Korrika : "Oihaletxea" dokumentala PLK-n !!
Otsailaren 7an, asteazkenez, Hondarribin estreinatua izan zen "Oihaletxea" dokumentala aurkeztua izan zaie kolegioko laugarren eta hirugarrenei.
Baiona eta Hendaiako AEK-ko bi kide etorri dira Korrika kari "azterketak euskaraz" kolektiboaren lana omentzeko dokumentala horren aurkeztera.
Bigarren orduan laugarrenendako eta goizeko azken orduan hirugarrenendako izanez, dokumentalari buruzko komentarioak eta brebeta / azterketei buruzko galderak argitzeko eta partekatzeko aukera ukan dute ikasleek.
Milesker AEK eta aupa Korrika !
Sare sozialak aipagai 5.eko ikasleei !!
Urtarrilaren 30 eta 31an, Andrea Aranguren pzikologoa komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleei "sare sozialei" buruzko sensibilizazio bat animatzera, bi orduz gelaka.
Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi bat dutenez eta beste eskatua izan zaie.
Ondotik, bostpasei egoera aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.
Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat adliz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...
Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :
- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !
- ziber jazarpena, ziber indarkeria
- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala
- ez da beti egiazkoa erakusten
- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira
- klik batekin gauza asko, gehiegi ?
"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"
Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartzea baikorra azpimarratzekoa da !
Milesker Andrea !
Lagungarriak diren kontaktuak : www.e-enfance.org / Urririk den telefono zenbakia : 3018 / www.promeneursdunet.fr
"Denak gara arduradun, kontuz egin aitzin !"
Korrika : "Azterketak euskaraz" omenduz
Urtarrilaren 25ean, ostegunez, 23. Korrikak "Azterketak euskaraz" kolektiboa omendu du Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.
Seaskako kolegioak eta lizeoko kideak komitatuak izan dira bertan izateko.
Lehenik, Haira Aizpuruaren bertsoek dute harrera eman ekitaldiari Joanes Echeveste animatzaileak, hitza hartu aitzin.
Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuriak Iparraldeko azterketen egoeraren berriak eman ditu zuzenean eta ondotik "Azterketak euskaraz" kolektiboko kidea den Elorri Faltxa mintzatu da.
Segitzeko, Lander Garrok zuzendu duen "Oihaletxea" dokumentala aurkeztu du publikoari erakutsi aitzin.
Azterketak euskaraz kolektiboa egiten ari den borroka gogorra izan da eta izaten ari da.
AEKkoek Seaskako lizeoa eta kolegioetako heldu bat eta ikasle bat ezenatokira igoarazi dituzte egindako lana ohoratzeko eta bertan, ikastegi bakoitzaren arduradunei Korrika oroigarri bat eskainia izan zaie. Izan dadila oroigarri xumea egindako lanaren aitortza.
AEKk eskertzen du egindako lana, euskaldunon eskubideen alde lehiatzeagatik.
Emanaldia Etxepare lizeoko Etxeparangako kantari-musikariek dute amaitu, Xutik taldearen "azterketak euskaraz" kantua eskainiz.
Mila esker AEK ! Gora Korrika ! Harro herri izan gaitezen !
Bueltan da IEP PRO proiektua !
Urtarrilaren 25ean, IEP egituran diren bi ikaslerekin bat abiatu gara Zokoako Paries Etxearen barneak ezagutzera.
Bertan, gure kolegioko ikasle ohia den Xan Billiottek harrera egin digu eta dendaren atzekaldea sakon erakutsi digu.
Pastizak, txokolateak, tartak… nola egiten diren eta ze prozesua duen ikusi izan ahal dugu ; gainera, talde lanean eta makinak nola funzionatzen duten ikusteko aukera izan dugu ere eta noski, dastaketak egin ditugu bertako produktuak eta dendaratuko diren errezeta berrituko kurasanak eta txokolateak baita ere.
Oso esperientzia baliogarria izan da lanbide ezberdinak ezagutzeko eta prozesu guztiaren lana gertutik ikusteko, nork daki eta gure IEPeko ikasleren batek bertan egingo dituen etorkizunean bere lanbide ibilbideko lehen pausuak.
Rap taldea Alkimia estudioan....
Euskaraz Bizik bigarren aldiz antolaturiko Euskarazko rap ikastaroan parte hartu dugu kolegioko hirugarreneko zortzi ikasleek.
Batzuk lehen aldia genuen eta beste batzuk bigarrena. Ikastaro honen irakaslea Odei Barroso bertsolari eta raperoa izan da.
Bost saio egin genituen berarekin azaroa eta abendua bitarte, astean behin, eguerdiko aire hartzean. Saio horietan raparen historia ezagutu eta gero, gai amankomun bat hautatu genuen eta, ondotik, bakoitzak bere kopla idatzi zuen. Azkenik, urtarrilaren 24an, asteazkenez, Alkimia produkzioak grabaketa estudiora joan ginen zortzi koplaz osaturiko rap kantua grabatzeko.
Oso esperientzia ona izan zen estudio batean sartzea eta kantuen grabaketarako beharrezkoak diren baldintza eta ekipamendu guztia bertatik ezagutzea.
Orain kantuaren masterizazioa egitea falta da Odei Barrosoren eskutik. Ea gustoko izango duzuen gure aurtengo "Gatazkak" kantua.
Mila esker Odei Barrosori eta Euskaraz Biziri.
Jazarpen eskolarra prebentzioa 5.endako
Urtarrilaren 9 eta 23an, eskolako jazarpena gaia aipatua izan da bostgarreneko ikasleekin talde erdiz Adoenia egiturarekin.
Zehaztea, ulertzea eta prebenitzea izan dira esku-hartzearen helburuak.
Zer pisu du taldeak nerabezaroan ?
Nola bilakatzen ahal litzateke jazarle baten posizioan...
Ikasleek interes handiz segitu dute eta aktiboki parte hartu dute.
Milesker Adoenia. Milesker Cédric.
Heldu den urteko buraso berrien bilkura
Urtarrilaren 21eko gauean, inguruan ditugun lehen mailetako 50 buraso batzuk elkartu dira kolegioan.
Irailan 6.eko burasoak izango direnei harrera hitza eman die Eneko Irigoyen Zuzendariak.
Ondotik, aurten 6.eko irakasle arduradunak diren Mathilde, Myriam eta Nicolek dute aurkezpen orokorra animatu : lehen mailatik diren aldaketak, egun baten antolaketa, otobusa eta jantegiko berezitasunak, eskolako materiala, antolatuak diren ateraldi eta ekintzak.... Bestalde, Oihana Garay gaztelera irakasleak lehen hizkuntzaren hautaketarako aholkuak eman ditu.... Hezkuntza aholkularia den Elena Dufauk telefono eta sare sozialei buruzko egoera aurkeztu du... Eta animatzailea den Maritxuk eguerdiko tailer eta aktibitateen berriak....
Ondotik, burasoen galderei erantzun dute. Betiko kezkak agertu dira : nola eginak diren ikasgelak, telefonoaren beharra edo ez, otobusen antolaketa eta izen emaitea... etabar..
Bukatzeko, nahi zutenendako, kolegioko gela batzuen bisita proposatua izan zaie.
Mintzaldi guztia euskaraz eramana izan da, Elenak egindako bat-bateko itzulpenari esker.
Gaualdi biziki sanoa eta atsegina izan da. Lasaituagoak senditu dira burasoak.
Bixintxoetako fandango txapelketa xarmanki iragan da !
Urtarrilaren 21ean, igande arratsaldez, eguraldi goxoarekin, kolegioko ikasleak elkartu dira pilota plazan den aterpe azpian, besta komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko ! Hiru kategoriak antolatuak ziren : 12 urtepekoak, 13-17 urtekoen artekoak eta helduak.
Ikasleendako desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira !
LEHEN KATEGORIAN :
3. saria : Texa Biscay Aguerre - Milia Kaushik Etcheverria
2. saria : Joanes Etcheverry Harriet eta Romane Abadie
1. saria : Elaia Biscay Echegaray eta Saioa Mondela
BIGARREN KATEGORIAN :
2. saria : Irene Savatier - Oneka Arambarri Fernandez
Zorionak gure ikasle guztiei eta kolegioko ikasle ohiei ere bai !
Milesker Begiraleak txarangari eta Ziburuko besta komiteari !
Eski ateraldia 4. eta 3.endako
Goiz esnatu behar izan zuten denek, baina egunak merezi izan zuen, argitu ahala ikusi zuten egun bikaina zutela aurretik.
Goizeko 6:00tan abiatuz, 9:00ak aldera mendi txurietara iritsi ziren. Bertan taldeetan ezarri, materiala hartu eta pistetara! Eguerditan pausa bat egin zuten elgarrekin piknikatzeko eta berriz pistetara, arratsaldeko 15:30ak arte gutti gora behera. Arratseko 19:00ak inguru, etxeetara sartu ziren.
Nahi beste elur ez bazen ere, eguraldia lagun izanik, gozatu ederra hartu zuten parte hartzaile guztiek : 49 ikasle eta 7 heldu, haien mailaren arabera, talde ttipitan banaturik.
Gozatu ederra hartu zuten!!
Mila esker ateraldian parte hartu duten ikasle guztiei eta nola ez, ateraldia egin dadin laguntza eman duten langile eta laguntzaile guztiei !
Aupa Piarres Larzabal kolegioko eskiatzaileak !
Lehen mailetako ikasleen bisitak !!
Urtero bezala, urtarrilaren 15eko astean, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatuak izan dira : Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Hendaia, Biriatu, Bidarte ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu, baita ere Erlaitza eskolatik :
Urtarrilaren 15an : Hendaia eta Biriatuko lehen mailakoen bisitak
Urtarrilaren 16an : Ziburuko ikastola eta Eralitza eskolako ikasleen bisita
Urtarrilaren 18an : Bidarte eta Donibaneko lehen mailakoen bisita
Urtarrilaren 19an : Urruñako lehen mailakoen bisita.
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntza Aholkularia den Elena Dufaurekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela, eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Urtarrilaren 23an, astearte gauez, burasoei ere proposatua zaie kolegioko bisita eta bilkuran parte hartzea.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !