Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Martxoaren 16an, laugarreneko ikasleek Jon ARRETXE idazlea errezibitu dute IDZtan, euskaran irakurritako obrari buruz : "Beti iparralderantz".

Azken honek egindako aurkezpenari esker, ikasleek obran aurkitzen ziren pertsonaiak eta lekuak berritz kokatzeko parada ukan dute, Jon Arretxek Senegaletik ekarritako argazkiei esker, bertan luzaz murgildu ondoren.

Trukaketa interesgarria eta aberatsa izan da denentzat !

Juul Kanpaina, Nafarroako ikastolak Euskal Herrian bultzatzen duen irakurketa kanpaina bukatzera doa...

Bozkak iraganen dira, martxoaren 26an seigarren mailakoentzat eta martxoaren 27an, bosgarren mailakoentzat, idazle eta ilustratzailea hoberenarena izendatuko dute.

Azaroan hasi da. Ikasleak gonbidatuak dira azarotik martxora hiru liburu gutxienez euskaraz irakurtzea, baldintza bakarra azken bost urteetan argitaratutako liburuak irakurtzea delarik.

Kanpaina bete betean sartu gara eta ikasleek arte kurtsoan landutako obrak IDZ-an instalatzen dituzte.

Lan itzela egin dute : IDZan bizia emanez eta euskarazko liburuei beste ikusgarritasun bat.

Eskertzen dugu, arteko iraakslea eta euskarako hiru irakasleak beren laguntzagatik eta nola ez ikasleak !!

Anartean, Juul kanpainako kantuaren hitzak barna ditzagun, hemen klikatuz ! Karaokea !

Hirugarrenetan, zientzietan energia berriztagarrien gaia lantzen ari garen gonetan, I-ENEReko Bixente Uhalde ekarri dugu kolegiora martxoaren 15ean, energia fotovoltaikoaren inguruan mintzatzera.

Lehenik, I-ENER kooperatiba aurkeztu digu eta berau sortzeko arrazoiak azaldu dizkigu. Euskal Herrian egin dituzten proiektuen berri eman digu. Ondoren, energia fotovoltaikoa sortzeko eguzki panelen egitura esplikatu digu.

Azkenik, energia berriztagarrien inguruan sortzen diren lanbideak zeintzuk izan daitezkeen eta hauetan jarduteko egin daitezkeen formakuntzak aipatu dizkigu.

Benetan interesgarria izan da, biziko dugun trantsizio energetikoan kokatu gaituelako eta herri bezala energiaren erronkei erantzuteko tresnak baditugula sinestarazi digulako.

Milesker Bixente !

Joan den astetik, astearte eta ostiralero iragaiten dira kolegioko mus txapelketako partidak.

Aurten, 37 ekipek izena eman dute ! Txalo deneri !

Lehen fase hontan, multzoka aritzen dira, laupabost partidak egin behar dituzte, antolatutako ordutegia eta emaitzen arabera, finala handia edo ttipiarentzat kalifikatuko dira bigarren fase batean.

Legedia berrikusia izan da, keinuak eta ttanttoen kondaketa ere bai, orain haien eskuetan dituzte kartak ! Euskaraz soilik arituz noski ! Bertzenaz ttanttoak galduko dituzte !

Xantza on guztiei !!!!

Pasa den hilean, IEP gelako Peio, Zuhain eta Oier ikasleak Saran izan dira ESKUTIK pilota egilearen lantegian. Eskulangintzan, trebe eta bixkor ikusi ditugu ikastolako hirurak, zinez ! Pazientzia poxi batekin, eskuz aritzeko pilota banarekin itzuli dira. Ellande Alfaro eta Martine gisako irakasleak izan arren gure ikasleak fin artiu dira eskulanean.

Lau saio egin dituzte. Pilotak desegin ondotik, latexarekin egindako kiskia osatu eta, artile nahiz eta kotoinezko hariak atxiki ondotik, ahuntz larrua josi dituzte pilota bukatzeko. Laugarren saiotik landa, bakoitzak izenpeturiko pilota berri-berriarekin itzuli dira.

Milesker Ellande eta Martine eta, jakina, milesker gure hiru ikaskideei ere, hemendik aitzina, kolegioko ezker paretan aritzeko eskuzko pilotak.... beraiek egina... baietz ! Parioa atxikia.

Martxoaren 12an, astelehen arratsaldez, kolegioko ikasle guziak Donibaneko Le Select zinemara joan dira, bi geletan banaturik.

Seigarren eta bostgarrenek, 2010ean, Pedro Gonzalez Rubiok egindako "Alamar" Mexikar filma ikustera joan dira :

Oporraldietan, Natan ttipia Mexikora joaten da egun batzuk pasatzera bere aitarekin. Biek ontziratzen dira Banco Chinchorro helmuga arte, bertan koralezko hesi handienetariko bat atzemanen dutelarik. Leku miresgarri honetan, harreman hestu bat sortuko da aita eta semearen artean.

 

Bestalde, 2013an, Pablo Berger-k egindako "Blanca Nieves" filma, laugarren eta hirugarrenei erakutsia izan zaie :

Ekintza hogeigarren hamarkadan izagaiten da, Espainiako hegoaldean. Carmen, neska eder eta gazte bat da, gustuko ez duen ama orde gaizto batek bere haurtzaroa fundikatuko diolarik. Memorio gabeko iraganatik ihes eginez, Carmenek ohigabeko topaketa bat egingo du : zezenkari ñaño tropa batek adoptatuko du eta "Blancanieves" izengoitia emango. Carmen edota Blancanievesen abenturaren hastapena izango da...

Martxoaren 7an, asteazken goizez, Xan Errotabehere ipuin kondalaria kolegiora komitatu dugu 6.eko ikasleendako.

Ordu batez gelaka, ipuinez ipuin, ixtorioz ixtorio, pertsonai desberdinak antzeztuz aritu da Xan, aho zabalik, begiak erne egon diren ikasleen aitzinean.

Eta nola ! Neska eta otsoaren arteko sekretua, Martin ttipi eta basajauna, joaldunen janzkeraren sinbolizazioa, ihauteriak eta naturaren atzartzea, lamina eta emagina, ninia eta sugea, Tomas arrantzalea eta Bilintx, Tartalo - Patxi eta Kuxkul, lamina eta laborari amorosa, Fernandio Uztaritzekoa....

Ixtorio gehien bukaeran, segida hipotesiak proposatzen entsaiatu dira ikasleak... nahiz eta bakoitzaren ixtorio bukaera egokiena dela !

Milesker Xan !

Martxoaren 6an, astearte gauez, Baionako Adoenia zentroko mintzaldia iragan da kolegioko IDZtan nahi zutenen burasoendako.

Bi ordu et'erdiz, elkarteko kideak burasoei oroitarazi die nerabe baten definizioa, nerabe bat nola ikusten den, ze nolako portaerak burasoek izaten ahal zituzten edo ez, egoera desberdinak aipatuz....

Bertan ziren 25 burasoen artean, hitza hartua izan da, eztabaidak, galderak, oharrak eta aholkuak gazte - burasoen arteko harremanak ahal bezain ongi bizitzeko.

Edozoin laguntza behar baldin bada, permanentziak atxikitzen dituzte :

- Donibane Lohizunen : ostegun batez hilabatean, arratsaldeko 1etatik 7ak arte, gazte gunean

- Hendaian : ostegun batez hilabetean, arratsaldeko 1etatik 7ak arte

Kontaktua : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / www.adoenia.fr / 05 59 64 22 52

Martxoaren 6an, asteartez, goizeko lehen orduan, "Euskarabentura" espedizioa elkarteko kide bat kolegioko IDZtara etorri zaigu haien proiektu berria aurkeztera.

Don Jakue bideak jarraituz Euskal Herriko herrialde guztietatik oinez igaroko den espedizioa da.

2018ko uztailean gauzatuko da, utzailaren 1etik preseski !

2001 eta 2002 urteetan jaiotako gazte euskaldunentzat da, aurten lehen aldia baita, gure 3.eko ikasleei idekitzen dute.

Euskal Herriko txokoak deskubritu eta sare euskaldun batean parte izateko irrikitan daudenentzat.

Izen emaiteak eta lanak bidaltzeko epea : martxoaren 18a da. Parte hartzeko lan bat aurkeztu behar da, gai bat hautatuz : euskara & zure herria / euskara & itsasoa / euskara & emakumeak. Bigarrenik, motibazio gutuna bat bidali behar zaie.

Xehetasun gehiago : www.euskarabentura.eus / info @euskarabentura.eus

Deserriaren proiektuarekin segitzeko, martxoaren 5ean, astelehenez, laugarreneko ikasleak Zokoako "Lokal"era joan dira oinez.

Bertan Nicolas Marsanek, Marie Cosnayek idatzitako "Jours de répit à Baigorry" liburuaren zati batzuk irakurri ditu, oren batez.

2015eko azarotik 2017ko otsaila arte, Baigorri egon ziren Afganistan, Sudan, Kenia...ko migranteen experientziari buruzko sentimendu eta bizipenak azaletik aurkeztuak izan zaizkie, testu horien bitartez.

Saio biziki hunkigarria izan da.

Testu horiek irakurtzeko : klikatu hemen.