Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Urtarrilaren 22 eta 23an, astelehen eta asteartez, 3.eko ikasleek haien lehen brebeta xuria pasa dute azterketa baldintzetan.

Astelehenean :

- 8:40etatik 10:40ak arte : Historia Geografia : 2 orduz

- 10:50etatik 12:00ak arte : Frantsesa (testua + galderak)

Bazkaria

- 13:50etatik 14:10ak arte : Frantsesa (diktaketa)

- 14:15etatik 15:45ak arte : Frantsesa (idazlana) 

Asteartean : 

- 9:00etatik 11:00ak arte : Matematikak

- Kurtso normalak

Bazkaria

- 13:30etatik 14:30ak arte : Zientziak (biologia - teknologia)

- 15:00etatik 16:30ak arte : Euskara (idazlana)

3A eta 3Bko ikasleak bi estudio geletan banatuak izan dira eta denbora herena zutenek kolegioko IDZtan.

Urte hastapenetik, ikasleak ari dira ikasgaika bilan fitxak prestatzen eta froga xuri horrekin, egiazko azterketa ordutegia eta baldintzak ezagutzeko aukera ukan dituzte, agian ongi pasa dela denendako !

Joan den azaroaren bukaeran, "Suhiltzaile Solidario" elkarteko bi kide etorri ziren haien lana aurkeztera. Honen ondotik, ikasle talde bat sortu zen ekintza baten antolatzeko. Bilkurak egin eta, Ziburuko apeza eta Auzapezari idatzi zieten bixkotx salmenta baten egiteko baimena eskatzeko.

Joan den urtarrilaren 21ean, igandez, ikasle horiek instalatu dira Ziburuko elizaren parean, kolegioko familiek egindako bixkotxak saltzeko. Nahiz eta denbora zirimiritsua, giro biziki atsegina zen : ikasleak aritu dira merkataritzan, pastizak saltzen, jendeari goxoki mintzatuz eta eskertuz, txanponak trukatuz....

Dirutza polit bat irabazi dute, parte hartzaile guztiak eskertzen ditugu, bai bixkotx egileak, bai saltzaileak baita ere erosleak !!

Laster, bildutako diru zama "Suhiltzaile Solidario" elkarteari eskainia izanen zaio, Peruko haur elbarrituen eskolatzearen alde !

Txalo bero bat zuei Amaia, Ximun, Ibai, Elaia, Irati, Mikel, Alaitz, Leyana, Milia eta Otxanda, ekintza hori antolatzeagatik !

Bi astez, jolas garai guziz, kolegioko 22 ikasleak karraskan aritu dira Bixintxoetako fandangoa prestatzen...

Ikasle gehienek urratsak ezagutzen bazituzten ere, bost ikasleak desafiatu dira 0- tik hasiz !

Urratsen koordinaketa berrikusiz, postura eta begirada kondutan hartuz, urtarrilaren 21ean, igandearekin, herriko bestetako txapelketan parte hartu dute, jantzi tradizionala ezarri eta.

Txalo berezi bat dantzari gazte horiei ! Haien artean, batzuk sariztatuak izan dira :

Lehen kategorian : 12 urtez pekoak

1. saria : 5.eko Maddi Fernandez eta Adur Apezetxe

3. saria : 6.eko Naroba Catalan eta Ainhoa Vernochet

Bigarren kategorian : 13 - 16 urtekoak

3. saria : 5.eko June Zapirain eta 4.eko Haizea Puy Galdos

Segi aitzina !!  Fandango ! Fandango !

Urtero bezala, garai hontan, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatzen ditugu.

Aste hontan, Donibane Lohizune, Hendaia, Senpere eta Azkaineko ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu.

Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat ikusi dute.

Ondotik, Hezkuntz Aholkulariak diren Ttoni edo Argirekin batera, laborategiak, jantegia eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.

Azkenik, liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.

Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !

Heldu den urtarrilaren 23an, asteartez, gaueko 7etan, buraso berriei aurkezpena eginen zaie ere bai !

Joan den azaroan, "Suhiltzaile Solidarioak" elkarteko bi kide etorri ziren kolegiora haien lana ikasleei aurkezteko.

Honen ondotik, hamar ikasleko taldetxo bat sortu zen ekintza baten antolatzeko, Ziburuko apeza eta auzapezari idatziz baimena eskatzeko : Kolegioko familiek egindako bixkotx salmenta bat antolatzen dute urtarrilaren 21ean, igande honetan, Ziburuko elizaren parean, goizeko 10etatik 12ak arte, Peruko haur elbarrituen eskolatzearen alde.

Bildutako diruzama Suhiltzaile Solidarioak elkarteari emanan izanen zaio !

Animatu eta pasa hitza guregana etortzeko !

Bestetan ere elkartasunez !!

Urtarrilaren 15 eta 16an, Adoenia gazteen zentroko bi kideak kolegiora etorri dira 6.eko ikasleendako. Ordu bat'erdiz aritu dira gela erdika.

Lehenik haien zentroa eta lana aurkeztu dute, ze nolako laguntza ematen dieten adolezenteei eta noiz eta nun dituzten permanentziak :

- Hendaian : Hilabetean behin, ostegunez, 13:00etatik 17:00ak arte, Fermes karrika, 2 - 13. apartamenduan.

- Donibane Lohizunen : Hilabetean behin, ostegunez, 13:00etatik 17:00ak arte, Gazteen egoitza - Victor Hugor etorbidea, 34.

Adoeniako profesionalekin eguneroko bortizkeri ttipiei buruzko solasak ukan dituzte, horien arteko harremanak landu dituzte.

Ikasleek biziki baikorki parte hartu dute, trukaketa interesgarriak agertu dira.

Adoenia kontaktua : 05 59 64 22 52 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / www.adoenia.fr

Facebook : Maison des ados du Pays Basque Adoenia

Joan den urtarrilaren 9an, asteartez, Hego Lapurdiko Herri Elkargoak antolaturik, Euskara zerbitzuan aritzen den Uhaina teknikariak otobus prebentzioa egin du, kolegioko IDZtan.

Lehen parte batean, eskolako garraioetan zer egin daiteken edo ez, istripu egoera, zein jarrera egokia den edo ez, atenzio handiarekin segitu dute. Bigarren parte batean, ikasleak kanpoko jolas eremura atera dira han zen otobusean, istripu egoerari buruzko ariketa baten egiteko.

Uhainen hitzetan, ikasleek hainbat gauza ikasi dituzte :

- 12 herri direla gure lurraldean konzernatuak, 63 000 biztanleen gain 2806 ikasleek otobusa hartzen dutela

- autobusa eta autokarraren arteko desberdintasunak

- otobuseko kartaren garrantzia

- zakua non ezarri behar duten

- segurtasun uhala ez bada ezarria, ixuna 135€koa dela

- ikasle bakoitzak bere lekutik ez dela mugitu behar, ez duela oihukatu behar

- nola igo edo jautsi otobusetik

- materiala zaindu behar dela eta zein diren ondorioak hondatzen badute

Ondotik ikasleak igo dira kanpoan zen otobusean, gidaria agurtu eta jarri dira. Istripu egoeran balire bezala, bizpahiru ariketen bitartez, Uhainaren aholkuak entzun dituzte eta pratikan eman : Tutua entzun eta, ahal bezain fite atera behar ziren otobusetik besteak errespetatuz, trabarik izan gabe eta bere bakoitzaren burua babestuz.

Bukatzeko, bilana egin dutelarik, Uhainak esku argi bat eskaini diete ikasle bakoitzari, otobusa itxarotean, ilunpean direlarik ikasleak ongi ikusiak izaiteko.

Agian aholku guztiak luzaz buruan atxikiko dituztela eta ongi ibiliko direla......

Milesker Uhaina !

Azaroaren 26an, Urruñan kantaldia

Abenduaren 23an, Ordizian pailasoak

eta orain oroitzapenak !

Hemen klikatu ! 

Abenduaren 22a... Azken eguna !

Ja gure izaiaren apaindura guztiak desagertu zaizkigu... Huts hutsa aurkitu dugu eta triste, mokanesez beterik...

Goizean kurtso normalak izan dituzte gure ikasleek eta bazkaltzeko momentuan, kolegioa itxuraz aldatu da.... Jantzi tradizionala ezarri dute kolegioko ikasle, irakasle eta langileek. Olentzero ospatzeko prest ! Kanpoko eremuan, trikititxaren erritmoan sorpresa itxaron dute, kantuz eta dantzan.

Lehen parte batean, hiru astez entrenatu diren kolegioko talentuen kontzertuarekin hasi dugu : flautak, tronpeta, trikititxa, atabala, bibolina baita ere Mathilde akordeoian !!! Kolegioko kirol gelan, 260 ikasleek lortu dute jartzea denak ttinko ttinko "Olentzero'kantuz" momentua elgarrekin partikatzeko : "Horra horra gure Olentzero", "Hator hator", "Olentzero begi gorri", "Olentzero buru handia", "Ai olentzero Ai ! ".............  baita ere "Gingle Bells", "I wih you a merry christmas" ! 

Kantuaren ondotik, "Olentze'rock" dantzaldia izan dugu Ekintza taldeari esker ! Batzuk kantuz aritu dira ezarritako mikroan, batzuk dantzan, batzuk publikoan... Taldean diren kolegioko burasoaek giro bikaina piztu digute !

Tartean, lau eta hirugarrenek prestatutako krakada partikatzeko aukera izan dugu ere bai. 

Azkenik, kolegioko ikasle batek bertso'loton irabazi baitu, sari bat emana izan zaio ere bai ! Aupa 3.eko Manex !

Giro izigarri goxoa eta polita iragan da eguberriko oporrak aitzin. Arratsaldeko 4.30tan kolegioa hustu da..... eta isildu !

Eguberri on eta euskara on deneri ! Heldu den urte arte !

Azaroaren 28ko bilkura ondotik, kolegioko 64 ikasleek izena eman dute Eguberriko marrazki lehiaketan !

Aurtengo gaia : "Olentzerok lanbidez aldatu du" zen.

Kartoinezko orri batean, kolorez ala xuriz ta beltzez, arkatzez ala margoz, teknika bereziak onartuak izanez, ikasle bakoitza entsaiatu da irudimena eta orijinalitatea lantzen.... lanbide arrunt desberdinak agertu dira : Olentzero astronauta, aizkolari, karrika garbitzaile, harakina, marexala, zirkoko artista, margolari, hargina ... etabar... pom pom girl baita ere !

Ikasleek marraztu dute etxean edota kolegioan, bi aldiz astean aukera zutelako estudio gelan aitzinatzea, eguerdiko jolas garaian.

Marrazki guztiak itzuliak izan dira abenduaren 15ean eta kolegioko paretetan ezarriak izan.

Epaileak pasa ondoren, emaitzak abenduaren 22an emanak izan zaizkie :

1/ saria : Flora Boulouarn (3.)

2/ saria : Laia Calvo (3.)

3/ saria : Amane Apalategi (3.)

4/ saria : Ainhoa Biscay (6.)

5/ saria : Otsanda Davant (4.)

6/ saria : Julene Muruaga (4.)

7/ saria : berdinketa beste ikasle guzientzat !

Sari bereziak banatuak izan dira ere bai :

Marrazki maitagarriena : Eneka Bessonart (4.)

Marrazki irringarriena : Julen Hugonnet (6.)

Publikoaren saria : Laia Calvo (3.)

Benetan txalo bero bat denei eta zorionak artista guztei ! Hau talentua !!