Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Bigarren hiruilan, Olagarroa kirol elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalistei desafio bat eskainia izan zai, eta nola ! Xumai Murua eta Gregori Aguirren aurka aritzea ! Otsailaren 15ean, azken egunean, goizeko jolas garaian, publiko eder baten aitzinean !

Nahiz eta izerdia bota duten eta ez duten amor eman, 4.eko Julen Ladebat eta Ximun Daguerrek ez dituzte pilotari helduak irabazi....

Txalo bero bat lauei !

Azken egunetan, eskulan garaian, Iolandarekin bildu den ikasleen taldea Zan Pantzar eraikitzen aritu izan da... kartoinez, krepoi paperez... esku ttipiak baliatuz egiazko Zan Pantzar bat bilkatu zaie eta nola ! Piñata modukoa aldi honetan ! Txalo bero bat artistei....

Paralelikoki, 6.eko hamar ikasleko multzo bat bildu da Maritxurekin, ikusteko 2018 - 2019 ikasturtean zer leporatzen ahal zitzaion Zan Pantzarri... Haien ideiak zerrendatu eta, jolas eremuko inkestarekin aberastuz, ikasleek idatzi diote auzia eta ihauteri egunean zuzenean eta ozenki erran ! Biba zuek !

Otsailaren 11tik 15era, Dejabu - Axut ! - Artedrama taldeko antzerkilariak egon dira gure kolegioan erresidentzian, "Zaldi urdina", haien antzerki berria prestatzeko, lantzeko eta partikatzeko !

Astean zehar, ikasleak talde ttipika errezibituak izan dira haien lan denboran, antzerki baten sortzea elgarrekin partikatzeko : gorputz eta ahots beroketak, entsegu irekiak, ahozkotasuna....

Milesker ainitz partikatu gaituzuen momentu horiendako !

Ongi segi eta laster arte ezenatokian !

Otsailaren 13an, asteazken goizez, kolegioko ikasle guztiak Donibane Lohizuneko Les Ecrans Luziens zinegelara joan dira.

Alde batetik, 6. eta 5.eko ikasleek 2000an egindako Stephen Daldryren  "Billy Elliot" filma ikusi dute :

Inglaterrako Ipar ekialdeko meatze-hiri ttipi batean, bere boxeoko gela dela dantza gela baten ondoan deskubritzen du hamaika urteko Billyk, harridura handi batekin. Hastapenean aztoratua izanez, balletaren jestuek dute liluratzen pittaka pittaka, nahiz eta bere anaia eta aitaren begietan ez den hain indartsua. Bere boxeoko eskularruak abandonatzen ditu diskretuki dantza kurtsoetan parte hartzailea bilakatuz. Dantza irakaslea den Wilkinson andereak berehala bere talentuaz ohartzen da. Nola errekzionatuko dute greban diren Tony anaia eta aita meatzariak, boxeoko dirutza joaten dela dantzara konturatuko direlarik ?

Bestalde, 4. eta 3.eko ikasleek 2012an Benh Zeitlinek egindako "Les bêtes du sud sauvage" filma ikustera joan dira :

Sei urteko Hushpuppy bizi da bere aitarekin "bayou" deitutako eremuan. Tanpez, natura berotzen hasi da, temperaturak emendatzen, hormaguneak urtzen, aurochs deitutako behiak askatuz. Ur-goititzearekin, aurochs-en bat-bateko agertzea eta aitaren osasunaren ahultzearekin, desagertu den amaren bila joatea erabakitzen du Hushpuppyk..... 

Ttipi Ttapa korrika hurbiltzen ari da...

Tenizak eta kirol jantziak atera !

Anartean, gure ikasleak deituak izan dira moda desfilera !!!

Entsaio desberdinak egin eta, prest izan dira otsailaren 12an, Donibane Lohizuneko Sardin erretegian iragan den moda desfilerako !

Trikotak, kazketak, kamisetak.... Klika moduan aurkeztu dituzte, top modeloen erritmoan !

Sei eta bostgarrenko 10 ikasleak txalokatzen ditugu ! Biba zuek !

Klika euskara ! Milesker aek !

Otsailaren 12an, Epilepsia eguna baitzen, Gipuzkoako AGE elkarteko 4 kide ekarrarazi ditugu gure kolegiora.

Bi orduz ibili dira gelaz gela epilepsiari buruzko informazioa ikasleei argiki eskaintzen.

Bi bideoen bitartez, ikasleek ulertu dute eritasuna zer den eta nolako krisia egin daiteken.

Bestalde zer egin behar den eta zer ez den egin behar argi utzia izan zaie.

Ikasleak biziki interesatuak agertu dira eta galdera ainitz egin dituzte.

Eguna bukatzeko, elkarteko kideek hitza hartu dute ekipa pedagogikoaren aitzinean eta galderei erantzun.

Milesker ainitz Susana, Alfonso, Josune, Inigo eta elkarteko beste kideak guztiak !

Otsailaren 9an, larunbatez, 4. eta 3.eko ikasleak joan ziren eskiatzera... Haien artean Estebe !!

"Goizeko 5:55etan genuen hitzordua 6:00etan abiatzeko. Goizeko 8:45etan Gourettera ailegatu eta, 9:30tan pistetan ginen ! Goizean lasaiki eskiatu dugu. Eguerdiko pausan, elgarrekin piknikatu dugu eta azkar joan gara berriz pistetara ! Arratseko 7:00etan sartu gara Ziburura.

Gainera ez badakigu eskiatzen, kurtsoak badira goizean eta beste lagunak mailaren artean banatuak dira.

Nire experientzietatik hoberena izan da, bikaina da egun hori, giro biziki ona ukan dugu, eguraldia ere, eta lagunekin asko irri egin dugu ! Laguntzaileak eta irakasleak ere irringarriak izan dira ! Kontseilatzen dizuet inskribatzea heldu den urtean !"

Otsailaren 11an, astelehenez, berriz komitatu genituen Etorkinekin kolktiboko kideak kolegiora !

Publiko eder baten aitzinean, ongi etorria eman diete June, Aida eta Sunitak ikasleen izenean. Bi hitzez oroitarazi dute azaroko mintzaldiako ekintza, burasoena eta antolatu zuten gosari salmenta. Eskertu dituzte laguntzaile guztiak !!

Bukaeran, 588.44€ko txeke erraldoi bat eskaini diete ; Lilian eta Dominikak, jestu horrekin hunkiturik, hitza hartu dute eskertzeko zinez egindako lana eta oroitarazteko ikasleei erakutsi duten elkartasuna beharrezkoa dela beharretan direnendako.

Kolegioak, bere aldetik, etorkinendako bilketarekin segituko du martxoaren 8a arte : higiena produktuak, hotzaz babesteko jantziak, azpi linja, bizkar zakuak....

Milesker eta txalo bero bat deneri !

Otsailaren 5etik 8ra, gure 3.ak enpresako ikastaldira joan dira...

Anartean, otsailaren 8an, ostiralez, astea bukatu dute hirugarren nahiera egunarekin kolegioko ikasleek !

Hautua bazen : bertsu, eztabaida, mus karta jokoaren iniziazioa, argazkilaritza, eguzki sistemaren frezka, inkestak frantsesez ala espainolez, futbol gaelikoa, Billy Elliot filma, infografia, elektronika, bideo jokoa, flipbook, aurpegi makijatzea, kantu loto, orientazioa, greziar mitologia, kaligramak....

Ikasleak talde ttipika bildu dira tailerretan aritzeko, biziki interesatuak zain dira eta parte hartze baikorra erakutsi dute !

Egun zoragarria !