Piarres Larzabal Kolegioa

 

Nautika Eguna

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Oporrak aitzineko enpresaren behaketa ondotik, 3.eko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan, martxoaren 4ean, astearteko azken orduan, kolegioko bi irakasle eta ber ikasgelan ziren 6., 5. eta 4.eko ikasle batzuen aitzinean.

Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbidea aurkezteko gai izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, adierazitakoaren koherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena....

Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko bai publiko baten baita ere epaile baten aitzinean, gai izan dira. Ikasle batzuk hobetu behar dute haien txostena eta ahozkoa.... Brebetarako ahozkoa gisa aurkezten ahalko dute !

Otsailaren 15ean, ostiral eguerdiz, goizeko kurtsoak bukatu eta, ikasleek haien mozorroa ipini dute, kanpoko eremua koloreztatuz, ihauteri arratsaldea abiatu aitzin.... "Munduko biztanleak" gaia errespetatuz, denetariak ikusten ahal zen : mexikanoak, txinatarrak, razta batzuk, munduko kirolariak, turistak, esukaldunak... eta ahantzi gabe txaketa horiak !

Handienek bazkaltzen zuten bitartean, gazteenek zuten lehen orduan hitzordua :

- Seigarreneko ikasleak adi egon dira Joseba Ayalaren ipuin kondaketan (laguntasuna, Lota jauregiko jauna eta buhamiaren ixtorioa, hiru konkordunen ixtorioa...)

- Bostgarrek, Ziburun iragaiten den Sorgin Gaueko 5 pertsonaien ezagutza egin dute : Akerra, hartza, zirtzila, joalduna eta sorgina (sinbolizazioa, jantzia, irduiak...) Maider, Intza, Joana eta Gillermori esker !

Ondotik, kolegioko ikasle guztiak elkartu dira ezker paretan Zan Pantzarren auzia entzuteko, hainbat leporatze eginak izan zaikion : munduan den pobrezia, kutxadura, terrorismoa... Desoreka sozialengatik, Frantzian izan den txaketa horien mobilizazioa... Kolegioan kurtso egun ainitz direla, ebaluazio ainitz, hitz gehiegi lotura liburuxkan, euskararen erabilpena eta nola ez, brebetaren kezka handiena, inposatua zaigula zientziak frantsesez pasatzea eta ikasle ohien egiazko maila ez dela beha den bezala kondutan hartua izan, aski dela !.... eta hainbat gauza ! Gaixo Zan Pantzar, hitz egiteko eskubiderik ez du ukan eta errea izan ordez, ikasleek jo dute aurten !!!!!!!

Ondotik, kirol animazioak instalatuak ziren kanpoan, Animaktioneko Mikeli esker : bubble fut, zumoen borroka eta espartinen botatze lehiaketa. Udako eguzki izpien artean, irriñoak, desafioak eta izerdia nahasi dira, 6. eta 4.ek prestatu zuten krakakda partikatu aitzin ! 

Azken egun polita iragan da bakantzak aitzin : Txalo bero bat parte hartzaile eta komita guztiei ! Milesker !

Ikasturte hastapenetik, bizirik diren emanaldietako tailerretan parte hartzen usaiatu dira gure seigarrenak. Gainera, kolegioko ekipari esker, espazioaren erabilpena, ahotsa-elokuzioa-erritmoaren lanketa eta ekoizpen artistikoen deskubritzea landu dute ikasleek.

Urtarrilatik goiti, Michel Coulareauk idatzitako "La mauvaise note" obraren taularatzea lantzen dute. testu horretan, bere nota txarraren aurkezteko haur batek erabiltzen duen abilezia da gaia.

Orain, hilabetean behin, Axut taldeko Manex Fush eta Elirale konpainiako Pantxika Telleria horren segitzeko agertzen dira kolegioan, ikasleen aitzinean. Saioetan, gure ikasleek irudimena handia baita ere iniziatiben hartze aberatsa ikus daiteke, oinarrizko testua moldatu baitute, esaldiak eta pertsonaiak gehituz, baita ere mimikoak ala jestuak !

Proiektu hastapen hortan, ikasleen energi baikorra ageri da !

Bigarren hiruilan, Olagarroa kirol elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalistei desafio bat eskainia izan zai, eta nola ! Xumai Murua eta Gregori Aguirren aurka aritzea ! Otsailaren 15ean, azken egunean, goizeko jolas garaian, publiko eder baten aitzinean !

Nahiz eta izerdia bota duten eta ez duten amor eman, 4.eko Julen Ladebat eta Ximun Daguerrek ez dituzte pilotari helduak irabazi....

Txalo bero bat lauei !

Azken egunetan, eskulan garaian, Iolandarekin bildu den ikasleen taldea Zan Pantzar eraikitzen aritu izan da... kartoinez, krepoi paperez... esku ttipiak baliatuz egiazko Zan Pantzar bat bilkatu zaie eta nola ! Piñata modukoa aldi honetan ! Txalo bero bat artistei....

Paralelikoki, 6.eko hamar ikasleko multzo bat bildu da Maritxurekin, ikusteko 2018 - 2019 ikasturtean zer leporatzen ahal zitzaion Zan Pantzarri... Haien ideiak zerrendatu eta, jolas eremuko inkestarekin aberastuz, ikasleek idatzi diote auzia eta ihauteri egunean zuzenean eta ozenki erran ! Biba zuek !

Otsailaren 11tik 15era, Dejabu - Axut ! - Artedrama taldeko antzerkilariak egon dira gure kolegioan erresidentzian, "Zaldi urdina", haien antzerki berria prestatzeko, lantzeko eta partikatzeko !

Astean zehar, ikasleak talde ttipika errezibituak izan dira haien lan denboran, antzerki baten sortzea elgarrekin partikatzeko : gorputz eta ahots beroketak, entsegu irekiak, ahozkotasuna....

Milesker ainitz partikatu gaituzuen momentu horiendako !

Ongi segi eta laster arte ezenatokian !

Otsailaren 13an, asteazken goizez, kolegioko ikasle guztiak Donibane Lohizuneko Les Ecrans Luziens zinegelara joan dira.

Alde batetik, 6. eta 5.eko ikasleek 2000an egindako Stephen Daldryren  "Billy Elliot" filma ikusi dute :

Inglaterrako Ipar ekialdeko meatze-hiri ttipi batean, bere boxeoko gela dela dantza gela baten ondoan deskubritzen du hamaika urteko Billyk, harridura handi batekin. Hastapenean aztoratua izanez, balletaren jestuek dute liluratzen pittaka pittaka, nahiz eta bere anaia eta aitaren begietan ez den hain indartsua. Bere boxeoko eskularruak abandonatzen ditu diskretuki dantza kurtsoetan parte hartzailea bilakatuz. Dantza irakaslea den Wilkinson andereak berehala bere talentuaz ohartzen da. Nola errekzionatuko dute greban diren Tony anaia eta aita meatzariak, boxeoko dirutza joaten dela dantzara konturatuko direlarik ?

Bestalde, 4. eta 3.eko ikasleek 2012an Benh Zeitlinek egindako "Les bêtes du sud sauvage" filma ikustera joan dira :

Sei urteko Hushpuppy bizi da bere aitarekin "bayou" deitutako eremuan. Tanpez, natura berotzen hasi da, temperaturak emendatzen, hormaguneak urtzen, aurochs deitutako behiak askatuz. Ur-goititzearekin, aurochs-en bat-bateko agertzea eta aitaren osasunaren ahultzearekin, desagertu den amaren bila joatea erabakitzen du Hushpuppyk..... 

Ttipi Ttapa korrika hurbiltzen ari da...

Tenizak eta kirol jantziak atera !

Anartean, gure ikasleak deituak izan dira moda desfilera !!!

Entsaio desberdinak egin eta, prest izan dira otsailaren 12an, Donibane Lohizuneko Sardin erretegian iragan den moda desfilerako !

Trikotak, kazketak, kamisetak.... Klika moduan aurkeztu dituzte, top modeloen erritmoan !

Sei eta bostgarrenko 10 ikasleak txalokatzen ditugu ! Biba zuek !

Klika euskara ! Milesker aek !

Otsailaren 12an, Epilepsia eguna baitzen, Gipuzkoako AGE elkarteko 4 kide ekarrarazi ditugu gure kolegiora.

Bi orduz ibili dira gelaz gela epilepsiari buruzko informazioa ikasleei argiki eskaintzen.

Bi bideoen bitartez, ikasleek ulertu dute eritasuna zer den eta nolako krisia egin daiteken.

Bestalde zer egin behar den eta zer ez den egin behar argi utzia izan zaie.

Ikasleak biziki interesatuak agertu dira eta galdera ainitz egin dituzte.

Eguna bukatzeko, elkarteko kideek hitza hartu dute ekipa pedagogikoaren aitzinean eta galderei erantzun.

Milesker ainitz Susana, Alfonso, Josune, Inigo eta elkarteko beste kideak guztiak !

Otsailaren 9an, larunbatez, 4. eta 3.eko ikasleak joan ziren eskiatzera... Haien artean Estebe !!

"Goizeko 5:55etan genuen hitzordua 6:00etan abiatzeko. Goizeko 8:45etan Gourettera ailegatu eta, 9:30tan pistetan ginen ! Goizean lasaiki eskiatu dugu. Eguerdiko pausan, elgarrekin piknikatu dugu eta azkar joan gara berriz pistetara ! Arratseko 7:00etan sartu gara Ziburura.

Gainera ez badakigu eskiatzen, kurtsoak badira goizean eta beste lagunak mailaren artean banatuak dira.

Nire experientzietatik hoberena izan da, bikaina da egun hori, giro biziki ona ukan dugu, eguraldia ere, eta lagunekin asko irri egin dugu ! Laguntzaileak eta irakasleak ere irringarriak izan dira ! Kontseilatzen dizuet inskribatzea heldu den urtean !"