Hirugarreneko ikasleak prentsaurrekoan...

Martxoaren 24an asteartez, Meyer proiektuan parte hartu duten 3.eko ikasleek prentsaurreko bat antolatu dute kolegioan.
Meyertarrak Donibane Lohizuneko judu familia bat zen, okupazio denboran onsatun guzietatik desjabetuak izan zitzaizkiona, baina bizirautea lortu zuena.
Ikasleek prentsaurrekora etorri diren 5 hedabideei urtean zehar sortu duten bideo dokumentala erakutsi diete.
Orain, dokumentala Concours national de la Résistance et de la Déportation lehiaketari igorriko diote, irabazteko esperantzarekin, noski!
Matematika astea kolegioan !
Martxoaren 16an, astelehenarekin, Zenbakien lasterketa (la Course aux nombres) lehiaketan parte hartu zuten 6. et 5.ikasleek.
Lehen lehiaketa... estrezagarria baina giro onean segitu genuen "Gizon-emazte berdintza" gaia tratatuz eguneroko etxeko lanetan.
Berantago astean, Nobel eta Fields sariak eta beren banaketa emazte-gizonen aldetik ikertu genituen.
Bukatzeko "Izkutatutako irudiak" filmaren trailerra begiratuko genuen eta ikasle guztiek interes handiarekin entzun zituzten azalpenak.
Martxoaren 26an, ostegunez, desafioak gainditu zituzten ikasleek sariztatuak izan dira ! Txalo deneri !
Hirugarren mailan ere, Akitaniako IREMek antolatutako matematika erronka batean parte hartu dute. Aurten ere, Duranthon andreari esker, enigmak euskaraz proposatuak izan zaizkie eta ikasleek euskaraz erantzuten ahal zuten. Taldeko lana izan da. Hamabi asmakizun proposatu zaizkie eta lehen analisi bat egin ondoren, zazpi aukeratu behar zituzten. Ikasleek hainbat estrategia definitu zituzten ahalik eta puntu gehien lortzeko....
Gora matematikak ! Milesker Myriam, Itsaso eta Danieli !
Nahiera eguna #2
Martxoaren 23an, astelehenez, urteko bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek.
Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, goiz eta arratsaldez, piknika erraldoi bat eginez bitartean.
Hala nola :
- seigarrenendako : Udaberria euskaraz eskaini ondoko Zokoako zahar etxeari, Numbers ! Mandalak, Zeusen izenean, Korrika, Euskal ihauterietako pertsonaiak ezagutu,
- bosgarrenendako : Carnavales del mundo hispanico, zientzia azoka, ondarea kameraren aurrean, antzerki tailerra
- laugarrenendako : Zientzia azoka, matematiketan buru mapen sorkuntza, sumertar zenbakien idazketa buztinean, escape game : atrapa al ladron de museos !, enpresa sortzailearen lehiaketa
- hirugarrenendako : The Commonweath and multiculturalism in Britain, gorputz adierazpena : sormena, loto blind tezt, ahozko aurkezpena,
Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira !
Gora euskara !
KORRIKA : Kolegioko 1531. kilometroa
Martxoaren 24-25eko gauean, asteazkenez, goizeko 1:59tan, Ziburuko 7, Turnaco plazatik Donibane Lohizuneko zubiraino, kolegioko ikasleak eta familiak elkartu dira euskararen lekukoa aitzinera eramateko, "Euskara gara" lelopean. Zinez, mementu zoragarria izan da eta eskertzen ditugu parte hartu duten guztiek.
Txalo bero bat ere bai 6.eko Gabiri, 5.eko Ekhiri, 4.eko Kepari eta 3.eko Xalbati lekuko eramaileak izateagatik.
Gora AEK !
Gora Korrika !
Ttipi ttapa Korrika !
Ziburun ere euskaraz !
Hemen gaude euskararen alde !
Herriz herri harro herri izan gaitezen euskararen alde, eguneroko borroka elgarrekin eramanez "euskara garelako" !
Korrika : lekuko eramaileen zozketa eta joko alaiak !
Martxoaren 12ko Korrika'irratia ondotik, martxoaren 20an, eguerdiko jolas garaian, iragan da mailaka lekuko eramaileen zozketa !
Aurten, Ziburuko 7, Turnaco plazatik abiatuko den kolegioko 1531. kilometroan, 6.eko Gabi Viquendi, 5.eko Ekhi Chaumont, 4.eko Kepa Zozaya eta 3.eko Xalbat Otanok dute lekukoa altxatuko Ziburuko Kaskarrotenea ikastolako ikaslearen ondotik. Beste lagunek banderola atxikitzeko aukera ukango dute eta denak elgarrekin "euskara gara" lelopean aitzinatuko dugu Korrika, gaur gauean ! Hitzordua finkatzen dugu 1:30tan, goizeko 1:59tan hurbiltzen baita !
Zozketa ondotik, Korrika'Quizz galderei erantzun onak edota Korrika'raokean aurtengo kantua ongi abesten bazuten, Korrikako pegatinak eta txapak irabazteko aukera ukan dute parte hartzaileak ziren ikasleek !
Txalo deneri eta gero arte gauean zehar ! Ttipi Ttapa korrika !
Urruñako gazte gunea bisitan
Martxoaren 16an, astelehenez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Kirol zerbitzua eta Gazte gunea zerbitzuetko arduradunak diren Eñaut Larretche eta Andoni Ostiz hurbildu dira Urruñako ikasleekin elkartzeko.
Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.
Saio horietan, apirileko oporretan proposatzen duten animazioen egitaraua aurkeztu dute, izenak emateko garaia baita.
Milesker Andoni eta Eñaut
Kontaktuak :
- Kirol zerbitzua : Eñaut : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 85 94 26 / 06-18-77-72-54
- Gazte gunea : Andoni : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06.59.97.67.09
Izen emaiteak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Mugaldeko egonaldiaren aurkezpena hirugarrenei !
Martxoaren 13an, ostiralez, arratsaldeko 1:45etan, Urruñako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuko Ione Josie eta Eñaut Larretche kolegioko IDZtara etorri dira 3.eko ikasleekin mintzatzea, uda honetan antolatzen duten Mugaldeko egonaldiari buruzko xehetasunak emanez.
Udaleku honetan, 2011-2012 urteetan euskaraz ari eta sortutako gaztetxoek parte hartzen ahalko dute.
Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:
- Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
- Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
- Parte hartzea bultzatzea.
- Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuz.
Egonaldiaren ordutegian finkatuak dira : elkar ezagutze jokoak, oinez ibiltariak, bisitak, surfa, artistekin topaketa : Amets Arzzallusekin Miñan liburuaren inguruan eta Odei Barrosorekin rap - freestyle tailerra, arbolismoa, igerilekua..
Uztailaren 13an, Arantzatik abiatuko da, Oiartzun eta Urruñatik pasatuz, uztailaren 19an eguerditan, Saran bukatzeko.
Izenak online egingo dira eta horretarako epea martxoaren 31a arte. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek partzen ahalko dute. Udalekuaren prezioa 175 eurokoa da.
Milesker Ione eta Eñauti hainbat azalpenak emateagatik !
Korrika' irratia kolegioan !
Martxoaren 12an, bi urtero bezala, korrika kari, kolegioko irrati estudioan, Korrika'irratia antolatzen da Donibane Ziburuko AEK-ko ikasleak eta haien irakaslea komitatuz.
Eguerdiko pausan, 13:00etatik 13:40ak arte, seigarreneko Lur, Haizea, Margot eta Malenek harrera eman diete, galderak pausatu eta jokoak animatu.
Lehen parte batean, AEK-ko kideen aurkezpena egin eta, bakoitzak bere lekukotasuna emateko aukera ukan du, hainbat galderei erantzunez : zer da AEK ? Zergatik euskara ikasi nahi zuten ? Zer da zailena eta errexena ? Noiz pratikatzen duten euskara ? Zer da korrika ? Parte hartu edo hartuko duten ? ... Eta haien saioa bukatzeko quizz ttipi bat proposatu diete Euskal Herriko pronbintzien izenak eta haien hiriburuak oroitarazteko helburuarekin.
Bigarren partean, kolegioko kanpoko eremuan emankizuna ongi entzun zutenendako, 10 galdera pausatuak izan zaizkie bertan ziren sariak irabazteko : kamisetak, txapak, giltzeroak, kazketak eta pegatinak !
Giro bikaina izan da bai irrati saio denboran baita ere kanpoko lagunen parte hartzearekin.
Galtzaile ala irabazlea izanez, parte hartzaile guztiak eskertuak izan dira, etorri diren komitak ere bai. Txalo Lur, Haizea, Margot eta Malen irrati kazetariei !
Txalo ere bai etorri diren AEK-ko Didier, Annie, Xabi ikasleei eta Maittu haien irakasleari ! Segi mintza pratikan eta euskaraz gozatzen !
Bertso saioa 6. eta 3.eko ikasleendako !
Piarres Larzabal kolegioko 6.eta 3.eko ikasleek, euskara kurtsoetan bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzeko helburuarekin, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Mae Lascaray bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte.
Lanketa horri bukaera polit baten emateko asmoz, martxoaren 12an, ostegunez, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddalen Arzallus eta Xermin Camblong bertsolarien eskutik.
Ikasleek kurtsoetan ikasitako doinu eta joko ezberdinak bat-batean gozatzeko parada paregabea ukan zuten.
Milesker Mae, Maddalen eta Xermin !
Autobus prebentzioa 6. + 5.endako !
Martxoaren 10ean, asteartez, Jean Jacques eta Mayalen Borda, Txik Txak Euskal Hirigune elkargoko garraio ordezkariek hitza hartu dute, ordu batez gelaka, seigarren eta bosgarreneko ikasleekin, autobus prebentzioa eginez, informatuz eta sensibilizatuz.
Autobusa etorri aitzin, barnean direlarik eta kolegiora iristean nola portatu behar diren ikasleak adierazi diete : ikaslearen portaera, materialaren errespetua, uhalaren inportantzia eta kartaren garrantzia eman die.
Lekukotasun eta bideo desberdinen bitartez, ikasleei sekuritatean izateko aholkuak emanak izan zaizkie.
Azpimarratzekoa da gela guztietan, ikasleak adio egon direla eta bizki baikorki parte hartu dutela.
Milesker Txik Txak Euskal Hirigune elkargoko garraio sareari azalpen guzti horiendako !
Agian ikasle bakoitzak kondutan hartuko dituela eta bere burua babestuko duela, autobusa errespetatuko eta gidaria agurtzen segituko duela !






