Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Martxoaren 6an, asteartez, goizeko lehen orduan, "Euskarabentura" espedizioa elkarteko kide bat kolegioko IDZtara etorri zaigu haien proiektu berria aurkeztera.

Don Jakue bideak jarraituz Euskal Herriko herrialde guztietatik oinez igaroko den espedizioa da.

2018ko uztailean gauzatuko da, utzailaren 1etik preseski !

2001 eta 2002 urteetan jaiotako gazte euskaldunentzat da, aurten lehen aldia baita, gure 3.eko ikasleei idekitzen dute.

Euskal Herriko txokoak deskubritu eta sare euskaldun batean parte izateko irrikitan daudenentzat.

Izen emaiteak eta lanak bidaltzeko epea : martxoaren 18a da. Parte hartzeko lan bat aurkeztu behar da, gai bat hautatuz : euskara & zure herria / euskara & itsasoa / euskara & emakumeak. Bigarrenik, motibazio gutuna bat bidali behar zaie.

Xehetasun gehiago : www.euskarabentura.eus / info @euskarabentura.eus

Deserriaren proiektuarekin segitzeko, martxoaren 5ean, astelehenez, laugarreneko ikasleak Zokoako "Lokal"era joan dira oinez.

Bertan Nicolas Marsanek, Marie Cosnayek idatzitako "Jours de répit à Baigorry" liburuaren zati batzuk irakurri ditu, oren batez.

2015eko azarotik 2017ko otsaila arte, Baigorri egon ziren Afganistan, Sudan, Kenia...ko migranteen experientziari buruzko sentimendu eta bizipenak azaletik aurkeztuak izan zaizkie, testu horien bitartez.

Saio biziki hunkigarria izan da.

Testu horiek irakurtzeko : klikatu hemen.

Oporrak aitzineko entrepresaren behaketa ondotik, hirugarreneko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan otsailaren 27an, asteartez, azken orduan, kolegioko irakasle bat eta ber ikasgelan ziren 6. eta 4.eko ikasle batzuen aitzinean.

Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbide bat aurkezteko gai izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, adierazitakoaren koherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena...etabar...

Hirugarreneko ikasleak 14 taldetan banatuak izan dira eta irakasle "epaile" bakoitzak laupabost ikasle zituen.

Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko publiko eta epaile baten aitzinean gai izan dira.

Ikastaldiaren txostena hautatzen eta aurkezten ahalko dute brebetarako, ahozko gisa.

Txomin Heguy antzezlaria, kolegioko bostgarren mailako ikasleen aitzinean bi ipuin irakurketa egitera, kolegiorat etorri zaigu otsailaren 27an, asteartez.

Lehen ipuina, Mahalia Resamparena izan da. Ipuin honekin RM Azkue saria irabazi zuen 2016. urtean Slamino deitutako ipuinarekin.

Ondoko, ipuina Ixiar Rozasena izan da, Korrentea deitzen dena.

Ikasleek, Nagore Jimenez euskarako irakaslearekin, Ixiar Rozas nor den ezagutzeko parada ukan dute, baita ere ipuinari buruz hipotesiak egiteko aukera ukan dute.

Honela, Txominek irakurketa bukatu bezain laster, ikasleak galderen egiten eta haien hipotesien aipamenak egitea ausartu diren.

Milesker Txomin !!

Otsailaren 6an, asteartez, gure kolegioko 6.ak Baionako Bernat Etxepare kolegioko ikaskideekin batera, Real Sociedad kirol elkartea gertutik ezagutzeko aukera izan dute klubaren fundazioari esker.

Errealak Zubieta auzoan duen formazio eta trebatze zentroan eliteko kirolariak nola prestatzen diren ikusi dute eta gorputza osasuntsu mantententzeko segitu behar den elikadura mota deskubritu dute.

Futbol Ligako lehen mailan dabiltzan futbolarien entrenamendu saioan parte hartu ondoren, kirol sesio batzuetan parte hartu dute, ariketa desberdinetan eta irakasleen aurka !!

Piknikatu eta gero, Anoeta estadioa bisitatu dute, Errealaren historiaz gain, barneko zenbait txoko deskubrituz, adibidez jokalarien aldagelak.

Anoeta berriaren proiektua zuzenean ikusteko aukera izan dute, estadioaren parte handi bat lanean baita atletismo pista kendu eta ikusle kopurua handitzeko.

Argazkiak hartu eta oroigarri batzuk jaso ondoren, kolegiora itzuli dira bihotza txuri-urdinez margoturik eta ilusioz beterik !

Milesker Sylvian, Keoma eta Ane !!! Milesker ekipa guziari ! 

Bat.. Bi.... Hiru... Lau..... Bost, sei, zazpi Real !

Otsailaren 6tik 9ra, kolegioko hirugarrenak enpresetako behaketa ikastaldia egiten ari dira. Hona hemen zein diren hleburu nagusiak :

- Ikasleei lan mundua "zuzenean" ezagutaraztea

- Enpresaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, baita ere bere ibilmoldea aztertzea

- Enpresako aktore desberdinak ezagutzea

- Ahalaz, ikaslea bere geroko lanbidea hautatzen laguntzea

Oporretatik landa, ikasleek idatzi eta landutako txostena aurkeztuko dute otsailaren 27an, asteartez, 7. orduan, epaimahai eta ikasle batzuen aitzinean.

Otsailaren 6an, astearte goizean, kolegioko 4.eko ikasleen txanda zen Urruñako Itsas Mendi zinegelan emandako "Handia" filma ikustera joateko.

Laugarrenean, euskara eta frantsesean DESERRIA-ren gaia landuko dute gelan, jendearen migrazioa ezberdinak aztertuz Euskal Herrian, baita ere gure familietan ere.

"Handia" filma, gai honen aitzin jasta bat izan da bertan gerlak edota egoera familiarrak, garai batean hainbat euskaldun atzerrira igortzen zirela isladatuz.

Gai interesgarria eta oraindik lantzekoa !

Antzerkiari buruzko sekuentzia bukatzeko, otsailaren 6an asteartez, Hendaiako Mendi Zolan antzokian, Hecho en Casa konpainiak emandako "Cyrano sentait bon la lessive..." antzerkia ikustera joan dira 5A-koak goizean eta 5B - 5Dkoak arratsaldean.

Edmond Rostand-en obra egokitze librea da. Nahiz eta taula zuzendaritzak unibertsio japoniar batean ezartzen gaituen samourai eta geisharekin batera, Edmond Rostand-en heroiak berriz atzematen ditugu.

Hego lapurdiko Herri Elkargoak proposatutako ikusgarri orijinala honen ondotik, egiazko obra eta ikusitakoa desberdintzen edota puntu amankomunak atzematen entsaiatuko dira 5.eko ikasleak, ikasgelara itzultzea....

Urtarrilaren 29an, astelehenez, "Les Godillots" komiki albumen egile Marko Armspach kolegiora hurbildu zaigu 3.enekin solastatzera.

Marrazkilari lapurtarrak bere lan ezagunen istorioa kontatu du, baita sortze prozesua nondik eta nola abiatu zen ere.

Holako lan bat egiterakoan, teknika desberdinen gainetik artistak begiak erne behar dituela oroitarazi du. Alde batetik, gauza guztiak ongi begiratzeko marraztu baino lehen, baina bestetik egin behar den lanari buruz ongi dokumentatzeko.

Izan ere, nahiz eta "Les godillots" fikziozko istorio batzuk diren, bertan kontatzen dena Historiako gertakarietan oinarritzen dira eta garrantzizkoa da, beraz ahal bezain zintzoki kontatzea.

Ikasleek interes handiarekin segitu dituzte Lehen Munduko Gerrari buruzko azalpen guztiak, baita marrazkilari profesionala bilakatzeo jarraitu behar den ibilbide profesionala ere.

Sekretua : beti ikasten aritzea eta egin nahi denarekiko motibazioa atxikitzea.

Urtarrilaren 30ean, asteartez, Urruñako Gazte Guneko Saioa eta Noemie arduradunak etorri dira eguerdiko jolas garaian, 3.eko ikasleei haien lana aurkeztera eta funtsean herrika diren gazte guneen lana ere bai.

- 12 - 17 urtekoentzat : aktibitateak, egonaldiak, ikastaldiak, eta "plano onak" !

- 12 - 25 urtekoentzat : "PIJ" deitutako gazte informazio gunea da : prebentzioa, orientazioa, mugikortasuna, formakuntzak, proiektuak...

Haien solasa ondotik, ikasleei banatu diete informazio orri bat haien kontaktuarekin.

Milesker Saioa eta Noemie !

Urruñako Gazte gunearen kontaktua : 05 59 85 94 26 / 06 59 97 67 09 / 06 98 27 81 83