Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Maiatzaren 7tik 11ra, aste berezia izan baldin bada gehienendako, gure 3.eko ikasleendako azterketa astea izan da : bigarren brebeta xuria....

Astelehenen goizean, 4 orduz, frantsesa froga pasa dute.

Asteazken goizean : brebetarako ahozkoa pasarazia izan zaie bi pertsonez osatutako epaimahaiaren aitzinean eta aitzin / ondotik, B2 mailako euskara azterketarako ahozko eta idatzitako froga.

Ostiralean : beste ikasleak etxean zirelarik pedagogi eguna antolatua baitzen, 3.ekoek azken azterketa eguna zuten : 2 orduz historia geografia, zientziak ordu batez eta arratsaldean, bi orduz matematikak.

Igandean, Herri Urratsen burua hutseko arnasa hartzeko aukera izan zuten !

Azken txanpa da ekainaren 28 et 29an iraganen den egiazko azterketa aitzin....

Segi segi lanean !

Maiatzaren 13an, Herri Urratsen.... euri tantak eta eguzki izpien artean jendea hurbildu da....

Hirurogei ikasle taldeka ibili dira aitziraren inguruan, jendeari pegatinak saltzen, kolegioaren alde !

Txalo bero bat haiei !

Segi dezagun euskararen alde borrokatzen ez baita oraindik irabazia....

Postu gehiagorik ez momentukotz !

Zientziak brebetan frantsesez pasa beharko dira : Onartezina !

Hemen.... gaude.... euskararen alde !

Maiatzaren 4ean, Baionara joan aitzin, ohorea izan dugu gure kolegioan : 2zio taldeko Odei eta Gorka kantari "ospetsuak" komitatu ditugu kolegioko IDZtara momentu goxo baten pasatzera, bazkari denboran....

Lehen parte batean, 5. eta 4.eko 45 ikasle bildu dira eta bigarren partean, 6. eta 3.eko 51 ikasle !

Bertan, kantari bakoitzak euskararekiko duen atxikimenduaren lekukotasuna eta bizipena eman dute, ondotik aurtengo Herri Urratseko kantua aurkeztu dute, bideoklipa erakutsi eta erranahia landu, azaldu.

Harri batez bi xori ! 2zio taldearen azken KDa berriki atera baita, "ni eta zu" bideoklipa erakutsi eta esplikatu diete ikasleei.

Hitz hartzea eta galderei erantzun ondoren, bertan ziren ikasleen artean, KD berria irabazteko zozketa antolatua izan zen eta 6.eko Eztitxu Girard eta 4.eko Haize gramont-ek zuten eskuratu !

Milesker ikasle parte hartzaileei ! Milesker Odei eta Gorkari !

Hiztordua dugu denok igandean orain, Maiatzaren 13an, Herri Urratsen, Nafarroa gunean, 12:15etan haien kontzertua entzuteko eta baitezpada kantatzeko.... Erantzuna : prefosta" !

Danborradako oroitzapenak webguneko argazki gunean dira !

Txalo bero bat antolatzaile, irakasle, langile, buraso, parte hartzaile, sustengatzaile eta ikasle guziei !!!!!

Milesker ! Desafioa lortua !!

Gaur azken entsaioak senditzen dira....

Gelaka, mailaka, kolegioa osoa...

Jarririk, egun guzietako jantziekin eta eskuekin...

Bihar xutik ! Tixerta urdina eta danborrarekin !

"Bizi, hazi, hezi, ikasi nahi dugu ! Euskaraz Euskal Herri guzian !"

Joan den apirilaren 23an, asteartez, Salies de Béarn herria joan dira 5D-ko ikasleak ; bertan berziklapen olinpiadetan parte hartzera.

Olinpiada horiek bi urte oro iragaiten dira ; eta ikastetxeak, 2016-ko trofeoa berriz jokoan eman nahi izan du, orduan kolegioa txapeldun gelditu bait zen.

Aurten, nahiz eta hautatu bi ikasleak xarmanki aritu diren kolegioa defenditzen, ezin izan ute trofeoa berriz ere etxera ekarri. Halata guztiz, primeran pasa zuten eguna, beste kolegioetako ikasleekin batera.

Olinpiada horietarako prestatzeko, martxo eta apirila tartean 3 aldiz jin zen Joseba Manterola, Bil ta Garbiko langilea gelara, berziklatzearen inguruko informazioa ematera.Haien aldetik ere, olinpiadetan parte hartzeko entrenamednu gogorra egin zuten.

Orain, ondoko urratsa gure ikastetxean, jadanik berziklatzen dena hausnartzea da eta ahalez hobetzea. Hemendik bi urtetara, ondoko olinpiadetan, trofeoa berriz ere ikastetxera ekartzeko gisan !

Maiatzaren 4eko danborrada erraldoia prestatzeko, kolegioko ikasleak ari dira a tope hemen !

Erritmoa, hitzak...

Milesker ainitz Unax, Asier eta Aitzoli haien laguntzarendako !

"Plazara ! Euskara ! Jalgi plazara ! Jalgi mundura ! Euskara !