emateko aukera ukan dute.

Aurten, maskarik gabeko plazerrarekin, 44 ekipak ari dira astearte eta ostiraletan, eguerdiko jolas garaian elkarren kontra eta hori maiatzaren 3tik landa.

Bi txapelketa antolatuak dira : bat 6. eta 5.en artekoa eta bestea : 4. eta 3.en artekoa.

Urtero, arrakastatsua den txapelketa bat da !

Hastapenetik legedia argiki utzirik, bikote bakoitza ahal bezain ttanttoak eta hamarrekoak irabazten saiatzen da : bost hamarretako bi mantxak irabazi behar dituzte.

Orain arte multzoka aritu izan dira, laupabost partidak segurtatuz.

Maiatzaren 30etik, kalifikazioen garaia abiatu da, printzipalan ala kontsolantean sailkatua izanez.

Xantza on deneri ! Ea aurtengo finalistak zein diren ....

Azterketak euskaraz ekimenaren baitan, joan den astean Seaskak Administrazio auzitegira jo  du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra. 2019ko uztailean EEP Euskararen Erakundu Publikoak eta hiruek izenpetu zuten hitzarmena ez betetzea leporatzen dio Seaskak Parisi.

Paueko auzitegiak astelehen arratsaldean azertu behar zuen afera.

Honen harira, Seaskak elkarretaratze batera deitu du, maiatzaren 24ean eguerditan, asteartez, bigarren mailako ikastegi guztietan, PLK barne !

Denon artean lortuko dugu !

Bisita profesionalen proiektuarekin segitzeko, oraingoan Errenteriako Udaleko langileak bisitatzera joan dira hiru ostiral goizez, maiatzaren 6a, 13a eta 20an.

Bertan, giro euskaldun eta jator batean, hainbat lanbide ezagutu eta testazeko aukera ukan dute ; hala nola, zurginak, errementariak, igeltseroak, lorezainak, margolariak, bulegoko langileak...

Oso bisita aberasgarri eta atseginak izan dira eta zenbait ikasleren motibazio era gaitasunak agerikoak izan dira.

Mila esker beste behin ere gure ikasleei egin dioten harreragatik !

Maiatzaren 17 eta 18an, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingles antzezle ordezkariei harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.

Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek ingelesez osoko landurik eta eguneroko bizitzako gaiak lantzen zituzten tailerretan parte hartu zuten.

Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi orduz baino gehiago ingelesez trukatzeko parada eman duena.

Gure ikasleak liluratu duen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur, datorren urtean errepikatuko dena.

Thanks / milesker Bu, Peter eta Kirstyri !